YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 4

4
Judaren ondorengoen beste zerrenda bat
1Hona hemen Judaren semeak#4,1 Judaren ondorengoen beste zerrenda honetan ageri den zenbait izen aipatua da lehen ere 2,4-5.7.19.24.50ean. Baliteke zenbait dokumentuz baliatu izatea Kronikaria zerrenda hauek egiteko.: Peretz, Hetzron, Karmi, Hur eta Xobal. 2Xobalen seme Reaiasek Jahat sortu zuen, eta Jahatek Ahumai eta Lahad. Hauek dira tzorear leinuak.
3Hona hemen, Etam hiria eraiki zuen Hurren semeak: Izreel, Ixma eta Ibdax#4,3 Hebreerazko testua iluna da.. Alabaren izena Hatzelelponi. 4Gerora, Penuel eta Ezer ere izan zituen; hark Gedor eraiki zuen, eta honek Huxa. Hauek izan ziren Belen eraiki zuen Efrataren lehen-seme Hurren ondorengoak. 5Tekoa eraiki zuen Axhorrek bi emazte izan zituen: Helea eta Naara. 6Naarak ondorengo hauek izan zituen: Ahuzam, Hefer, Temangoak eta Ahaxtarkoak. 7Heleak hiru seme hauek izan zituen: Tzeret, Jetzohar eta Etnan. 8Kotz-ek#4,8 8-11 tx.etan agertzen diren izenak ez dira Judaren ondorengoen beste zerrendetan agertzen. Anub eta Hatzobeba eta Harumen seme Aharhelen leinuak sortu zituen.
9Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: «Oinazez ekarri dut mundura#4,9 Hitz-jokoa egiten du hemen hebreerazkoak: Jabetz izena oinazez esan nahi duen hitzaren antzekoa da hebreeraz.». 10Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: «Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan». Eta Jainkoak eman egin zion eskatua.
Beste jatorri-zerrenda bat
11Xuharen anaia Kelubek#4,11 Zein diren ez dakigun hiri- eta pertsonaia-izenak datoz 11-20 tx.etan. Mehir sortu zuen, Extonen aita. 12Extonek Bet-Rafa, Paseah eta Tehina sortu zituen; azken honek Nahax hiria eraiki zuen. Haien ondorengoak Reka zeritzan herrian bizi izan ziren.
13Kenazen semeak: Otniel eta Seraias. Otnielen semeak: Hatat eta Meonotai#4,13 Grekozko antzinako eskuizkribu batean Meonotai dator; hebreerazko testuan falta da izen hau.. 14Meonotaik Ofra sortu zuen, eta Seraiasek Joab, eta honek Ge-Harax, hau da, «Artisau-harana», artisauak baitziren hango bizilagunak.
15Jefuneren seme Kalebek seme hauek izan zituen: Iru, Ela eta Naam. Elaren semea: Kenaz.
16Jehalelelen semeak: Zif, Zifa, Tirias eta Asarel.
17-18Ezraren semeak: Jeter, Mered, Efer eta Jalon izan ziren. Faraoiaren alaba Bitiarekin ezkondu zen Mered, eta hark Miriam, Xamai eta Ixban eman zizkion, azken hau Extemoa eraiki zuena. Meredek beste emazte judu bat ere izan zuen, eta hiru seme eman zizkion: Jered, Heber eta Jekutiel; lehenengoak Gedor eraiki zuen, bigarrenak Soko eta hirugarrenak Zanoah. 19Nahamen arrebarekin ezkondu zen Hodias; honen semeak hauek izan ziren: Dalias garmetarra, Keilaren aita, eta Extemoa maakarra#4,19 Hebreerazko testua iluna da; grekozko itzulpenean hitz gehiago dator..
20Ximonen semeak: Amnon, Rina, Ben-Hanan eta Tilon. Ixeiren semeak: Zohet eta Ben-Zohet.
Xelaren ondorengoak
21Judaren seme Xelaren ondorengoak: Er, Leka eraiki zuena alegia, Laada, Marexa eraiki zuena, eta Bet-Axbea deritzan herrian lihozko harigintzan jarduten zutenen senitarteak. 22Eta, orobat, Jokim eta Kozebako, Joaxeko eta Sarafeko jendea ere; hauek Moabeko nagusi egin ziren#4,22 Moabeko nagusi egin ziren: Honela ere itzul daiteke: Moabera ezkondu ziren. eta gero Belenera itzuli —antzinako kontuak dira hauek—. 23Hauen ondorengoak buztinlariak ziren, eta Netaimen eta Gederan#4,23 Netaimen eta Gederan: Honela ere itzul daiteke: alorretan eta barrutietan bizi izan ziren. bizi izan ziren erregearen zerbitzuan.
Simeonen ondorengoak
24Simeonen semeak: Nemuel, Jamin, Jarib, Zerah eta Xaul.#Has 46,10; Ir 6,15; Zen 26,12-14. 25Xaulen ondorengoak: Xalum, honen seme Mibsam eta honen seme Mixma. 26Mixmaren ondorengoak: Hamuel, honen seme Zakur eta honen seme Ximei. 27Ximeik hamasei seme eta sei alaba izan zituen; baina haren senideek ez zuten seme-alaba askorik izan eta, horregatik, Simeonen leinuko senitarteak ez ziren Judarenak bezain ugari izan#4,27 Simeonen leinua txikia zen eta Judarenaren inguruan, hegoaldera, ia basamortuan, bizi izan zen. Azkenean, Daviden garaian, Judaren leinuak bereganatu egin zuen..
28Haien bizilekuak Beer-Xeba, Molada, Hatzar-Xual,#Jos 19,1-8. 29Bilha, Ezem, Tolad, 30Betuel, Horma, Tziklag, 31Bet-Markabot, Hatzar-Susim, Bet-Birei eta Xaaraim hiriak izan ziren, Daviden erregealdia hasi arte; 32baita beste hauek ere: Etam, Ain, Rimon, Token eta Axan: bost hiriok 33eta hauen inguruetako herrixkak Baal-eraino#4,33 Baal: Grekozko antzinako eskuizkribu batzuetan Baalat dator.. Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak.
34Mexobab, Jamlek, Amatziasen seme Joxa, 35Joel, Joxibiasen seme Jehu —Joxibias Seraiasen semea zen, eta hau Asielena—, 36Elioenai, Jaakoba, Jexohaias, Asaias, Adiel, Jesimiel, Benaias, 37Xifeiren seme Ziza —Xifei Alonen semea zen, hau Jedaiasena, hau Ximrirena eta hau Xemaiasena—: 38hauek guztiak leinuburu izan ziren, eta beraien familiak asko ugaldu ziren. 39Haranaren ekialdean zegoen Gedorko#4,39 Gedor: Grekozko antzinako itzulpenean Gerar. ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila. 40Eta bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan, lehen Kamen ondorengoak bizi izaniko tokian. 41Izan ere, aipatu ditugun leinuburu haiek Judako errege Ezekiasen garaian etorri eta, bertan aurkitu zituzten oihal-etxola eta aterpeak#4,41 oihal-etxolak eta aterpeak: Honela ere itzul daiteke: oihal-etxolak eta meundarrak. hondaturik, suntsitu egin zituzten Kamen ondorengoak gaurdaino. Eta gero, berauen tokian gelditu ziren, larrea baitzegoen bertan beraien artaldeentzat.
42Simeonen leinuko batzuek, bostehun gizonek, Seir mendialdera jo zuten, Ixeiren lau semeok buruzagi zituztela: Pelatias, Nearias, Refaias eta Uziel. 43Amalektarren#4,43 Amalektarrak Palestinaren hegoaldeko basamortuan bizi zen herri ibiltaria ziren eta oso aise lekutu ohi ziren Sinaiko penintsula aldera. artean bizirik geldituak hil zituzten eta bertan bizi izan dira gaurdaino.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy