Skip to content

1 TESALONIKARREI 4

4
AHOLKUAK JAUNAREN ETORRERARI BEGIRA (4,1—5,11)
Jarraitu Jainkoari atsegin ematen
1Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta gehiago horrela bizitzen.#Pauloren irakaspenak 4,15; 2 Ts 3,6. 2Badakizue nolako irakaspenak eman genizkizuen Jaunaren izenean. 3Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez#sagaratuei dagokienez bizi 5,23; Erm 6,19; Ef 1,4; Heb 10,10; 1 P 1,16., eta alde egin dezazuela lizunkeriatik. 4Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin#4,4 bere emaztearekin: H.h., bere ontziarekin. Metafora honek bi esanahi izan ditzake: gorputza, eta kasu honetan nor bere buruaren jabe izatea esan nahiko luke, edo emaztea, 1 P 3,7an eta rabinoen testuetan azaltzen denez. 6. tx.ak, adulterioaz ari delarik, azken zentzu hau gomendatzen du.,#zentzu santuz emaztearekin 1 Ko 7,2. 5bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek#Jainkoa ezagutzen ez duten jentilak Jr 10,25; Sal 79,6. bezala; 6inork ez dezala gai honetan bere senidea irain edo engaina, Jauna bera baita horiez guztiez mendekatzen#Jauna da mendekatzen Dt 32,35; Sal 94,1; Si 5,3. dena, lehen ere behin eta berriro zinez esan genizuen bezala. 7Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko baizik.#Jainkoaren deia Ga 1,6; 2 Ts 2,13-14; 1 P 1,15-16. 8Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten#ez gutxietsi irakatsi hauek Lk 10,16. Jainkoak emandako Espiritu Santua Erm 5,5+., bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik.
Elkar maitatzeko eta lan egiteko deia
9Elkarri zor diozuen maitasunari#Elkarri zor diozuen maitasuna Erm 12,10+. Jainkoak irakasten Jr 31,33-34. buruz, ez duzue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten baitizue elkar maitatzen, 10eta hala egiten duzue Mazedonia#4,10 Mazedonia: Ik. Erm 15,26 oh. osoko senideekin. Hala ere, senideok, saia zaitezte, arren, gero eta maitasun handiagoa izaten 11eta bizitza baketsua eramaten, nor bere arazoez arduratuz eta nork bere eskuz lan#nork bere eskuz lan egin 2,9+. eginez, agindua dizuegun bezala. 12Horrela, kristau ez direnen errespetua#kristau ez direnen errespetua 1 Ko 5,12-13; Kol 4,5. zeuenganatuko duzue, eta ez duzue inoren beharrik izango.
Hildako kristauen piztuera
13Senideok, ez dugu nahi hildakoen#4,13 hildakoen: H.h., lo daudenen. Antzinako literaturan sarritan konparatu ohi zen heriotza loarekin. zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera#itxaropenik ez dutenen antzera Ef 2,12.. 14Jesus hil eta piztu#Jesus hil eta piztu Erm 4,24-25+; 5,6-8+. zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik#4,14 Jesusekin bat eginik: Hitz hauek hil direnak-ekin lotu ditugu; baina berekin hartu-rekin ere lot daitezke, eta honela itzuli: Jainkoak berekin hartuko ditu Jesusen bitartez/Jesusekin batera. hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.
15Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz#Jaunaren irakatsian oinarrituz Mt 16,17; 24,30. Ik. 1 Ko 7,10.25. bizirik gertatuko garenok 1 Ko 15,51.: guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok#4,15 bizirik gertatuko garenok: Hemen Jaunaren etorrera epe laburrean gertatuko delako sinestea ageri da, Pauloren beraren bizitza-denboran, alegia. Tesalonikarrak gertakari hori baino lehen hildakoen zoriaz daude kezkaturik., ez diegu hil direnei aurrea hartuko. 16Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko#Jauna zerutik jaitsiko 1,10; 2 Ts 1,7. turuta-hotsez seinalea eman 1 Ko 15,52. baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira; 17gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean#4,16-17 Goiaingeruaren ahotsez… turuta-hotsez… jaitsiko da… hodeietan, airean: Auzi-eguna adierazteko juduek erabili ohi zituzten irudiez baliatzen da Paulo. Jaunarekin topo egitera#Jaunarekin topo egitera Jn 12,26; Flp 1,23+.. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara. 18Adore ezazue#Adore ezazue elkar 5,11; Kol 3,16., beraz, elkar hitz hauekin.