YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 8

8
Benjaminen ondorengoen beste zerrenda bat
1Benjaminek seme hauek sortu zituen: lehenengoa Bela, bigarrena Axbel, hirugarrena Ahra#8,1 Ahra: Zen 26,38an Ahiram deritza.,#Ik. 7,6+. 2laugarrena Noha eta bosgarrena Rafa.
3Belak seme hauek izan zituen: Adar, Gera, Abihud#8,3 Abihud: 6. tx.alaren hasieran aipatzen den Ehud-en aita da, segur aski., 4Abixua, Naaman, Ahoah, 5Gera, Xefufan eta Huram.
6Ehuden semeak Gebako bizilagunen familiaburu izan ziren, eta Manahatera joan ziren bizitzera. Hona izenak: 7Naaman, Ahias eta Gera. Azken honek gidatu zituen erbestera; Uza eta Ahihuden aita izan zen.
8Xaharaimek#8,8 Xaharaim: Ez dakigu nor zen pertsonaia hau; bestalde, hebreerazko testua iluna da tx. honetan ere. bota egin zituen bere emazte Huxim eta Baara; gerora, Moabeko landetan finkaturik, semeak izan zituen Xaharaimek 9bere emazte Hodexengandik: Jobab, Tzibia, Mexa, Malkam, 10Jeutz, Sakias eta Mirma. Seme hauek familiaburu izan ziren. 11Bere emazte izana zuen Huximengandik beste bi seme hauek izan zituen: Abitub eta Elpaal. 12Elpaalen semeak: Eber, Mixam eta Xemed. Honek eraiki zituen Ono eta Lod hiriak eta inguruetako auzoak.
Gat eta Aialongo benjamindarrak
13Aialongo bizilagunen familiaburu ziren Beriak eta Xemak ihes eragin zieten Gateko bizilagunei.
14Ahio#8,14 Ahio hitzak haren anaia ere esan nahi du., Xaxak, Jeremot, 15Zebadias, Arad, Eder, 16Mikael, Ixpa eta Joha izan ziren Beriaren semeak.
Jerusalemgo benjamindarrak
17Zebadias, Mexulam, Hizki, Heber, 18Ixmerai, Izlias eta Jobab Elpaalen semeak ziren.
19Jakim, Zikri, Zabdi, 20Elienai, Tziletai, Eliel, 21Adaias, Beraias eta Ximrat Ximeiren semeak ziren.
22Ixpan, Eber, Eliel, 23Abdon, Zikri, Hanan, 24Hananias, Elam, Antotias, 25Ifdeias eta Penuel Xaxaken semeak ziren.
26Xamxerai, Xeharias, Atalias, 27Jaarexias, Elias eta Zikri Jerohamen semeak ziren.
28Hauek Jerusalemen bizi zirenen familiaburu izan ziren, beren jatorriz sailkaturik.
Gabaongo benjamindarrak
(9,34-38)
29Gabaon hiriaren sortzailea bertan bizi zen bere emazte Maakarekin#9,35-38. 30eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner eta Nadab, 31Gedor, Ahio eta Zeker. 32Miklotek Ximea sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala#8,30-32 Tx. hauen paraleloak diren 9,35-38etan eta grekozko antzinako itzulpenean agertzen dira Ner eta Miklot izenak. bezala: Hebreerazko testua iluna da; ez bezala ere uler daiteke., Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.
Saul erregearen ondorengoak
(9,39-44)
33Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul, eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal#8,33 Exbaal eta Meribaal (34. tx.) izenak Samuel liburuan aldatuak datoz: Ixboxet eta Mefiboxet. Izan ere, Baal sasijainkoaren izena erabili ordez, boxet (lotsa) hitza erabiltzen da liburu hartan.. 34Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen. 35Mikaren semeak honako hauek izan ziren: Piton, Melek, Tarea eta Akaz. 36Akazek Joada sortu zuen; Joadak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza, 37eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel. 38Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan. 39Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet. 40Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Seme-alaba eta biloba ugari izan zuten: ehun eta berrogeita hamar.
Hauek guztiak Benjaminen ondorengoetakoak izan ziren.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy