YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 10

10
Pedro eta Kornelio
1Bazen Zesarean#10,1 Zesarea: Ik. 8,40 oh. Kornelio izeneko gizon bat, «Italika» zeritzan gudari-taldeko ehuntaria. 2Bere etxeko guztiak#etxeko guztiak 11,14; 16,15.31; 18,8; 1 Ko 1,16. Israelen Jainkoa gurtzen zuen 10,22; 13,16.26; 16,14; 17,4.17; 18,7. limosna 9,36+. Ik. 10,4.31. bezala, Israelen Jainkoa gurtzen zuen#10,2 etxeko guztiak: Esamolde honek, nagusiaren familia ez ezik, morroiak eta etxean bizi ziren gainerakoak ere adierazten ditu. Israelen Jainkoa gurtzen zuen: Ik 2,11 oh. Judu-erlijioaz zaletuta zeuden eta haien zenbait betebehar gordetzen zuten jentil asko sartzen dira maila honetan; hala ere, ez ziren bete-betean herri hautatuko kide erdainkuntzaren bidez, juduberriak bezala. eta jainkozalea zen; limosna asko ematen zizkion judu-herriari eta otoitz egiten zion Jainkoari ohiko orduetan. 3Egun batean, arratsaldeko hirurak aldera, ikuskari bat izan zuen: argi ikusi zuen, nola Jainkoaren aingeruak zegoen lekura sartu eta bere izenez deitzen zion.#Kornelioren ikuskaria 10,30-33; 11,13. ikuskariak 7,55-56; 9,10.12; 10,10.19; 11,5; 12,9; 16,9.10; 18,9; 22,17. Jainkoaren aingerua Mt 1,20+.
4Kornelio begira gelditu zitzaion eta, beldurrak harturik, galdetu zion:
—Zer duzu, Jauna?
Aingeruak erantzun zion:
—Zure otoitz eta limosnak atsegin izan zaizkio Jainkoari eta gogoan ditu.#gogoan ditu Jainkoak 10,31. Ik. Tb 12,12. 5Bidal ezazu, bada, norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera.#Simon, Pedro deitua Mt 16,18+. 6Beste Simon baten etxean dago ostatuz; larrugina da Simon hau eta itsasertzean du etxea.#Simon larruginaren etxean 9,43.
7Hitz egin zion aingeruak alde egin orduko, bere konfiantzako bi morroiri eta laguntzaile zuen soldadu jainkozale bati deitu 8eta, guztiaren berri eman ondoren, Jopera bidali zituen.
9Biharamunean, mandatariok bidez zihoazela eta jadanik hiritik hurbil zirela, Pedro terrazara igo zen eguerdi aldera otoitz egitera.#otoitz egin 6,6+. 10Goseturik, zerbait hartu nahi izan zuen. Prestatzen ari zitzaizkion bitartean, goi-ikuskari#Pedroren goi-ikuskaria 11,5-12. Ik. 10,28. hau izan zuen: 11zerua zabalik#zerua zabalik Mt 3,16+. ikusi zuen eta oihal handi baten antzeko zerbait, lau puntetatik zintzilik, lurreraino jaisten. 12Mota guztietako lauoineko, narrasti eta hegaztiak zituen barruan. 13Eta mintzo batek esan zion:
—Ea, Pedro! Hil eta jan.
14Pedrok erantzun zuen:
—Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik jan.#gauza lohi edo kutsatua Lb 11,1-47; Ez 4,14.
15Eta mintzoak bigarrenez esan zion:
—Jainkoak garbi egin duena#Jainkoak garbi egin duena 10,28.34; 15,9; Mk 7,15.19. Ik. Erm 14,14., zuk ez esan kutsatua denik.
16Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren zerura jaso zuten gauza hura.
17Pedro ikuskari hark zer esan nahi ote zuen asmatu ezinik zegoen. Hartan, Simonen etxeaz galdezka ibili ondoren, atarian agertu ziren Korneliok bidalitako gizonak, 18eta, dei eginik, Simon, Pedro ere deitua, ostatuz han ote zegoen galdetu zuten. 19Pedro oraindik bere ikuskariaz gogoetan ari zen. Eta Espirituak esan zion: «Hor dituzu hiru gizonezko zeure bila. 20Jaitsi berehala eta zoaz beroriekin kezkarik gabe, neuk bidali dizkizut eta».
21Jaitsi zen Pedro haiengana, eta esan zien:
—Neu naiz bilatzen duzuena. Zerk ekarri zaituzte hona?
22Haiek erantzun zioten:
—Kornelio#Kornelio 10,2. Ik. Lk 7,5. ehuntariaren partetik gatoz. Gizon zuzena da eta Israelen Jainkoa gurtzen duena#10,22 Israelen Jainkoa gurtzen duena: Ik. 10,2 oh., eta judu guztien artean izen onekoa. Jaunaren aingeruak agindu dio, zu bere etxera eramateko eta zure hitzak entzuteko.
23Orduan, etxean sartu eta ostatu eman zien Pedrok.
Biharamunean, beraiekin abiatu zen, Jopeko zenbait senide#Jopeko zenbait senide 10,45; 11,12. lagun harturik. 24Hurrengo egunean Zesareara iritsi ziren. Kornelio zain zegoen, bere ahaideak eta adiskiderik minenak bildurik. 25Pedro sartzera zihoala, Kornelio bidera atera zitzaion eta oinetara ahuspeztu.#ohoreari uko 14,13-15; Ap 19,10; 22,8-9. 26Baina Pedrok zutiarazi egin zuen, esanez: «Altxa zaitez, gizaki hutsa naiz ni ere».
27Ondoren, harekin hizketan etxean sartu zen Pedro; jende asko aurkitu zuen bildurik, 28eta esan zien: «Dakizuen bezala, judu batek debekatua dauka atzerritarrekin inolako harremanik izatea nahiz haien etxean sartzea. Baina niri Jainkoak erakutsi dit ez dudala inor lohi edo kutsatutzat hartu behar.#atzerritarrekin harremanak debekatuak 11,3. ez inor kutsatutzat hartu 10,15; 11,9. 29Horregatik, ez dut eragozpenik izan etortzeko, deitu didazuenean. Esadazue, bada, zergatik ekarri nauzuen».
30Korneliok erantzun zion: «Duela lau egun, ordu honetantxe, arratsaldeko hiruretan, otoitzean ari nintzen etxean. Bat-batean, gizon bat agertu zitzaidan aurrean, jantzi distiratsuz,#Kornelioren ikuskaria 10,3-6.#gizon bat jantzi distiratsuz 1,10; Lk 24,4. 31eta esan zidan: “Kornelio, entzun du Jainkoak zure otoitza eta gogora ekarri zure limosnak. 32Bidal ezazu, bada, norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera. Simon larruginaren etxean dago ostatuz, itsasertzean”. 33Berehala bidali nizun mandatua, eta zuk etortzeko borondatea izan duzu. Hemen gaituzu, bada, orain guztiok Jainkoaren aurrean#10,33 Jainkoaren aurrean: Zenbait eskuizkribuk zure (Pedroren) aurrean dio.; prest gaude Jaunak guri esateko agindu dizun guztia entzuteko».
Pedroren hitzaldia Kornelioren etxean
34Orduan, honela mintzatu zen#10,34 honela mintzatu zen: Ik. 2,14 oh. Pedro: «Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten,#Jainkoak bereizketarik ez 15,9; Dt 10,17; Erm 2,11; Ga 2,6; Ef 6,9; 1 P 1,17. 35baizik eta berari begirune dion eta beraren nahia betetzen duen edonor duela gogoko#Jainkoak gogoko Jn 9,31; Erm 14,18., herri batekoa nahiz bestekoa izan. 36Hark bere mezua#mezua 8,4+. berri ona iragarri 5,42+. bakearen berri ona Is 52,7; Na 2,1. Jauna 2,36+. bidali die israeldarrei, guztien Jauna den Jesu Kristoren bidez bakearen berri ona iragarriz. 37Badakizue, Galilean hasi eta Judea osoan, Joanek predikatu eta bataiatu ondoren, gertatu zena,#Joanen bataioa Mt 3,6+. Galilean hasirik 1,22; 13,31; Mk 1,14; Lk 4,14.31; 23,5. 38Nazareteko Jesusena, alegia: Jainkoak Espiritu Santuaz eta indarrez gantzutu zuen, eta hark on egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bere bizitza, Jainkoa berekin baitzuen.#Jesus Espiritu Santuaz gantzutu Is 61,1; Lk 3,21-22; 4,1.14.18-21. on egin, sendatu Mk 7,37; Lk 7,22-23. Jainkoa berekin zuen Jn 3,2. 39Eta gu gara#gu gara lekuko 1,8+. zintzilik hil zuten 2,23+. hark juduen lurralde osoan eta Jerusalemen egindako guztien lekuko. Jesus hau egur batetik zintzilik hil zuten; 40baina Jainkoak piztu#Jainkoak piztu 2,24+. hirugarren egunean Lk 9,22; 13,32; 18,33; 24,7.46; 1 Ko 15,4. egin zuen hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena eman zion, 41ez herriko guztiei, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baizik, guri alegia, hura hildakoen artetik piztu ondoren berarekin jan eta edan dugunoi.#guri, aukeratuoi 1,2-3; Jn 14,19.22. berarekin jan dugunoi 1,4; Lk 24,30.41-43; Jn 21,12-13. 42Jesusek berak agindu zigun herriari predikatzeko, bera dela Jainkoak bizien eta hildakoen epaile#bizien eta hildakoen epaile 17,31; Erm 14,9; 2 Tm 4,1; 1 P 4,5. Ik. Mt 25,31-46; Jn 5,22-27. ezarri duena aitortuz. 43Profeta guztiek testigantza hau egiten#Profetek testigantza egin 3,18+. harengan sinesten dutenek 13,39; 15,9-11; Erm 10,9-13. bekatuen barkamena 2,38+. dute hartaz: harengan sinets dezaten guztiek bekatuen barkamena hartuko dutela beraren bitartez».
Espiritua jentilengana jaitsi
44Oraindik Pedro hizketan ari zela, Espiritu Santua jaitsi#Espiritu Santua jaitsi 1,8+. zen mezua entzuten ari ziren guztien gainera. 45Pedrorekin etorritako fededun juduak txunditurik zeuden, Espiritu Santuaren dohaina#Espiritu Santuaren dohaina 8,20+. jentilen gain ere isurtzen zela ikustean#10,45 Hona jentilen Mendekoste esan genezakeena, juduek izan zutenaren antzekoa, Pedrok aitortuko duen bezala (ik. 10,47; 11,15; 15,8).. 46Izan ere, hizketa arrotzez hitz egiten#10,46 hizketa arrotzez hitz egin: Fenomeno horri glosolalia deitu ohi zaio; inongo hizkuntza ezagunetakoak ez diren hitzez Jainkoari zuzenduriko gorespen-otoitzean datza bereziki. Horretaz luze mintzo da Paulo 1 Ko 14an.#hizketa arrotzez hitz egin 19,6; 1 Ko 14,1-23. Jainkoa handietsi 3,8+. eta Jainkoa handiesten entzuten zieten. Orduan, Pedrok esan zuen: 47«Nork uka diezaieke hauei bataioko ura, guk bezalaxe hartu baitute Espiritu Santua?»
48Eta Jesu Kristoren izenean bataia zitzatela agindu zuen. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzeko eskatu zioten Pedrori.#bataiatu 2,38+.

Currently Selected:

EGINAK 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy