YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 1

1
1 Jeremiasen hitzac, Helciasen semearenac, Helcias baitzen Anathothen, Benjamingo lurrean egonen ciren aphecetaric.
2 Jaunaren hitza ethorri citzaioen Josiasen, Amon, Judaco erregueren semearen egunetan, hamahirugarren urthean erregue celaric.
3 Eta ethorri citzaioen Judaco erregue Josiasen seme Joaquinen egunetan, Sedeciasen hamecagarren urtheco ondarreraino, (Sedecias baitzen Judaco erregue Josiasen semea,) Jerusalemgo desherripeneraino, borzgarren hilabethean.
4 Eta Jaunac eguin çarodan solas, cioelaric:
5 Çure amaren sabelean eguin cinçadan baino lehen, eçagutzen cintudan; eta sabeletic ilki çaren baino lehen, sainduetsi çaitut eta profetatzat eman jendaien artean.
6 Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Huna, ez daquit minçatzen, ecen haur gazte bat naiz oraino.
7 Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu.
8 Ez içan guiçonen aitzinean beldur, ceren çurequin bainaiz çure atheratzeco, dio Jaunac.
9 Eta Jaunac hedatu çuen escua eta uquitu çuen ene ahoa; eta erran çuen Jaunac: Huna non eman ditudan ene hitzac çure ahoan;
10 Huna non eçarri çaitudan egun jendaquien gainean eta erresumen gainean, errotic atheratzeco eta xahutzeco, galceco eta eceztatzeco, alchatzeco eta landatzeco.
11 Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Atzarria dagoen cigor bat ikusten dut.
12 Eta Jaunac erran çarodan: Ongui ikusten duçu, ecen ni ene hitzaren gainean egonen naiz atzarria, haren bethetzeco.
13 Eta Jauna bigarren aldico minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Berz bat ikusten dut sutan, eta ipharretic dago itzulia.
14 Eta Jaunac erran çarodan: Ipharretic jaucico dira asturugaitzac lurreco egoiliar gucien gainera.
15 Ecen, dio Jaunac, huna non deitzera nohan ipharreco erresumetaco jendaqui guciac; eta ethorrico dire, eta eçarriren dute ceinec bere tronua Jerusalemeco athe-sarceetan, eta hango harrasi gucien gainean inguru-inguru, eta Judaco hiri gucietan.
16 Eta atheraturen ditut hequiequin ene juiamenduac, ni utzi, jainco arrotzei sacrificatu eta beren escuetaco lana adoratu duten gucien malçurqueriaren contra.
17 Çuc beraz tinca çaçu guerria, jaiqui çaite eta erran diotzotzuete nic manatzen darozquitzudan guciac. Ez lotsa içan hequien aitzinera aguerceco, ecen nic eguinen dut ez duçula hequien aitzinean beldurric içanen.
18 Alabainan eçarri çaitut egun hiri hazcar bat beçala, burdinazco habe bat beçala, cobrezco harrasi bat beçala, lur guciaren gainean, Judaco erregueen contra, hango buruçaguien eta lur hartaco aphez eta populuaren contra.
19 Eta çure contra eguinen dute gudu, eta ez dire nausituren; ceren çurequin bainaiz, dio Jaunac, çure libratzeco.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 1: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy