YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 6

6
Davidek kutxa Jerusalemera eraman
(1 Kro 13,1-14)
1Bildu zituen Davidek berriro Israelgo gizonik aukerakoenak: hogeita hamar mila.#gizonik aukerakoenak 10,9; 1 Sm 24,3; 26,2. 2Eta Judako Baalatik abiatu zen, bere jende guztiarekin, Jaunaren kutxa handik ekartzeko asmoz. Kutxa hau Jaunaren izenari eskainia dago, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaun#6,2 Judako Baala: Kiriat-Jearim hiriaren izen zaharra (ik. Jos 15,9). Hiri honetara eraman zuten itun-kutxa, filistearrek israeldarrei itzuli zietenean (ik. 1 Sm 6,21; 7,1). izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaun: Ir 25,22an esaten dena irakurriz sortu zen jainko-izena. ahalguztidunaren izenari.#Jaunaren kutxa… ekartzeko 1 Sm 7,1+. izaki hegaldunen gainean jarria Ir 25,18+.
3Ezarri zuten Jainkoaren kutxa gurdi berri baten gainean eta eraman zuten, muinoan zegoen Abinadaben etxetik. Uza eta Ahio, Abinadaben semeak, zihoazen itzain.#gurdi berria 1 Sm 6,7+. 4Han zeramaten, bada, gurdia, muinoan dagoen Abinadaben etxetik, Jainkoaren kutxa gainean zuela. Ahio aurretik zihoan. 5David eta israeldar guztiak gogotik dantzatuz eta kantatuz zihoazen aurretik, zipres-zurezko musika-tresnak —zitarak, harpak, danbolinak, albokak eta txilinak— joz.#musika-tresnak Sal 150. 6Nakonen larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion Jainkoaren kutxari. 7Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari; bertan zauritu zuen#6,7 zauritu zuen: Zail da gertaera honen esanahia ulertzea; Uzak eginiko hutsa kutxa ukitzea zatekeen, kutxa lebitarrek bakarrik uki baitzezaketen, eta batetik bestera eramateko hagak behar ziren (ik. Zen 4,5.15.20). eta han hil zen, Jainkoaren kutxa ondoan.#Jauna… haserretu 1 Sm 5,6.9; 6,19. Ik. Lb 10,1-6. 8Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza jo eta ebaki zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza egundaino.#toki hari… esan 2,16+. 9Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jaunaren kutxa?»#beldur izan zen David Has 28,17; Ir 14,31; 1 Sm 4,7; 12,18. Nola ekarriko… kutxa 1 Sm 5,7-11; 6,20. 10Hala, Davidek ez zuen Jaunaren kutxa berera, Daviden Hirira, sarrarazi nahi izan, eta Gateko Obed-Edomen etxera eraman zuen.#eraman zuen 1 Sm 7,1. 11Hiru hilabetez egon zen Jaunaren kutxa Gateko Obed-Edomenean. Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edom eta beronen etxe osoa.#Jaunak bedeinkatu 1 Kro 26,4-5. Ik. Has 30,30; 39,5.
Kutxa Jerusalemera
(1 Kro 15,25—16,3)
12Jakinarazi zioten hori David erregeari, esanez:
—Jaunak bedeinkatu egin ditu Obed-Edomen etxea eta honena den guztia, Jainkoaren kutxa dela eta.
Joan zen, orduan, David eta Obed-Edomen etxetik Daviden Hirira igoarazi zuen Jainkoaren kutxa, bozkarioz beterik.
13Jainkoaren kutxa zeramatenek sei urrats egin zituztenean, idia eta zekor gizendua eskaini zituen opari. 14David Jaunaren aitzinean gogotik dantza eginez zihoan, lihozko efodaz jantzia.#David… dantza eginez Ik. 1 Erg 18,26. 15Oihu eta adar-hots artean zeramaten Jaunaren kutxa Davidek eta israeldar guztiek.
16Jaunaren kutxa Daviden Hirira sartzen ari zelarik, Saulen alaba Mikal leihotik begira zegoen eta David erregea Jaunaren aitzinean jauzika eta dantzan ikusi zuen, eta arbuiatu egin zuen bere baitan.#leihotik begira Ep 5,28; 2 Erg 9,30.
17Eraikia zuen Davidek oihal-etxola Jaunarentzat, eta han sartu zuten Jaunaren kutxa, eta erdian ezarri, bere tokian. Orduan, erre-opariak eskaini zizkion Davidek Jaunari, baita elkartasun-opariak ere.#bere tokian 1 Erg 8,6. erre-opariak eskaini Davidek 1 Erg 3,4; 8,63-64; 9,25; 2 Erg 16,12-13. Ik. 1 Sm 13,7-15; 2 Kro 26,16-20. 18Erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzen bukatu zuenean, bedeinkatu egin zuen herria Jaun ahalguztidunaren izenean.#bedeinkatu egin zuen herria 1 Erg 8,14.55. 19Ondoren, herri osoari, israeldar jendetza guztiari, gizaseme nahiz emakume, opil bana, haragi-zati#6,19 haragi-zati bana: Honela ere itzul daiteke: datil-opila. bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien. Orduan, jende guztiak nork bere etxera alde egin zuen.#nork bere etxera alde egin 1 Kro 16,43.
20David bere jauregia bedeinkatzeko itzuli zenean, Saulen alaba Mikal atera zitzaion, esanez:
—Itxura ederra azaldu du gaur Israelgo erregeak, bere morroi-mirabeen aurrean biluzik, edozein lagun zirtzil biluzik jarriko litzatekeen bezala, jarriz!
21Davidek esan zion Mikali:
—Jaunaren aurrean dantzatu naiz, bai. Berak aukeratu nau zuen aitaren eta beronen etxeko guztien ordez, eta Israel Jaunaren herriaren agintari egin nau. Berriro ere dantzatuko naiz Jaunaren aurrean;#Berak aukeratu nau 1 Sm 13,14; 16; 1 Erg 8,16; Sal 78,70; 1 Kro 28,4; 2 Kro 6,6. 22oraino apalago eta arbuiagarriago eginen dut neure burua. Baina zuk aipatu dituzun mirabe horiek ohoratu egingo naute.
23Harrezkero, Saulen alaba Mikalek ez zuen haurrik ukan bere bizitza osoan.

Currently Selected:

2 SAMUEL 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy