YouVersion Logo
Search Icon

1 JOAN 5

5
Sinesmenak mundua garaitu
1Jesus Mesias dela sinesten duen oro Jainkoarengandik jaioa da, eta aita maite duenak beraren seme-alabak ere maite ditu.#Jainkoarengandik jaioa 2,29+. 2Beraz, Jainkoa maitatu eta beraren aginduak betetzen baditugu, ziur dakigu Jainkoaren seme-alabak ere maite dituguna. 3Izan ere, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Haren aginduak ez dira astunak,#maitasuna eta aginduak betetzea Jn 14,15.23-24; 15,10; 2 Jn 6. aginduak ez dira astunak Dt 30,11; Mt 11,30. 4Jainkoarengandik jaio den orok garaitu egiten baitu mundua. Eta munduaren gain garaipena ematen diguna gure sinesmena da.#mundua garaitu 4,4+; Erm 8,37. 5Zeren, nork garaitzen du mundua, Jesus Jainkoaren Seme dela sinesten duenak baizik?
6Jesu Kristo bataioko uraz eta heriotzako odolaz etorri zen; ez zen uraz bakarrik etorri, uraz eta odolaz baizik#5,6 odolaz baizik: Zenbait eskuizkribuk eta espirituz eransten du.. Eta Espiritua da horren testigantza egiten duena, Espiritua egia baita.#ura eta odola Jn 19,34. Espiritua da testigu Jn 15,26. Espiritua egia da Jn 14,17+. 7Hiru dira, bada, testigantza egiten dutenak#5,7 testigantza egiten dutenak: Latinezko testu-tradizio batean jatorrizkoari ez dagokion ezarpen famatua dator hemen. Honela dio: zeruan Aita, Hitza eta Espiritu Santua, eta hirurok bat dira, eta hiru dira lurrean testigatzen dutenak.: 8Espiritua, ura eta odola, eta hirurok bat datoz. 9Gizakien testigantza onartzen baldin badugu, are indartsuagoa da Jainkoaren testigantza, eta Jainkoak bere Semearen alde egin du testigantza.#Gizakien testigantza Jn 5,34. Jainkoaren testigantza Jn 5,32+. 10Jainkoaren Semearengan sinesten duenak bere baitan du testigantza hori; Jainkoari sinesten ez dionak, berriz, gezurti egiten du bera, ez baitu sinesten Jainkoak bere Semearen alde egin duen testigantza.#Semearengan sinesten duena Jn 3,33. Jainkoari sinesten ez dionak Jn 5,37.40. 11Hauxe da testigantza: Jainkoak betiko bizia eman digula, eta bere Semearen bidez eman ere.#betiko bizia Erm 5,21+. 12Semea berekin duenak bizia du; Jainkoaren Semea ez duenak ez du bizirik.#Semea eta bizia Jn 3,15+.
Azkena: konfiantza osoa
13Zuei, Jainkoaren Semearengan sinetsi duzuenoi, idatzi dizkizuet gauza hauek, betiko bizia duzuela jakin dezazuen.#jakin dezazuen Jn 20,31.
14Konfiantza osoa dugu Jainkoarengana jotzeko, ongi baitakigu, bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digula.#entzun egiten digula Jn 14,13+. 15Eta, gure eskariak entzuten dituela jakinik, ziur gaude eskuan daukagula eskatutako guztia.
16Norbaitek, heriotzara ez daraman bekaturen bat egiten ikusten badu bere senidea, egin beza otoitz eta Jainkoak bizia emango dio; heriotzara ez daraman bekatua egiten dutenei buruz diot hau. Izan ere, bada heriotzara daraman bekatua#5,16 heriotzara daraman bekatua: Heriotza hemen betiko biziaren kontrakoa da. Sinoptikoek aipatzen duten Espirituaren kontrako bekatuarekin zerikusia izan lezake (ik. Mt 12,31 oh.). Zenbaiten ustez, bekatu hau fede-ukapena da, eta bereziki 4,3an aipatzen den ukapena. Bada bekatu hau maitasunaren kontrako jarrerarekin lotzen duenik ere (ik. 3,15).#heriotzara daraman bekatua Mt 12,31; Heb 6,4-6; 10,26-27. ere, eta ez dut esaten horren alde eskatzeko. 17Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.
18Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten#ez du bekatu egiten 3,9+. Gaiztoak ezin kalterik egin Jn 17,15+., Jainkoaren Semeak#5,18 Jainkoaren Semeak: H.h., Jainkoarengandik jaiotakoak, hau da, Jesusek. zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin. 19Badakigu Jainkoarenak garela eta mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela.#Jainkoarenak garela 4,4-6+. mundua Gaiztoaren esku Kol 1,13.
20Badakigu Jainkoaren Semea etorri dena eta adimena eman diguna egiazko Jainkoa ezagutzeko. Egiazko Jainkoarekin bat eginik gaude, beraren Seme Jesu Kristorekin bat eginda egonik. Hauxe dugu egiazko Jainkoa#5,20 egiazko Jainkoa: Badirudi hitz hauek Jainkoari eta era berean Jesu Kristori aplikatzen zaizkiela. eta betiko bizia.#egiazkoa Ap 3,7. egiazko Jainkoa eta betiko bizia Jn 17,3.
21Seme-alabatxook, ibili kontuz idoloekin#ibili kontuz idoloekin 1 Ko 10,14; 2 P 3,17..

Currently Selected:

1 JOAN 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy