YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGEAK 1

1
ELIAS PROFETA ETA AKAZIAS ERREGEA (1,1-18)
1Akab erregea hil zenean, Israelen kontra jaiki#1,1 kontra jaiki: Asaldapen honen kontaera 3,4an hasten da. Hemen, 2. tx.etik aurrera, Akaben ondorengo izan zen Akaziasen erregealdia kontatzen zaigu (ik. 1 Erg 22,52-54). ziren moabdarrak.#Moabdarrak 3,4-27; Zen 24,17; 1 Sm 14,47; 2 Sm 8,2; Sal 60,10. 2Akazias Samarian zuen etxeko goiko gelako barandatik amildu zen eta larriki zauritu. Mezulariak bidali zituen mandatu honekin: «Zoazte eta galdetu Ekrongo jainko Baal-Zebubi#1,2 Ekron: Filistearren hiria zen, Jerusalemdik 50 km mendebaldera. Baal-Zebub: H.h., eulien jauna esan nahi du; filistearren jainkoari iseka egiteko erabilitako hitz-jokoa. Ebanjelioetan (Mt 10,25; 12,24 par.) pertsonaia honen jatorrizko izentzat Beel-Zebul ematen da; Baal Printzea esan nahi du. Hebrearrak Palestinan sartu aurretik, kanaandarrek gurtzen zuten jainkoa zen. ea onik aterako naizen zauri hauetatik».#Baal-Zebub Ik. Mt 10,25; 12,24 par. onik aterako 8,9-10. 3Jaunaren aingeruak, ordea, esan zion Tixbeko Eliasi: «Zoaz Samariako erregeak bidali dituen mezularien bila eta esaiezu: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera joan behar izateko?”#Elias 1 Erg 17,1+. Ez al duzue Jainkoa Israelen Jr 2,11-13. 4Hona, bada, Jaunak esan: “Ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara”». Eta joan egin zen Elias.#hil eginen zara 20,1; Has 2,17; Ez 3,18; 18,24.
5Mezulariak itzuli zirenean, erregeak galdetu zien:
—Zergatik itzuli zarete?
6Haiek erantzun:
—Gizon bat atera zaigu bidera eta esan digu: «Tira, itzul zaitezte bidali zaituzten erregeagana eta esaiozue: Hau dio Jaunak: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera hauek bidali beharra izateko? Hara, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara” ».
7Erregeak galdetu zien:
—Nolako itxura zuen bidera atera eta horrelakoak esan dizkizuen gizon horrek?
8Haiek erantzun:
—Larruz jantzia#1,8 Larruz jantzia: Larrua izan ohi zen, dirudienez, profeten jantzia (ik. Za 13,4 eta Mt 3,4). Gizon iletsua ere itzul daiteke hebreerazko esaera hori, hau da, ile-adats luzekoa eta bizartsua. zegoen eta gerria larruzko uhalez lotua zeraman.
Orduan, erregeak:
—Tixbeko Elias!
9Erregeak buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin, Eliasengana. Igo zen buruzagia Eliasen bila eta mendi tontorrean eseria aurkitzean, esan zion:
—Jainkoaren gizon, jaisteko agintzen dizu erregeak.
10Baina Eliasek erantzun zion buruzagiari:
—Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak!
Bat-batean sua zerutik jaitsi eta kiskali egin zituen buruzagia eta berrogeita hamar gizonak.#jaits dadila sua zerutik Lb 10,2+; Lk 9,54.
11Erregeak berriro beste buruzagi bat bidali zuen Eliasengana, beste berrogeita hamar gizonekin. Buruzagiak esan zion Eliasi:
—Jainkoaren gizon, berehala jaisteko agintzen dizu erregeak.
12Eliasek, berriro ere:
—Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak.
Bat-batean zerutik sua jaitsi eta kiskali egin zituen beste buruzagi hura eta berrogeita hamar gizonak.
13Erregeak, hirugarrenez, beste buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin. Hirugarren buruzagi hau ere igo zen Eliasengana; baina, heldu zenean, belaunikatu egin zen haren aitzinean eta honela erregutu zion:
—Jainkoaren gizon, utz gaitzazu bizirik, bai ni, bai zeure berrogeita hamar zerbitzariok. 14Badakit zerutik jaitsitako suak kiskali dituela beste bi buruzagiak eta beren gizonak; baina ni utz nazazu bizirik.
15Jaunaren aingeruak esan zion Eliasi:
—Jaits zaitez horrekin. Ez izan horren beldur.
Horrela, bada, Elias buruzagi harekin jaitsi zen erregeagana. 16Eta esan zion:
—Hau dio Jaunak: «Mezulariak bidali dituzu Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera. Ez ote duzue Israelen arazo horretaz kontsulta egin dakiokeen Jainkoa? Horregatik, beraz, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara».
17Eta hil egin zen Akazias, Jaunak Eliasen bidez esan bezala. Eta ez baitzuen semerik ukan, haren anaia#1,17 anaia: Hitz hau ez dator hebreerazkoan, baina bai latinezko eta siriar itzulpen zaharretan. Joram hasi zen errege izaten beraren ondoren, Judako errege Joramen, Josafaten semearen, erregealdiko bigarren urtean.
18Akaziasen gainerako jarduerak eta egin zuen guztia «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

Currently Selected:

2 ERREGEAK 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy