YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 9

9
1Israeldar guztiak, senitartez senitarte, idatziak gelditu ziren Israelgo erregeen liburuan.
Jerusalemgo bizilagunak erbestetik itzuli
(Ne 11,3-19)
Juda erreinuko jendea, Jainkoarekiko desleial izan zelako, erbesteratu egin zuten Babiloniara. 2Handik itzultzean, herriko jendea, apaizak, lebitarrak eta tenpluko laguntzaileak izan ziren hiria eta jabegoak berreskuratzen lehenengoak.#Ne 11,3-19. 3Juda, Benjamin, Efraim eta Manasesen leinuetako jendea jarri zen bizitzen Jerusalemen.
4Judaren seme Peretzen ondorengoetarikoa zen Utai, Amihuden semea —hau Omrirena, hau Imrirena, hau Banirena—. 5Xilotarren#9,5 Xilotarren: Honela ere eman ohi da: xelatarren (ik. 2,3). ondorengoetakoak: Asaias, lehenengoa, eta beronen semeak. 6Zerahen ondorengoak: Jeuel eta beronen ahaideak; orotara seiehun eta laurogeita hamar ziren. 7Benjaminen ondorengoetakoak: Salu, Mexulamen semea —hau Hodabiasena, hau Hasenuarena—, 8Ibneias, Jerohamen semea, Ela, Uziren semea —hau Makrirena—, eta Mexulam, Xefatiasen semea —hau Reuelena, hau Ibniasena—. 9Hauek guztiak familiaburu izan ziren beren senitarteetan. Erbestetik itzulitako benjamindarrak bederatziehun eta berrogeita hamasei izan ziren.
10Apaizen artekoak: Jedaias, Joiarib, Jakin, 11Azarias, Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Jainkoaren etxeko arduradun zen Ahitubena—, 12Adaias, Jerohamen semea —hau Paxhurrena, hau Malkiasena—, eta Masai, Adielen semea —hau Jahzerarena, hau Mexulamena, hau Mexilemitena eta hau Imerrena—. 13Familiaburu hauek, beren ahaide guztiekin batera, mila zazpiehun eta hirurogei ziren, gizon adoretsuak Jaunaren etxeko zerbitzuak betetzeko.
14Lebitarren artekoak: Xemaias, Haxuben semea —hau Azrikamena, hau Haxabiasena—. Hauek Merariren senitartekoak ziren; 15baita Bakbakar, Herex, Galal eta Metanias, Mikaren semea —hau Zikrirena, hau Asafena—, 16Obadias, Xemaiasen semea —hau Galalena, hau Jedutunena—, eta Berekias, Asaren semea ere —hau Elkanarena—, netofarren herrixketan bizi zena.
Tenpluko atezainak
17Atezainen artekoak: Xalum, Akub, Talmon eta Ahiman. Berauen senide Xalum zen buruzagi.
18Orain arte, hauek dira tenpluko ekialdeko atea, erregearen atea, zaintzen dutenak. Berauen arbasoak lebitarren kanpalekuaren zaintzaile izan ziren. 19Koreren seme, Ebiasafen biloba eta Koreren hereniloba zen Xalumek, bere senitarteko ahaideekin, koretarrekin batera, oihal-etxolako sarrera zaintzeko eginkizun sakratua zuen; beraren arbasoek ere Jaunaren kanpalekuko sarrera zaintzeko eginkizuna izana zuten. 20Antzina, hauen arduraduna Eleazarren seme Pinhas izan zen. Jauna izan bedi berarekin#9,20 Jauna izan…: Norbaitek testuan sartutako bedeinkazioa da esaldi hau, segur aski.!
21Elkarketa-etxolako atezaina Mexelemiasen seme Zakarias zen. 22Berrehun eta hamabi ziren, orotara, tenpluko atezain izateko aukeratuak, eta beren herrixketan zeuden erroldatuak. Davidek eta Samuelek eman zieten eginkizun hori, konfiantzazkoak zirelako. 23Haiek eta beraien ondorengoek Jaunaren etxeko ateak, hau da, oihal-etxolak, zaintzeko eginkizuna zuten.
24Atezainak tenpluaren lau aldeetan egon ohi ziren: ekialdean, mendebaldean, iparraldean eta hegoaldean. 25Haien ahaideak, aldian-aldian, beren herrixketatik etorri ohi ziren, zazpi egunetako zaintzaldiak haiekin batera egitera. 26Atezainburu ziren lau lebitarrek, ordea, etengabeko zerbitzua zuten, eta Jainkoaren etxeko gelak eta altxorrak zaintzen zituzten. 27Jainkoaren etxe inguruan eman ohi zuten gaua, zaindu egin behar baitzuten eta goizero atea ireki.
28Atezainetarik batzuk kulturako behar ziren gauzez arduratzen ziren, gauzak sartu/atera bakoitzean zenbatzen zituztela. 29Beste batzuk ontzi arruntez eta ontzi sakratuez arduratzen ziren, baita ogi-irin, ardo, olio, intsentsu eta usaingarriez ere. 30Baina usaingarriak egiteko nahasketak apaiz batzuek egin ohi zituzten.
31Matatias lebitarra, Xalum koretarraren lehen-semea, zen beti opil errea egiteko arduraduna. 32Era berean, Kehaten senitarteko beste lebitar batzuk arduratzen ziren larunbatero eskainiriko ogia egiteaz. 33Kantuez arduratzen ziren lebitar familiaburuek tenpluan zituzten beren logelak, eta ez zuten beste zerbitzurik, gau eta egun bete behar izaten baitzuten beren eginkizuna.
34Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian. Denak Jerusalemen bizi izan ziren.
ISRAELGO ERREGE DAVIDEN HISTORIA (9,35—29,30)
Saul erregearen aurrekoak eta ondorengoak
(8,29-38)
35Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin 36eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner, Nadab, 37Gedor, Ahio, Zakarias eta Miklot. 38Miklotek Ximeam sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala#9,38 Ik. 8,32 oh., Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.
39Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal. 40Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen. 41Mikaren semeak hauek izan ziren: Piton, Melek, Tahrea eta Akaz#9,41 eta Akaz: Testuari erantsia da, 8, 35ekoaren eta zenbait itzulpenen arabera.. 42Akazek Jaera#9,42 Jaera: 8,36ko Joada da. sortu zuen, Jaerak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza sortu zuen, 43eta Motzak Binea. Honen semea Refaias izan zen; honena Eleasa, honena Atzel. 44Atzelek sei seme hauek izan zituen: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy