2 TESALONIKARREI 3
3
Egin otoitz beti
1Azkenik, senideok, egizue otoitz#egizue otoitz Erm 15,30+. gure alde, Jaunaren mezua bizkor zabal dadin, eta denek ospez onar dezaten, zuek onartu zenuten bezala. 2Egin otoitz gizon oker eta gaiztoengandik gu onik atera gaitezen ere, ez baitira denak leialak#3,2 ez baitira denak leialak: Honela ere itzul daiteke: ez baitute denek fedea.. 3Jauna, ordea, leiala da, eta beronek sendotuko zaituzte eta gaiztoarengandik#3,3 gaiztoarengandik: Edo gaitzetik. zainduko.#Jauna leiala 1 Ko 1,9+.
4Zuei dagokizuenez, guk agindutako guztia egiten duzuen ziurtasuna#guk agindutakoa egiten duzuen ziurtasuna 2 Ko 7,15-16; 1 Ts 4,10. ematen digu Jaunak, baita egiten jarraituko duzuena ere. 5Jaunak zuzen ditzala zuen bihotzak Jainkoa maitatzera eta Kristoren itxaropenean irautera#3,5 Kristoren itxaropenean irautera: Honela ere itzul daiteke: Kristoren (Kristok ematen duen) iraupenera..
Lan egin eta ogia irabazi
6Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean hau agintzen dizuegu: alde egizue#alde egizue Mt 18,17; Erm 16,17; 1 Ko 5,9.11. gure irakatsiei jarraitzen ez dieten Erm 16,17+. zabarkerian bizi diren eta gure irakatsiei jarraitzen ez dieten senideengandik. 7Ongi aski dakizue nola jokatu behar duzuen gure ereduari jarraitzeko#gure ereduari jarraitu 1 Ko 4,16+.: ez ginen zuen artean zabarkerian bizi izan, 8ez genuen inoren kontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen#lanean nekatu ginen 1 Ko 4,12; 1 Ts 2,9+. zuetako inorentzat zama ez izateko. 9Bagenuen zuen kontura bizitzeko eskubidea#zuen kontura bizitzeko eskubidea Mt 10,10; 1 Ko 9,6-14.; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibide emateko.
10Zuekin egon ginenean, arau hau eman genizuen: lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan#lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan 1 Ts 4,11.. 11Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizi direla, ezer ez egiten zeregintsu#3,11 ezer ez egiten zeregintsu: Jatorrizkoaren hitz-jokoa jaso nahi du itzulpenak..#batzuk zabarkerian bizi dira 1 Tm 5,13. 12Horrelakoei Jesu Kristo gure Jaunaren izenean agintzen eta erregutzen diegu: bakean lan egin eta beren ogia irabaz dezatela.#bakean lan egiteko agindua Has 3,19; Ef 4,28; 1 Ts 4,11.
13Zuek, ordea, senideok, ez aspertu on egiten#ez aspertu on egiten Ga 6,9.. 14Eta norbaitek gutun honetan guk esanari jaramonik egiten ez badio, jar ezazue nabarian halakoa eta ez izan harremanik berarekin, ea lotsatzen den.#ez izan harremanik berarekin Mt 18,17; Erm 16,17; 1 Ko 5,9.11. 15Ez, noski, etsaitzat hartu behar duzuelako, senide bezala zentzarazi#senide bezala zentzarazi 1 Ts 5,14+. behar duzuelako baizik.
Agurra
16Bakea ematen duen Jainkoak#Bakea ematen duen Jainkoak Erm 15,33+. eman diezazuela bakea aldioro eta era guztietan#3,16 era guztietan: Zenbait eskuizkribuk toki guztietan dio.. Jauna zuek guztiokin.
17Eta orain neure eskuz agurra#orain neure eskuz agurra 1 Ko 16,21+.: Paulok. Honela sinatzen ditut neure gutun guztiak; nire idazkera bera duzue. 18Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuek guztiokin.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso