YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 1

1
BELAUNALDI ZERRENDAK (1,1—9,34)
Uholde aurretikoak
1Adam, Set, Enox,#Has 5. 2Kenan, Mahalalel, Jered, 3Henok, Matusalem, Lamek, 4Noe. Noeren semeak#1,4 Lehenbiziko bederatzi kap.etan jatorri-zerrendak emanez laburbiltzen da Adamengandik Davidenganainoko historia.: Sem, Kam eta Jafet.
Noeren semeen jatorritik sorturiko herriak#1,5 Garai haietan ezagunak ziren herri guztiak Adamengandik zetozela adierazten dute jatorri-zerrenda hauek. Zerrenda hauetan agertzen diren izenak batzuetan herrien izenak dira, beste batzuetan arbasoenak eta beste zenbaitetan izen bera eman ohi zaio, bai herriari, bai arbasoari.
(Has 10,2-29)
5Jafeten semeak: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras.#Has 10,2-4. 6Gomerren semeak: Axkenaz, Difat#1,6 Difat: Has 10,3an Rifat deritza; izan ere, R eta D hizkiak oso antzekoak dira hebreeraz. eta Togarma. 7Jabanen semeak: Elixa, Tarsis, Kitim eta Rodanim.
8Kamen semeak: Kux, Mitzraim#1,8 Kux, Mitzraim: Zenbait itzulpenetan Etiopia, Egipto ageri dira., Put eta Kanaan.#Has 10,6-8. 9Kuxen semeak: Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka; Raemaren semeak: Saba eta Dedan. 10Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehen gizon boteretsua munduan. 11Mitzraimek ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak, 12patrostarrak, kasluhtarrak eta kaftortarrak sortu zituen; azken hauengandik datoz filistearrak.
13Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen, 14baita jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak, 15hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, 16arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak ere.
17Semen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud, Aram, Utz#1,17 Has 10,23 eta grekozko antzinako itzulpenaren arabera, zerrenda Aram izenarekin bukatzen da eta hurrengoa honela hasten: Aramen semeak: Utz, Hul… Eta azkenaren izena Mexek., Hul, Geter eta Mexek.#Has 10,22-29. 18Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. 19Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg zuen izena, hau da, «Zatiketa», haren garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan. 20Joktanen semeak: Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah, 21Hadoram, Uzal, Dikla, 22Eval, Abimael, Xeba, 23Ofir, Habila eta Jobab; hauek guztiak Joktanen seme ziren.
Abrahamen aurreko eta ondorengoak
(Has 11,10-26; 25,12-16)
24Abrahamen aurrekoak: Sem, Arpakxad, Xela,#Has 11,10-26. 25Eber, Peleg, Reu, 26Serug, Nahor, Terah, 27Abram, hau da, Abraham#1,27 Abram… Abraham: Ik. Has 17,5 eta oh..
28Abrahamen semeak: Isaak eta Ismael.#Has 25,13-16. 29Eta hauen ondorengoak: Nebaiot, Ismaelen lehen-semea alegia, Kedar, Adbeel, Mibsam, 30Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, 31Jetur, Nafix eta Kedma. Hauek izan ziren Ismaelen semeak.
32Abrahamek, Ketura bere ohaideagandik#1,32 ohaide: Bigarren mailako emaztea, batzuetan legezko emaztearen mirabe izatera behartua (ik. Has 16,2 oh.)., honako seme hauek izan zituen: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah. Jokxanen semeak: Xeba eta Dedan.#Has 25,1-4. 33Madianen semeak: Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren seme izan ziren.
34Abrahamek Isaak ere sortu zuen. Isaaken semeak Esau eta Israel#1,34 Israel: Jakoben beste izena (ik. Has 32,29 eta oh.). Kronikak liburuetan Jakobi beti Israel deritza. izan ziren.#Has 25,19-26. 35Esauren semeak: Elifaz, Reuel, Jeux, Jalam eta Korah.#Has 36,10-13.15-17. 36Elifazen semeak: Teman, Omar, Tzefi, Gatam, Kenaz, Timna eta Amalek. 37Reuelen semeak: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. 38Seirren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan.#Has 36,20-28. 39Lotanen semeak: Hori eta Homam. Lotanek arreba bat zuen: Timna. 40Xobalen semeak: Alian#1,40 Alian: Has 36,23an Alban deritza., Manahat, Eval, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana. 41Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran. 42Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.
Edomdarren errege eta leinuburuak
(Has 36,31-43)
43Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 44Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 45Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa. 46Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean. 47Hadaden ondoren Zamla, Masrekakoa; 48Zamlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa#1,48 Rehobot-Naharrekoa: Hebreeraz nahar hitzak ibai esan nahi du; hemen, segur aski, Eufrates ibaia aipatzen du testuak.; 49Saulen ondoren Baal-Hanan, Akbor-en semea; 50Baal-Hananen ondoren Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena.
51Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alia, Jetet, 52Oholibama, Ela, Pinon, 53Kenaz, Teman, Mibtzar, 54Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy