YouVersion Logo
Search Icon

AMOS 2

2
Moab
1Honela dio Jaunak:
«Moab#2,1 Moab: Itsaso Hilaren ekialdeko erresuma txikia; Keriot (2. tx.) zen bertako hiri nagusia. herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Edomgo erregearen hezurrak
profanatu baitzituzten,
erraustu eta kare bihurtu;#Moabdarren aurka Is 15—16; Jr 48; Ez 25,8-11; So 2,8-11.
2horregatik, su emango diot
Moab lurraldeari,
eta Keriot hiriko jauregiak
irentsi egingo ditu;
guda-garrasi
eta adar-hots artean
hilko dira moabdarrak;
3berauen mugetatik
kendu egingo dut agintaria,
eta buruzagi guztiak
harekin batera hilko».
Jaunak esan du.
Juda
4Honela dio Jaunak:
«Juda#2,4 Juda: Hemen hegoaldeko erresuma adierazten du, hiriburutzat Jerusalem duena. herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Jaunak irakatsia gutxietsi baitute,
eta haren aginduak bete ez;
gurasoen sineskeria berberek
desbideratu dituzte judatarrak;#Jaunak irakatsia gutxietsi Lb 26,14-16; Is 5,24; Jr 7,28.
5horregatik, su emango diot
Juda lurraldeari,
eta Jerusalemgo jauregiak
irentsi egingo ditu».
Israel
6Honela dio Jaunak:
«Israel herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Gizon zuzena
dirutan saltzen baitute
eta behartsua
oinetako pare baten truke;#behartsuen zapalkuntza 3,9; 4,1; 5,11-12; 8,4-6; Is 3,14-15; 10,1-2. oinetako pare baten truke 8,6. zuzenbidea okertu, eskubidea baztertu 5,7.10.12.15; 6,12; Is 1,17.23; Jr 22,3; Mi 3,9.
7jende xehea
lurreko hautsaren kontra
zapaltzen dute,
eta jende errukarriaren eskubidea
baztertzen.
Aita-semeak
neska bat berarekin#2,7 neska bat berarekin: Etxe-jopua zatekeen edota emagaldu sakratua. dabiltza,
nire izen santua laidotuz.
8Behartsuei bahitutako
soineko gainean
etzaten dira edozein kultu-lekutan,
eta bidegabekeriaz bildutako
ardoa edaten dute
beren Jainkoaren etxean.#bahitutako soinekoa Ir 22,25+.
9Alabaina,
ene herri hori,
zuri bidea zabaltzeko
nik suntsitu nuen amortarra#2,9 amortarra: Israeldarrak iritsi aurretik Kanaanen bizi ziren herrietako bat.,
zedroa bezain tantai
eta artea bezain sendo zena;
bota nizkion fruituak gainetik,
eta atera sustraiak azpitik.#amortarra suntsitu Ir 34,11; Dt 7,1. fruituak, sustraiak Os 9,16; Jb 18,16.
10Nik igoarazi zintuztedan
Egiptotik, eta basamortuan zehar
berrogei urtez gidatu,
amortarren lurraldeaz
jabe zintezten.#Egiptotik igoarazi 3,1; 9,7; Ir 20,2.
11Profetak sorrarazi nituen
zuen seme-alaben artetik,
eta nazireuak#2,11 nazireuak: Jainkoari sagaraturiko israeldarrak; ardorik ez edateko hitza ematen zuten (ik. Zen 6,1-8). zuen gazteen artetik.
Ez al da hala, israeldarrok?
Nik, Jaunak, galdegiten dizuet.#profetak sorrarazi Dt 18,18; Jr 7,25. Ik. 3,7-8; 7,15.
12Baina zuek nazireuei
ardoa edanarazi diezue,
eta profetei
nire mezua ez zabaltzeko agindu.#profetei mezua zabaltzea debekatu 7,12-13.16; Jr 11,21. Ik. Eg 4,17-18; 5,28.40.
13Orain, bada,
nik zapalduko zaituztet,
gari-balaz bete-bete eginiko gurdiak
lurra zapaltzen duen bezala.
14Bizkorrenak ere
ezin izango du ihes egin,
indartsuena
ezin izango da bere indarraz baliatu,
oldartsua
ez da bizirik aterako.#inork ihesik ez 6,9-10; 9,1.
15Arkulariak
ez dio bere buruari eutsiko,
oinezkoa ez da bizirik aterako,
ezta zaldizkoa ere.
16Egun hartan,
gudari lehiatuenak ere
bertan behera utziko ditu armak,
ihes egin ahal izateko».
Jaunak esan du.#Egun hartan 3,14; 4,2; 5,18-20; 8,9.11.13; Os 1,5.

Currently Selected:

AMOS 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy