YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 18

18
Korintoko eliz elkartearen sorrera
1Honen guztiaren ondoren, Atenas utzi eta Korintora#18,1 Korinto: Akaia erromatar probintziako hiriburua. Komunikabide-biltoki garrantzitsua (bi itsas portu zituen) eta ekonomi hiri handia zen. Hiri kosmopolita, gizarte-desberdintasun handiak zituena (hirutik bi esklabo ziren), eta moral-galdukeriaren eredua. joan zen Paulo. 2Han Akila zeritzan judua, izatez Pontokoa, eta Priszila haren emaztea aurkitu zituen. Italiatik etorri berriak ziren, Klaudio#18,2 Akila eta Priszila: Pauloren lankide bikainak, Korinton eta Efeson aurrena (18,18-19; 1 Ko 16,19), eta Erroman gero (Erm 16,3; ik. 2 Tm 4,19). Klaudio: Ik. 11,28 oh. Aipaturiko agindua K.o. 49/50. urtekoa da. enperadoreak agindua baitzuen judu guztiek Erromatik alde egin zezatela. Paulo haiekin harremanetan jarri zen 3eta, ogibide bera zutenez —oihal-etxolagileak ziren—, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean.#Paulok bere eskuz lan egin 20,34; 1 Ko 4,12; 9,6-14; 1 Ts 2,9; 2 Ts 3,8. 4Larunbatero hitz egiten zuen Paulok sinagogan, eta bai juduak, bai greziarrak, sinesmenera ekartzen saiatzen zen.#juduak eta greziarrak 14,1+.
5Silas eta Timoteo#Silas 15,22 oh. Timoteo 16,1 oh. etorri zirenean 17,14-15. Jesus Mesias 2,36+. Mazedoniatik etorri zirenean, Paulok mezuaren predikuari eman zion erabat, Jesus zela Mesias juduen aurrean aitortuz. 6Baina juduek kontra#juduak kontra 13,45+. jantziak astindu 13,51+; 22,23. Zeuek zarete erantzule Mt 27,25+. jentilengana joango naiz 13,46+. egiten baitzioten eta irainka erantzuten, Paulok, jantziak astinduz#18,6 jantziak astindu: Harremanen apurtzea adierazten duen keinua., esan zien: «Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Aurrerantzean jentilengana joango naiz».
7Sinagogatik alde egin eta Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil#18,7 Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil: Ik. 10,2 oh.#Israelen… jentil 10,2+. baten etxera joan zen; Tizio Zuzen zeritzan eta sinagoga ondoan zuen etxea. 8Krispok, sinagogako buruzagiak, eta beronen etxeko guztiek#18,8 etxeko guztiak: Ik. 10,2 oh.#Krispo 1 Ko 1,14. etxeko guztiek 10,2+. sinetsi zuten 17,12+. bataioa hartu 2,38+. Jaunarengan sinetsi zuten; Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.
9Gau batez, honela esan zion Jaunak Paulori ikuskari batean: «Ez izan beldurrik,#Ez izan beldurrik, ni zurekin nago 27,24; Is 41,10; Jr 1,8. Ik. 1 Ko 2,3. jarraitu hitz egiten isildu gabe.#ikuskari bat 10,3+. 10Ni zurekin nago eta ezin izango dizu inork kalterik egin. Nire herri#Nire herri… 15,14+. izango den jende asko dut nik hiri honetan».
11Urte eta erdi egin zuen han Paulok, Jainkoaren mezua#Jainkoaren mezua 4,29+. irakasten.
12Galion Akaiako kontsulorde#18,12 kontsulorde: Ik. 13,7 oh. Delfosko idazkun batek 52. urtean jartzen du Galionen kontsulordetza. zela, judu guztiak batean Pauloren kontra altxatu ziren; auzitegira eraman#juduak kontra 13,45+. 13eta honela salatu zuten: «Honek Jainkoari gure legearen kontrako#legearen kontrako gurtza Ik. 17,7. kultua ematera bultzatzen du jendea».
14Paulo hitz egiten hastera zihoala, esan zien Galionek juduei: «Juduok, oker edo delitu handi bat balitz#oker edo delitu handi bat balitz 19,37-38; 23,29; 25,8.18.25; 26,31; 28,18. Ik. 17,7., kasu egingo nizueke behar den bezala. 15Baina zuen gorabeherak hitz eta izen batzuei buruzkoak eta zuen lege horri buruzkoak direnez gero, hor konpon zeuek. Nik ez dut arazo horietan epaile izan nahi».#zuen legeari buruzko arazoa 23,29; 25,18-19. Ik. Jn 18,31.
16Eta auzitegitik kanpora bidali zituen. 17Orduan, denek Sostenes sinagogako buruzagiari heldu eta jipoi ederra eman zioten auzitegi aurrean bertan. Galionek ez zien jaramonik egin.
Paulo Antiokiara itzuli
18Oraindik aldi batean Korinton gelditu zen Paulo. Gero, senideak#senideak 1,15+. agurtu eta Siriarantz atera zen ontziz Priszila eta Akilarekin. Zenkreasen ilea motz-motz egin zuen, egina zuen botoa#18,18 Zenkreas: Korinto ekialdeko portua. egina zuen botoa: Dirudienez, nazireu-botoa zen (ik. Zen 6,1-8); botoak irauten zuen bitarte guztian ilerik ez mozteko agindua zeraman berekin (ik. 21,23-27). betetzeko. 19Efesora#Efeso 18,24; 19,1.17; 20,16-17; 1 Ko 16,8; Ef 1,1; 1 Tm 1,3. sinagogan 13,5+. iristean, bere lagunak utzi egin zituen eta, sinagogara joanik, juduekin eztabaidan hasi zen. 20Hauek denbora gehiago beraiekin gelditzeko eskatu zioten arren, hark ezezkoa eman zien; 21baina agurtzean esan zien: «Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun#Jainkoa lagun, etorriko natzaizue Erm 1,10; 15,32; 1 Ko 4,19.».
Efesotik ontziz atera 22eta Zesarean lehorreratu zen; handik Jerusalemgo eliz elkartea#18,22 Jerusalemgo eliz elkartea: Jatorrizkoak eliz elkartea dio soilik; segur aski, Jerusalemgo eliz elkarteaz ari da. agurtzera igo zen eta gero Antiokiara jaitsi.
Pauloren hirugarren ibilaldia (18,23—21,16)
23Antiokian#Antiokia 11,20+. Galazia 16,6+. ikasleak gogoberotu 15,32+. denboraldi bat egin ondoren, berriro atera eta Galazian eta Frigian barrena joan zen, ikasle guztiak gogoberotuz.
Apolok Efeson berri ona hots egin
24Apolo#18,24 Apolo: Korinton arrakasta izango du (18,27-28), bertan beraren izena daraman alderdi bat sortzeraino (ik. 1 Ko 1,12; 3,4-6; 16,12). Berau jo dute askok Hebrearrei gutunaren egiletzat. izeneko judu bat iritsi zen garai hartan Efesora; izatez Alexandriakoa zen, hizlari bikaina eta Liburu Santuetan oso aditua. 25Jaunaren bideari#Jaunaren bidea 9,2+. Joanen bataioa bakarrik ezagutu 19,3. buruz ongi eskolatua zegoen; kartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik#18,25 bide: Ik. 9,2 oh. Joanen bataioa: Ik. 1,5 oh. ezagutu ez arren. 26Apolo, bada, sinagogan ausarki#ausarki 4,13+. hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea. 27Akaiara joateko asmoa zuelarik, senideek animatu egin zuten eta hango ikasleei idatzi zieten, harrera ona egin ziezaiotela. Han, Jainkoaren onginahiari esker, guztiz lagungarri gertatu zitzaien fededunei. 28Izan ere, ongi finkaturiko arrazoien bidez egiten zien aurre juduei denen aurrean, Liburu Santuen bidez#Liburu Santuen bidez 9,22; 17,3; 28,23. Ik. 17,11. Jesus Mesias 2,36+. Jesus zela Mesias frogatuz.

Currently Selected:

EGINAK 18: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy