YouVersion Logo
Search Icon

1 PEDRO 3

3
Senar-emazteen arteko harremanak
1Zuek ere, emazteok, izan zaitezte zeuen senarren menpeko; horrela, horietakoren batzuek salbamen-mezua onartzen ez badute ere, emazteen jokabideak, eta ez hitzek, salbamenerako irabaz ditzan,#emazteei aholkuak Ef 5,22-24; Kol 3,18; 1 Ko 7,12-16; Tt 2,5. 2zuen jokabide garbi eta errespetuzkoa ikusteak, alegia. 3Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz; 4baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz#arduratu ezkutuko bihotz-barruaz 1 Tm 2,9-15., espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean. 5Horrelaxe apaintzen ziren garai bateko emakume santuak ere, beren itxaropena Jainkoarengan jarria zutenak: beren senarren menpeko izanez. 6Sarak, esate baterako, obeditu egiten zion Abrahami eta «Ene jauna» esaten zion. Zuek haren benetako alaba izango zarete, ezeren beldurrik gabe, onbidean bazabiltzate.#Sara ikasbide Has 18,12.
7Era berean, zuek, senarrok, jabe zaitezte emakumea izatez bigunagoa dela, eta erakutsi dagokion errespetua elkar bizitzan, hark ere, zuek bezalaxe, betiko biziaren dohaina hartuko baitu. Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko.#senarrei aholkuak Ef 5,25; Kol 3,19.
Kristau-elkarteko barne-harremanak
8Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal. 9Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz#Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz 2,23; Mt 5,39.44; Lk 6,28; Erm 12,14-18; 1 Ts 5,15., ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa#3,9 bedeinkazioa: Hitz honek, Kristok ekarritako salbamen-ondasun guztiak adierazten ditu. jasotzeko deitu zaituzte eta. 10Izan ere,
bizia maite duenak # bizia maite duenak… Sal 34,13-17. ,
luzaroan bizi
eta zoriontsu izan nahi duenak,
mihia gorde behar du gaitzetik
eta ezpainak engainutik.
11 Gaitzetik aldendu behar du
eta on dena egin,
bakea bilatu eta haren bidetik ibili.
12 Zintzoengan baititu Jaunak begiak,
haien deiak entzuteko adi belarriak;
baina gaizkileei
aurpegi ematen die Jaunak.
Zorionekoak zuzentasunagatik sufritzen dutenak
13Nork egingo dizue kalte, zuek beti on egiten saiatzen bazarete? 14Baina zuzen jokatzeagatik sufritu#zuzen jokatzeagatik sufritu 2,20; 4,14. Ez izan inoren beldur Is 8,12-13. beharrean gertatzen bazarete, zorionekoak zuek! Ez izan inoren beldur, ez ikaratu! 15Ostera, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko; 16baina egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz. Horrela, Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira. 17Nolanahi ere, hobe on egiteagatik sufritzea, Jainkoak hala nahi izanez gero, gaizki egiteagatik sufritzea baino.
Bataioaz Jesusen garaipenaren partaide
18Kristo bera ere giza bekatuengatik hil#behin betiko hil zen Erm 6,10; Heb 9,28; 10,10. zuek Jainkoarengana eramateko Ef 2,18. zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez#3,18 hil zen: Zenbait eskuizkribuk sufritu zuen dio. zuek: Zenbait eskuizkribuk gu dio. Gizakia zenez: H.h., haragiari dagokionez, hau da, giza izaerari dagokionez., hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion. 19Orduan, preso zeuden espirituei#3,19 preso zeuden espirituei: Zaila da esatea zein diren Jesusek salbamena hots egin zien espiritu horiek. Noeren garaikoak izan daitezke (ik. 3,20), bekataririk handientzat hartzen baitzituen judu-tradizioak, edota eroritako aingeruak, gizakion bekatuen eragile omen zirenak, edota hildakoak oro har (ik. 4,6); hauek lur azpiko mundua, Hildakoen Egoitza deitua, zuten bizileku. Oinarrizko esanahia hau litzateke: Kristok, gizakiarekin bizi izandako solidaritateagatik, erabateko askapena burutu du. salbamena hots egitera joan zen, 20behinola sinesgogor izan ziren haiei, alegia; Noeren egunetan#sinesgogorrak Noeren egunetan, banaka batzuk salbatu Has 6,1-7.13-22; 7,7; 2 P 2,5., ontzia egin bitartean, Jainkoa pazientziaz egon zitzaien zain; baina ontzian banaka batzuk bakarrik, zortzi lagun guztira, izan ziren uretan zehar#3,20 uretan zehar: Honela ere itzul daiteke: uraren bidez. Azken batean, Noeren salbamena bataioaz burutzen den gizon-emakumeen salbamenaren irudia dela adierazi nahi da. salbatuak. 21Ur hura, orain zuek salbatzen zaituzten bataioko uraren irudi zen. Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromisoa ezarriz#3,21 Jainkoak aurrean… ezarriz: Honela ere itzul daiteke: kontzientzia garbi gordetzeko Jainkoari eskabidea eginez; bataiatu denaren aldetik, noski. baizik; Jesu Kristoren piztueraren bidez salbatzen gaitu. 22Hau, zerura igo ondoren, Jainkoaren eskuinaldean#Jainkoaren eskuinaldean Ef 1,20-21; Kol 2,15. dago eta menpean ditu aingeru, aginte eta indarrak.

Currently Selected:

1 PEDRO 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy