YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 22

22
1«Ene senide eta gurasook#22,1 Pauloren orain arteko hitzaldietan, juduei (13), jentilei (17) eta kristau-elkarteko zuzendariei (20) egindako predikuaren eredua eta agiria eskaini dizkigu Eginak liburuak. Beste hiru hitzaldi emango dizkigu ondoren, Paulok auzian zehar bere buruaren alde eginak: juduen aurrean (22), Felixen aurrean (24) eta Agripa erregearen aurrean (26). Entzuleak zein diren, hitzaldi bakoitza txit egoki eratua dago.,#Ene senide eta gurasook 7,2. neure buruaren alde 24,10; 25,8; 26,1-2. entzun ezazue neure buruaren alde esatera noakizuena». 2Hebreeraz hitz egiten entzutean, are isilago gelditu zen jendea. Paulok jarraitu zuen:
3«Ni judua naiz, Ziliziako Tarson jaioa, baina hiri honetan hezia eta, Gamalielen#22,3 Gamaliel: Ik. 5,34 oh. ikasle bezala, gure arbasoen legean arretaz eskolatua; jainkozale sutsua nintzen, gaur zuek guztiok zareten bezala.#judua, Tarson jaioa 21,39+. jainkozale sutsua 26,5; Ga 1,14; Flp 3,5-6. Ik. Erm 10,2. 4Hil beharrez eraso izan diot kristau-bide#22,4 kristau-bide: Ik. 9,2 oh. honi, gizon eta emakumeak atxilotu eta kartzelan sartuz.#Paulo pertsegitzaile 8,3+. kristau-bide 9,2+. 5Apaiz nagusiak eta herriko zahar guztiek aitor dezakete hau; izan ere, beraiek eman zizkidaten Damaskoko#Paulo Damaskora pertsegitzaile 9,2; 26,12. senideentzat gutunak eta hara jo nuen, aurkitzen nituenak Jerusalemera preso ekartzeko, zigor zitzaten.
Paulok bere konbertsioa kontatu
6«Banindoan, beraz, eta, Damaskora hurbildua nintzela, eguerdi aldera, bat-batean zerutiko argi bizi batek distiraz inguratu ninduen.#Pauloren bokazioaren kontakizunak 9,3-19; 26,12-18. 7Lurrera erori nintzen, eta mintzo hau entzun nuen: “Saulo, Saulo#22,7 Saulo: Ik. 9,4 oh., zergatik pertsegitzen nauzu?” 8“Nor zaitut, Jauna?” galdetu nuen nik. Eta erantzun zidan: “Jesus Nazaretarra naiz, zuk pertsegitzen duzuna”. 9Nire lagunek argia, bai, ikusi zuten, baina ez zuten entzun mintzo zitzaidanaren ahotsik. 10Nik galdetu nuen: “Zer egin behar dut, Jauna?” Eta Jaunak erantzun: “Jaiki, zoaz Damaskora, eta han esango dizute Jainkoak zuretzat ezarria daukan egiteko guztia”. 11Eta, argi haren distiraz itsu bainengoen, lagunek eskutik hartuta eraman ninduten Damaskora.
12«Bazen han Ananias izeneko gizon bat; jainkozalea zen legearen arabera eta bertako judu guztien artean izen onekoa. 13Bila etorri zitzaidan eta, hurbildurik, esan zidan: “Anaia Saulo, ikus ezazu berriro”. Eta, bat-batean, ikusi egin nuen bera. 14Hark esan zidan: “Gure arbasoen Jainkoak hautatu zaitu, beraren nahia ezagutu, Zintzoa#22,14 Zintzoa: Hau da, Jesus. ikusi eta beronen ahotsa zuzen-zuzenean entzun dezazun.#Ik. Ga 1,15-16. 15Ikusi eta entzun duzunaren lekuko izango baitzaitu hark gizon-emakume guztien aurrean. 16Zertan luzatu, beraz? Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez”.
Paulo jentilengana misiolari
17«Jerusalemera itzuli nintzen eta, tenpluan otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari#goi-ikuskari 10,3+. bat izan nuen. 18Jauna ikusi nuen eta esan zidan: “Atera zaitez Jerusalemdik ahal duzun lasterren, ez baitute onartuko nitaz egingo duzun testigantza”. 19Nik erantzun nion: “Jauna, baina denek dakite ni sinagogaz sinagoga zuregan sinesten zutenak kartzelatzen eta zigortzen ibili nintzela.#Paulo pertsegitzaile 8,3+. 20Eta Esteban zure lekukoa#22,20 lekukoa: Lekukoa grekoz martir esaten da; hitz hau, hemen ageri denez, laster hartuko duen odolezko testigantzaren esanahira hurbilduz doa. hil zutenean ere, hantxe nintzen ni, hura guztia ontzat ematen eta hiltzaileen jantziak gordetzen”.#Paulok Estebanen hilketan parte 7,58; 8,1. 21Baina Jaunak esan zidan: “Zoaz, urrutira bidaltzen baitzaitut, jentil-herrietara#jentil-herrietara bidaltzen zaitut 9,15+.” ».
Paulo eta erromatar gudalburua
22Hau esan arte adi-adi egon zitzaizkion juduak, baina une hartan oihuka hasi ziren: «Garbitu hori#Garbitu hori 21,36+. lur gainetik! Ez du bizitzerik merezi!»
23Haiek oihuka, jantziak astinduz eta hautsa airera botaz jarraitzen zutenez, 24gudalburuak Paulo kuartelera sartu zuen. Eta zigorkatzeko agindu zuen, jendea haren kontra oihuka zergatik ari zen aitorrarazteko.#Paulo zigorkatua 16,22+.
25Zigorkatzeko lotzen zuten bitartean, Paulok esan zion bertan zegoen ehuntariari:
—Ba al duzue eskubiderik Erromako hiritar#22,25 Erromako hiritar: Ik. 16,37 oh. bat epaitu gabe zigorkatzeko?
26Hitz hauek entzutean, ehuntariak gudalburuari jakinarazi zion, esanez:
—Begira ongi zer egiten duzun! Gizon hori Erromako hiritarra duzu.
27Joan zitzaion gudalburua Paulori eta galdetu zion:
—Erromako hiritarra al zara benetan?
—Bai —erantzun zion Paulok.
28Gudalburuak, berriro:
—Nik ederki ordainduz erosi nuen hiritargo hori.
—Ba, nik jaiotzez daukat —erantzun zion Paulok.
29Mintzarazi behar ziotenek berehala alde egin zuten; gudalburua, berriz, beldurturik#gudalburua beldurturik 16,38-39. zegoen, Erromako hiritar bat katez lotua zuela konturatzean.
Paulo judu-biltzarraren aurrean
30Biharamunean, gudalburuak, juduek Paulo zergatik salatzen zuten garbi jakin nahirik, hura askatzeko agindu zuen eta apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa bilarazi zituen; ondoren, Paulo ekarri eta aurrean jarri zien.

Currently Selected:

EGINAK 22: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy