YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 14

14
Paulo eta Bernabe Ikonion
1Ikonion ere, Paulo eta Bernabe juduen sinagogan sartu ziren eta, hain ongi hitz egin zutenez, judu eta greziar#14,1 greziar: Hemen, eta aurrera beti, greziar hitzak jentila esan nahi du, judu ez dena.#judu eta greziar 18,4; 19,10.17; 20,21. askok sinetsi zuen. 2Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu.#juduak aurka 13,45+. senide 1,15+. 3Hala eta guztiz ere, Paulo eta Bernabe luzaroan egon ziren bertan, Jaunari buruz ausarki#ausarki 4,13+. mirari eta egintza harrigarri 2,43+. baiesten zuen Mk 16,20; Heb 2,4. hitz eginez; eta Jaunak, mirariak eta egintza harrigarriak egiteko dohaina haiei emanez, bere onginahiari buruzko mezua baiesten zuen.
4Hiriko jendea bi aldetara jarri zen, batzuk juduen alde eta besteak apostoluen#14,4 apostoluak: Hemen apostolu hitza segur aski bere zentzu etimologikoan hartu behar da, bidali zentzuan alegia. Gainerakoetan, izan ere, Lukasek Hamabiei bakarrik ematen die izen hori, bere ideia bereziaren arabera (ik. 1,21-22an apostolu izateko dakartzan baldintzak). Paulok, bai, emango dio bere buruari apostolu izena (ik. 1 Ko 9,1; 15,9; Ga 1,17; 2,8).#apostoluak: a) Hamabiak 1,2.26; 2,37.43; 4,33; 5,12.18.29; 6,2.6; 8,1.14; 9,27; 11,1; 15,2.22; 16,4. b) bidaliak 13,2-4; 14,14; 22,21; Jn 13,16. alde. 5Halako batean, ordea, jentilek eta juduek, agintariekin batera, gogorrera jo eta apostoluak harrika hiltzea#harrika hil 14,19; 2 Ko 11,25; 2 Tm 3,11. erabaki zuten; 6baina Paulok eta Bernabek, horretaz jabeturik, Likaoniako Listra eta Derbe#14,6 Listra eta Derbe: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. herrixka eta inguruetara ihes egin zuten, 7eta han ere berri ona zabaltzen#berri ona zabaldu 5,42+. jardun zuten.
Paulo eta Bernabe Listran
8Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri. 9Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea#sendatzeko fedea 3,16+. bazuela ikusirik, 10oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!»#elbarri bat sendatua 3,2-8.
Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen. 11Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jaitsi zaizkigu geure artera giza itxuran!»#Jainkotzat eman 28,6.
12Bernaberi Zeus deitzen zioten eta Paulori Hermes, hau baitzen hitz egiten zuena#14,12 Zeus… Hermes: Greziar mitologian Zeus (Jupiter erromatarrentzat) jainkoen buruzagia da, eta Hermes jainkoen bozeramailea eta mandataria.. 13Hiriko sarreran zegoen Zeusen tenpluko apaizak zezenak ekarrarazi zituen, lore-sortaz apaindurik, hiriko ateetara, eta jendearekin batean oparitzat hil nahi zituen apostoluen omenez.
14Ohartu zirenean, Bernabe eta Paulo apostoluak beren soingainekoak urratu#14,14 soingainekoak urratu: Ik. Mk 14,63 oh.#soingainekoa urratu Mt 26,65+. eta jendartera oldartu ziren, deiadarka: 15«Zer ari zarete? Gu ere gizakiak gara zuek bezalaxe, eta berri on hau adierazten dizuegu, hain zuzen: utz ditzazuela idolo hutsalak eta bihur zaiteztela Jainko biziarengana, zeru-lurrak eta itsasoa eta horietan dagoen guztia egin zituenagana.#ohoreari uko 10,25-26+. Jainkoarengana bihurtu 3,19; 15,19; 17,30; 26,18.20; 1 Ts 1,9. Jainkoa kreatzaile 4,24+. 16Joandako gizaldietan Jainkoak herri bakoitzari bere bidetik joaten utzi dio,#herri bakoitza bere bidetik 17,30; Erm 3,25. 17baina ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin dituen mesedeen bidez: euria eta urtaro aberatsak#euria eta urtaro aberatsak Jr 5,24; Sal 147,8. bidali dizkizue zerutik, eta janariz ase eta pozez bete zaituzte».
18Hitz hauekin, nekez bada ere, kendu zioten jendeari oparia eskaintzeko asmoa.
19Orduan, Antiokiatik eta Ikoniotik judu batzuk etorri ziren eta, jendea beren iritzira bildurik, Paulori harrika eman zioten, eta hiritik kanpora atera zuten arrastaka, hilda zegoelakoan.#Ik. 14,5+. 20Baina, ikasleak ondora bildu zitzaizkionean, Paulo jaiki eta berriro hirian sartu zen. Biharamunean, Derberantz atera zen Bernaberekin.
Siriako Antiokiara itzuli
21Hiri hartan berri ona zabaldu#berri ona zabaldu 5,42+. ikasle 6,1+. eta ikasle asko egin ondoren, Listrara, Ikoniora eta Antiokiara itzuli ziren. 22Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez#fedean irauteko adore eman 11,23+. Larrialdi asko eraman behar Mt 7,14; 1 Ts 3,3-4.. «Larrialdi asko eraman behar dugu —esaten zieten— Jainkoaren erreinuan sartzeko». 23Eliz elkarte bakoitzean arduradunak#arduradunak 11,30+. otoitz 6,6+. eta barau 13,3. izendatu zituzten eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunari gomendatu zizkioten, harengan sinetsi baitzuten.
24Ondoren, Pisidian barrena, Panfiliara iritsi ziren. 25Eta, Pergen mezua predikatu ondoren, Ataliara#14,25 Atalia: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. jaitsi ziren. 26Han ontzia hartu zuten Antiokiarako, handik izan baitziren bidaliak#handik izan ziren bidaliak 13,2-3. Ik. 15,40. burutu berria zuten egitekorako, Jainkoaren onginahiari gomendatuak izan ondoren.
27Antiokiara iritsi zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak beraien bidez egindako guztia azaldu zieten, baita jentilei federako atea nola ireki zien ere.#egindakoak azaldu 15,4.12; 21,19. jentilei federako atea ireki 10,45-48; 11,1.18; 15,3.7-9. 28Paulo eta Bernabe bertan gelditu ziren denboraldi batean ikasleekin.

Currently Selected:

EGINAK 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy