YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 3

3
1Luzea izan zen Saulen eta Daviden etxeen arteko borroka. David gero eta sendoago egiten ari zen; Saulen etxea, aldiz, gero eta ahulago.
Davidi Hebronen jaiotako semeak
(1 Kro 3,1-4)
2Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: zaharrena Amnon, Izreelgo Ahinoamengandik; 3bigarrena Kilab, Karmelgo Nabalen emazte izana zen Abigailengandik; hirugarrena Absalom, Gexurko#3,3 Gexur: Erreinu aramear txiki bat zen, Genesaret aintziraren ekialdean. errege Talmai-ren alaba zen Maakaren semea; 4laugarrena Adonias, Hagit-en semea; bosgarrena Xefatias, Abital-en semea, 5eta seigarrena Itream, Daviden emazte Eglarengandik jaioa. Horiek sortu zitzaizkion Davidi Hebronen.
Abnerrek Ix-Boxet utzi
6Saulen etxekoak eta Davidenekoak liskarretan zebiltzan bitartean, Abner nagusituz joan zen Saulen etxean. 7Bazuen Saulek Ritzpa izeneko ohaide bat, Aia-ren alaba. Ix-Boxetek esan zion Abnerri:
—Zergatik oheratu zara gure aitaren ohaidearekin?#3,7 Abnerren egintza hau, Saulen erregetzaz jabetzeko aitzakiatzat har zitekeen (ik. 16,21-22; 1 Erg 2,22).
8Biziki haserretu zen Abner Ix-Boxeten salaketa horrekin eta ihardetsi zion:
—Zakurraren putza#3,8 Zakurraren putza: H.h., zakur-burua. ote naiz, bada, ni Judan? Hemen ari naiz etengabe zuen aita Saulen etxearen alde, berorren ahaide eta adiskideen alde; ez dut utzi zu Daviden eskuetara eror zaitezen. Eta emakume horrekin okerra egin dudala botatzen al didazu aurpegira? 9Zigor nazala gogor Jainkoak, Jaunak Davidi egin zion zina betetzen gaurdanik lehiatzen ez banaiz; 10erregetza Saulen etxeari kendu eta Israelen eta Judan, Dandik hasi eta Beer-Xebaraino, Daviden errege-aulkia sendotuko zuela egin baitzuen zin.#erregetza… kendu 1 Sm 13,14; 15,28.
11Ix-Boxetek ezin izan zion fitsik ere erantzun Abnerri, beldurra baitzion.
Abner Davidekin elkartu
12Mezulariak igorri zizkion Abnerrek Davidi, beraren izenean esan ziezaioten: «Nor izango da lurraldearen jabe? Egizu nirekin hitzarmena eta zeurekin izango nauzu. Eta Israel osoa berreskuratzen lagunduko dizut».
13Davidek erantzun zion: «Ongi da, eginen dut zurekin hitzarmena; baina gauza bakarra eskatzen dizut: ez azaldu niregana Saulen alaba Mikal#3,13 Mikal: Ik. 1 Sm 18,20-30; 25,44. ekarri gabe».
14Saulen seme Ix-Boxeti ere bidali zizkion Davidek mezulariak, esatera: «Itzul iezadazu ene emazte Mikal, ehun filistearren zakil-muturrak eman bainituen berori emazte hartzeko».
15Ix-Boxetek, orduan, Laixen seme Paltieli#3,15 Paltiel: 1 Sm 25,44an Falti deritza. bere emazte Mikal kentzeko agindu zuen. 16Senarrak Bahurimeraino#3,16 Bahurim: Jerusalemdik hurbil zegoen, ekialdera. lagundu zion, negarrez, ondoren joanez. Abnerrek agindu zion gizonari:
—Tira, itzul zaitez! Eta itzuli egin zen gizona. 17Abner, orduan, honela mintzatu zitzaien israeldarren buruzagiei: «Aspaldidanik nahi zenuten David zuen errege izatea. 18Oraintxe duzue aukera, honela mintzatu baita Jauna Davidi buruz: Ene zerbitzari Daviden eskuz salbatuko dut neure herri Israel filistearren eta gainerako etsaien menpetik».
19Era berean mintzatu zitzaien Abner benjamindarrei#3,19 benjamindarrei: Benjaminen leinua Saulena delako aipatzen da hemen bereziki. ere. Ondoren, Abnerrek Hebronera jo zuen, Israelen eta benjamindarren onarpena Davidi adierazteko. 20Hogei gizonekin joan zen Hebronera, Davidengana. Honek otordua eman zien Abnerri eta beronekin joan zirenei. 21Abnerrek esan zion Davidi: «Orain banoa. Zuregana bildu behar dut, ene errege jaun horrengana, Israel osoa. Hitzarmena egingo dute zurekin eta, zeuk nahi bezala, guztien errege izango zara».
Davidek agur egin eta bakean joan zen Abner.
Joabek Abner hil
22Daviden mutilak eta Joab irtenaldi bat egitetik zetozen, harrapakin ugari zekartela. Abner ez zegoen Hebronen Davidekin, ordurako joana baitzen bakean. 23Joab eta beronekin ziren mutil guztiak heldu zirenean, honela esan zioten batzuek Joabi: «Ner-en seme Abner etorri zaio erregeari eta, honek agur eginik, bakean joan da hura». 24Joabek erregeagana joan eta esan zion: «Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten? 25Badakizu, gero, nor den Ner-en seme Abner hori! Asmo maltzurrez etorri zaizu, zure joan-etorriak zelatatzera, zertan ari zaren jakitera».#Asmo maltzurrez Ik. 10,3; 15,34.
26Alde egin zuen Joabek Davidengandik eta mandatariak bidali zituen Abnerren ondoren. Hauek Sirako ur-putzutik#3,26 Sirako ur-putzutik: Segur aski Hebrondik iparraldera 4 km ingurura zegoen hirixka zen. itzularazi zuten, Davidek deus ere jakin gabe. 27Abner Hebronera itzuli zenean, Joabek aparte hartu zuen, hiri-sarreran bertan, isilpean hitz egiteko bezala. Orduan, sabelean jo eta hil egin zuen, bere anaia Asahelen odola mendekatuz.#aparte hartu 20,8-10. jo eta hil egin zuen 18,14; 20,10. Asahelen odola 2,23.
28Gertatua jakin zuenean, honela esan zuen Davidek: «Ner-en seme Abnerren odolari dagokionez, garbi gaude ni eta nire erreinua Jaunaren aurrean.#garbi gaude Ik. 14,9; Jos 2,19. 29Eror bedi hilketa honen errua Joaben eta beronen etxekoen gain! Izan bedi beti Joaben etxean odoljariodunik, legendunik, eme-itxurako gizonik#3,29 odoljariodunik: Eritasun honi buruz ik. Lb 13. eme-itxurako gizonik: Laido eta lotsagarri zen halakoa senitartean izatea; honela ere itzul daiteke: goruetan iruten ari izango den gizonik, hau da, emakume-lanak egingo dituenik., ezpataz edota goseak hilko denik!»#Eror bedi… Joaben… gain 1 Erg 2,34. Izan bedi 1 Sm 2,33.
30Joabek eta honen anaia Abixaik hil zuten Abner, honek bien anaia Asahel Gabaongo guduan hil#3,30 Asahel… hil: Ik. 2,23. zuelako.
31Davidek esan zien Joabi eta honekin ziren gizonei: «Urratu zeuen jantziak, hartu soinean dolu-jantzia eta egizue negar Abnerren aurrean».
Ondoren, David hilkutxaren atzetik joan zen. 32Abner Hebronen ehortzi zutenean, negar-zotinka hasi zen David Abnerren hilobi ondoan, eta herri osoak ere negar egin zuen. 33Erregeak eresi hau egin zuen Abnerren omenez:
«Hain zentzugabeki
behar al zuen Abnerrek hil?#eresia 1,17.
34Ez zizkizuten eskuak lotu,
ez oinak kateatu.
Gaizkileen eskuz bezala
erori zara lurrera».
Jendeak are eta negar handiagoak egin zituen orduan. 35Gero, Davidengana hurbildu eta, egun-argi zen bitartean, zerbait jateko esaten zion jende guztiak. Baina Davidek zin egin zuen, esanez: «Zigor nazala gogor Jaunak, eguzkia sartu baino lehen ogirik nahiz beste zernahi gauza jaten badut».#zerbait jateko 12,17; 1 Sm 28,22. Davidek jan nahi ez 1 Sm 31,13.
36Jende guztiak entzun zuen hori eta ongi iruditu zitzaion, erregeak egiten zuen guztia ongi iruditzen zitzaionez. 37Horrela jakin zuten israeldar guztiek egun hartan ez zuela erregeak agindu Ner-en seme Abner hiltzea.
38Erregeak esan zien bere zerbitzariei: «Ez al dakizue, buruzagi bat, gizon handi bat, erori dela gaur Israelen?#buruzagi bat 1 Sm 26,15. 39Biguna naiz, errege gantzutua izan arren. Gizon hauek, ordea, Tzeruiaren semeok, ni baino gogorragoak dira. Baina itzul diezaiola Jaunak gaizkileari berak besteri egindako kaltea!»#Tzeruiaren semeok 16,10; 19,23; 1 Sm 26,6.

Currently Selected:

2 SAMUEL 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy