YouVersion Logo
Search Icon

2 KORINTOARREI 2

2
1Baina berriro nahigaberik ez nizuela eman behar eta, zuengana ez joatea erabaki dut.#Korintora ez joateko erabakia 12,21; 1 Ko 4,21. 2Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zeuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik? 3Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren#2,3 nire gutuna: Ezagutzen ez den gutunen bat iradokitzen du Paulok, negarrez idatzi zuena (4. tx.); ik. 7,8.12 ere. helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela. 4Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik.#negarrez idatzitako gutuna Eg 20,31.
Iraindu zuenarentzat barkamena
5Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu#2,5 nahigabetu: Segur aski, Paulori eginiko irain batez ari da, edota beraren laguntzaileren bati, 1 Ko 5,1ean agertzen denak ez beste norbaitek egina (ik. 7,12)., baizik eta neurri batean —gehiegi ez esatearren— zuek guztiok nahigabetu zaituzte. 6Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz; 7orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan. 8Arren, beraz, ager iezaiozue berriro ere zeuen maitasuna. 9Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia.#gauza guztietan esaneko 7,15; 10,6. 10Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut —barkatzekorik ezer baldin badut—, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean. 11Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik.#Satanasen azpikeriak Lk 22,31.
Troadetik Mazedoniara
12Troadera Kristoren berri ona hots egitera iritsi nintzenean, Jaunarentzat lan egiteko aukera ederra aurkitu nuen;#aukera ederra 1 Ko 16,9+. 13baina Tito#2,13 Tito: Paulok laguntzaile bipila izan zuen Tito bere lan apostolikoetan. Bere lagun eraman zuen Jerusalemgo biltzarrera (ik. Ga 2,1-3); eta guztiz bikain bete zituen Paulok leporatutako hainbat egiteko, hala nola Korinton antolatu beharreko diru-bilketa., nire anaia, han ez zegoelako, oso kezkaturik sentitu nintzen eta, hangoei agur eginik, Mazedoniara jo nuen.#Tito 7,6-15; 8,6.16; 12,18; Ga 2,1-3; 2 Tm 4,10; Tt 1,4. Paulo Mazedoniara Eg 20,1.
Esker ona
14Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren#2,14 lortu duen garaipena: Tx. hauetan, erromatar gudarosteek Erromara garaile bihurtzean egin ohi zituzten agerraldi handietatik hartzen ditu bere irudiak Paulok. Menpeko gudalburuak gudalburu nagusiaren atzetik joan ohi ziren zaldiz; haren aurrean ugari isuri ohi ziren lurringaiak; azkenik, gorteiu garaitsuaren aurrean zihoazen presoak lepo egin ohi ziren. partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako. 15Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat:#salbatzen nahiz galtzen direnentzat 1 Ko 1,18. 16galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina.
Paulo itun berriaren zerbitzari
Eta nor da gai eginkizun horretarako?#eginkizun horretarako nor da gai? 3,5-6. 17Gu ez gabiltza salerosketan Jainkoaren mezuarekin, beste asko bezala; zintzotasunez mintzo gara, Jainkoaren izenean, beronen aurrean eta Kristok eraginda ari garela jakinik.#salerosketan Jainkoaren mezuarekin 4,2.

Currently Selected:

2 KORINTOARREI 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy