YouVersion Logo
Search Icon

ESTER 4

4
ESTERREK JUDUEN SALBAMENDUA ERDIETSI (4,1—6,14)
Mardokeo Esterri laguntza eske
1Gertatzen ari zena jakitean, Mardokeok bere soinekoak urratu, dolu-jantziz estali#4,1 dolu-jantziz estali: Janzki latzak soinean hartzea eta nork bere burura hautsa botatzea dolumin eta atsekabearen ezaugarri, seinale, izan ohi ziren., burura hautsa bota eta hirian barrena ibili zen aieneka eta oihuka. 2Erregearen jauregi aurrera heldu zelarik, gelditu egin zen, ezin baitzitekeen jauregian inor sar dolu-jantziz estalia. 3Izugarrizko atsekabea zegoen, erregearen esanaren eta erabakiaren berri izan zuten eskualde guztietako juduen artean. Barau, negar eta aiene egin zuten eta haietarik asko zaku eta errauts gainean etzan zen.
4Neskameak eta irenak#4,4 Ik. 2,3 oh. Esterri joan zitzaizkion horren guztiaren berri ematera. Erregina erabat nahigabetu zen. Eta soinekoak bidali zizkion Mardokeori, dolu-jantzia erantzi eta haiek jantzi zitzan; Mardokeok, ordea, ez zuen nahi izan. 5Deitu zuen Esterrek Hatak, bere zerbitzura erregeak jarri zizkion irenetariko bat, eta Mardokeogana igorri zuen, zer gertatzen eta zergatik zen jakitera. 6Hala, irten zen Hatak Mardokeoren bila, jauregi aurrean zegoen plazara. 7Gertatzen ari zen guztiaren berri eman zion Mardokeok; juduak suntsitzearen ordain, Hamanek erregearen gordailurako zenbateko dirutza agindua zuen ere jakinarazi zion. 8Susa hirian aldarrikatua zegoen suntsitze-aginduaren kopia ere eman zion, Esterri erakutsi eta berri emateko; gainera, agindu hau eman zion Esterri: joan zedila erregeagana, beronen onginahia eskuratu eta bere herritarren alde egiteko. 9Itzuli zen Hatak eta adierazi zion Esterri Mardokeok esana. 10Esterrek Mardokeogana bidali zuen berriro Hatak, erantzun honekin: 11«Erregearen funtzionario orok eta erreinuko eskualdeetako jende guztiak daki hau: deitua izan gabe erregeagana, jauregi barneko atarira, sartzen dena, gizaseme nahiz emakume, hiltzera kondenatzen duela legeak, baldin eta erregeak urrezko bere makila halakoaren gainera luzatzen ez badu. Niri dagokidanez, bada hilabete bat erregeak beregana deitu ez nauela».
12Mardokeok, Esterren erantzuna jakitean, 13hau esateko agindu zuen: «Ez uste izan, erregearen jauregian bizi zarelako, juduen zoritxarrari zeuk bakarrik ihes egingo diozunik. 14Une honetan, hitzik egin gabe, isilik gelditzen bazara, etorriko zaie juduei norbaiten laguntza eta salbatuko dira; orduan, zu eta zeure etxekoak galdu egingo zarete. Gainera, batek daki ez ote zaren erregina izatera iritsi, hain zuzen ere, honelako une baterako!» 15Esterrek erantzun hau bidali zion Mardokeori: 16«Bil itzazu Susan bizi diren judu guztiak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez. Nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren. Hil beharra badut, hil nadila!»#egizue barau Ik. Jon 3,5-9; Esd 8,21; Jdt 4,9-15. hiru egun eta hiru gauez 2 M 13,10-12. 17Alde egin zuen Mardokeok, eta Esterrek esana egin zuen.

Currently Selected:

ESTER 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy