YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 111

111
1 Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena.
2 Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac.
3 Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.
4 Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da.
5 Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu;
6 Hargatic ez da behinere kordocatua içanen.
7 Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen.
      Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza;
8 Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo.
9 Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua.
10 Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia.

Currently Selected:

PSALMOAC 111: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy