AMOS 8
8
Laugarren ikuskaria: fruitu-saskia
1Beste hau ere erakutsi zidan Jainko Jaunak: saskia bete fruitu heldu.#saskia bete fruitu Jr 24,1.
2—Zer ikusten duzu, Amos? —galdetu zidan.
—Saskia bete fruitu heldu —erantzun nion.
Jaunak esan zidan:
—Bai, heldua da amaiera nire herri Israelentzat. Ez dut gehiago ez ikusiarenik egingo.#amaiera heldu Ez 7,2; Mt 24,14; Ap 14,15. ez ikusiarena egin 7,8+.
3Honela dio Jaunak:
«Egun hartan,
jauregiko kantuak
intziri bihurtuko dira,
hilotzak izango dira nonahi,
eta isilean kanpora
jaurtiko dituzte#8,3 Azken lerroko testua ez da argia. Honela ere itzul daiteke: eta kanpora jaurtiko dituzte. Ixo!».#hilotzak 6,10.
Badator zigor-eguna
4Entzun hau, zuek,
behartsuak zapaldu
eta jende errukarria
hondatzen duzuenok.#behartsuak zapaldu 2,6-7+.
5Zeuen baitan diozue:
«Noiz amaitu behar ote du
ilberri-jaiak, laborea saltzeko?
Noiz larunbatak,
garia salmentan ateratzeko?
Neurria txikiagotu
eta prezioak handituko ditugu,
okerreko pisuak erabiliz.#ilberri-jaiak Lb 23,24; Is 1,13-14. larunbatak Ir 20,8+; Ne 10,32; 13,15. faltsukeria Lb 19,35-36; Dt 25,13-16; Os 12,8; Mi 6,11.
6Gari-hautsa bera ere
saldu egingo dugu.
Jende xehea dirutan erosiko dugu,
eta behartsuak
oinetako pare baten truke».#oinetako pare baten truke 2,6.
7Jakoben ondorengoen
ohorea den Jaunak zin dagi,
ez dituela ahaztuko
berorien egintza gaiztoak.#Jaunak zin 4,2+. ez ahaztuko Os 7,2+.
8Horrekin guztiarekin,
lurra bera ere
ez ote da dardaratuko?
Bizilagunek
ez ote dute dolurik egingo?
Lur osoa
Nilo ibaia bezala haziko da,
Egiptoko ibaiaren antzera
puztu eta hustuko da.#Nilo bezala 9,5.
9Honela dio Jaunak:
«Egun hartan,
eguerdi betean
sarraraziko dut eguzkia,
eta egun-argitan ilunduko dut lurra.#Egun hartan 2,16+. egun-argitan ilundu Is 13,10; Mk 15,33. Ik. 5,18+.
10Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut,
zuen abestiak negar-kantu;
dolu-jantziz estaliko zaituztet,
eta zuen buruak soilduko ditut.
Seme bakarraren heriotzakoan
bezain gogorra
egingo dut zuen samina.
Honen guztiaren amaiera
benetan garratza izango da».#dolu-zeinuak Jr 48,37; Ez 7,18; Os 2,13; Tb 2,6; 1 M 9,41. Seme bakarraren heriotzakoan Jr 6,26; Za 12,10.
11Honela dio Jainko Jaunak:
«Hara, badatoz egunak:
lurrera gosea bidaliko dut;
ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria,
Jaunaren hitza entzuteko
gose-egarria baizik.#gosea Ik. 4,6; Dt 8,3.
12Noraezean ibiliko dira,
itsasoz itsaso,
iparraldetik eguzkialdera,
Jaunaren hitzaren bila,
baina ez dute aurkituko.#Jaunaren hitzaren bila Ik. Dt 30,11-13; Is 55,6-11. ez dute aurkituko Os 5,6+. Ik. Sal 74,9.
13Egun hartan,
neska gazte politak
eta mutil bikainak ere
ahuleziak joko ditu
egarriaren egarriz.
14Samariako sasijainkoen izenean
zin egiten dutenak,
“Gora zure jainkoa, Dan!
Gora Beer-Xebako#8,14 Dan: Jeroboam II.ak iparraldean sortutako kultu-lekua (ik. 1 Erg 12,30). Beer-Xeba: Ik. 5,5 oh. ahaltsua!”
esanez,
erori egingo dira,
berriro ez jaikitzeko».#Samariaren idolatria Os 8,5-6. Dan 1 Erg 12,30. Beer-Xeba 5,5+.
Currently Selected:
AMOS 8: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso