YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 17

17
1«Ez diozue oparitzat eskainiko Jaunari zeuen Jainkoari inolako akatsik duen zekor edo arkumerik, higuingarri baitzaio hori.#abere akastunik ez Lb 22,20+.
Idolatriaren aurkako auzia
2«Gerta daiteke, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hirietakoren batean, gizon nahiz emakumeren batek Jaunari zuen Jainkoari gaizki iruditzen zaiona egin eta ituna haustea:#Jaunari gaizki iruditzen zaiona 4,25+. 3hau da, nik aginduaren kontra, jainko arrotzak gurtu eta beraien aurrean —edota eguzki, ilargi eta zeruko izar guztien aurrean— ahuspeztea.#jainko arrotzak gurtu 6,14+. astroak 4,19+. 4Horrelakorik salatzen badizuete edo, zeuen kabuz, horrelako zerbaiten berri jakiten baduzue, ikertu zehatz-mehatz arazoa; Israelen horrelako gaiztakeria egiaz gertatu dela ikusten baduzue,#ikertu 13,15. 5erruduna, gizona nahiz emakumea, hiri-sarrerara#17,5 hiri-sarrera: Auzi-mahaia biltzen zeneko tokia (ik. Has 23,10 oh.). Heriotza-zigorra berehala betetzen zen hiritik kanpo, sarrera aurrean bertan. eramango duzue eta harrika emango hil arte.#harrika emango 13,11+.
6«Ez zaio inori heriotza-zigorrik ezarriko bi edo hiru lekukoren aitorpenaz izan ezik; ez da aski lekuko bakarraren aitorpena.#bi edo hiru lekukoren aitorpenaz 19,15; Zen 35,30+. 7Lekukoak izango dira lehenak kondenatua hiltzen, eta herri osoa ondoren. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik.#Lekukoak lehenak 13,10+. ezabatuko gaiztakeria 13,6+.
Auzitegi gorena
8«Zuen hirietan auziren bat gertatzen bada —hilketa, liskarra, zauria edo beste zernahi—, zeuek erabakitzeko zailegia iruditzen zaizuena, joan Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duen lekura#Jaunak aukeratutako lekua 12,5+. 9eta jo argibide bila apaiz lebitarrengana#17,9 apaiz lebitarrak: Hala deitzen zitzaien santutegi nagusiaren zerbitzuan ari ziren Lebiren leinuko kideei, herrialdean barreiaturik zeuden beste lebitarrengandik bereiziz (ik. 12,12 eta 18,6). eta une hartan txandan egongo den epaileagana. Hauek epaia emango dizuete,#apaiz lebitarrak 17,18; 18,1; 21,5; 24,8; 27,9; Jos 3,3; 8,33. 10eta haren arabera jokatuko duzue, erabakia arretaz betez. 11Haiek emandako argibideen eta epaiaren arabera jokatuko duzue, ezertan ere saihestu gabe.#ezertan saihestu gabe 5,32+.
12«Baina, harrokeriak eraginda, Jaunaren zuen Jainkoaren zerbitzuan dagoen apaizaren nahiz epailearen erabakia onartu nahi ez duena hil egin behar duzue. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria Israeldik. 13Horren berri jakitean, beldur izango da herria, eta ez da aurrerantzean harrokerian eroriko.#jakitean herria beldur 13,12+.
Erregearen legea
14«Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldean sartu, hartaz jabetu eta bertan bizitzen jartzean, erregea nahi izango duzue agian, inguruko herri guztiek bezala.#erregea nahi 1 Sm 8,5. 15Hala bada, Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duena egingo duzue errege. Herritarra beharko du izan erregeak; ez zaizue zilegi atzerritarrik zeuen buru jartzea, herrikoren bat baizik.#Jaunak aukeratua errege 1 Sm 10,24; 16,1; Ag 2,23.
16«Erregeak ezin izango du zaldi asko eduki, ezta jendea Egiptora bidali ere#17,16 ezta jendea Egiptora bidali ere: H.h., ezta herria Egiptora itzularazi ere. Agian, honela ere uler daiteke esaldi osoa: ez saldu esklabotzat herria Egiptori zalditeria handitzeko (ik. 1 Erg 10,26-29; 2 Kro 1,14-16; 9,25-28). bere zalditeria handitzeko, debekatu egin baitizue Jaunak berriro harako bidea hartzea.#zaldi asko 1 Erg 10,26-29; Is 31,1-3; Ez 17,15. Egiptora itzuli 28,68; Os 8,13+. 17Ez du emakume askorik izango, haren bihotza desbidera ez dadin, ezta pilatuko ere urre eta zilar larregi.#emakume asko 1 Erg 11,1-13; Ne 13,26. urrea eta zilarra 1 Erg 10,14-25.
18«Errege-agintea hartzean, lege hau kopiaraziko du#17,18 lege hau kopiaraziko du: Hebreerazkoak legearen kopia dioen lekuan grekozkoak bigarren lege hau (Deuteronomio, grekoz) itzuli du; hortik sortu da liburuaren izena, gaur arte dirauena. beretzat, apaiz lebitarren zainpean egongo den liburutik. 19Berekin eramango du beti, eta egunero irakurriko bere bizitza guztian, Jaunaren bere Jainkoaren begirunean bizitzen ikas dezan, lege honen xedapenak eta arauak betetzen saiatuz. 20Horrela, ez da harrotuko, bere burua gainerako herritarrak baino handiagotzat joz, ezta saihestuko ere ezertan aginduetatik. Orduan, bai bera, bai ondorengoak, luzaro izango dira errege Israelen.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy