YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 23

23
1 Ez duçu onhetsico gueçurrezco solasa: eta çure escua ez duçu batuco gaixtaguinaren alde lekucotasun falsuaren ekarceco.
2 Etzare molçoari jarraiquiren gaizquiaren eguiteco: eta juiamendutan, ez duçu guehienen erabaquia onhetsico, eguiatic aldaratzeco.
3 Beharrari ere etzaizquio urricalduren çure juiamenduetan.
4 Aurkitzen baduçu çure etsaiaren idia, edo astoa errebelatua, bihurtuco dioçu.
5 Ikusten baduçu çure ixterbeguiaren astoa cargaren azpian eroria, etzare aitzina goanen, bainan xutituco duçu harequin.
6 Etzare uzcur içanen beharrari bere çucembidea ematera.
7 Gueçurrari ihes eguinen dioçu. Hobengabea eta guiçon çucena ez dituçu hilen, ceren hastio baitut gaixtaguina.
8 Ez duçu emaitzaric onhetsico, ceren guiçon umoac ere itsutzen baitituzte eta guiçon çucenen solasac makurcen.
9 Etzare tchar içanen arrotzaren alderat, badaquiçue guciec ecen arrotzen bicia, ceren Eguiptoco lurrean arrotz içan baitzarete.
10 Sei urthez erainen duçu çure lurra, eta uztac bilduco.
11 Bainan çazpigarren urthean utzico duçu eta phausaracico, çure populuco erromesec jateco aurki deçatençat, eta ihiciec ondarrac jan detzaten: orobat eguinen duçu çure mahastian eta olibadian.
12 Sei egunez harico çare lanean: çazpigarrenean gueldituco çare, çure idia eta astoa phausa ditecençat: eta çure nescatoaren semea eta arrotza fresca diten.
13 Beguira çatzue ene erran guciec. Ez duçue cin eguinen jainco atzeen icenaz, eta hura ez bedi athera çuen ahotic.
      14 Hirur aldiz urthe bakotchean bestac niri celebratuco daroztatzue.
15 Ogui airisen besta-burua iduquico duçu, çazpi egunez janen duçu ogui airisa, manatu içan darotzudan beçala, fruitu berrietaco hilabethearen mugan, ceinetan Eguiptotic ilki baitzare: etzare ene aitzinean escuac hutsic aguerturen.
16 Iduquico duçu uztaco, eta çure laneco picainen, eta landetaco erainça gucien besta-burua, eta urthe-ondarreco besta-burua ere, çure landaco fruitu guciac bildu dituzquetzunean.
17 Urthean hiruretan çure guiçonqui guciac aguertuco dira çure Jainco Jaunaren aitzinera.
18 Ez duçu imolatuco ene bitimaren odola alchagarriaren gainean, eta ene besta-buruco urina ez da egonen goiça arteo.
19 Çure lurreco fruituen picainac ekarrico dituçu çure Jainco Jaunaren etchera. Ez duçu pittica erreco bere amaren esnean delaric.
20 Huna non igorrico dudan ene ainguerua, ceina çure aitzinean ibilico baita, eta bidean beguiratuco baitzaitu eta sarraracico nic xuxendu darotzutan lekuan.
21 Gur çaquizco, eta ençun çaçu haren boça, haren erdeinatzera ez abia; ceren bekatu hortara erorcen çarenean, ez darotzun barkatuco, eta haren baithan den ene icena.
22 Ençuten baduçu ene boça, eta nic diotzadan guciac eguiten, çure etsaien etsai içanen naiz, eta nahigabe ematen darotzutenei nahigabe emanen diotet.
23 Eta ene ainguerua goanen da çure aitzinean, eta sarraracico çaitu Amorhearraren baithan, eta Hethearraren, eta Pherecearraren, eta Cananearraren, eta Hebearraren, eta Jebusearraren baithan, eta çathituco ditut nic.
24 Ez dituçu adoratuco hequien jaincoac, ez-etare cerbitzatuco: etzare hequien lanetan harico, bainan eceztaturen dituçu, eta hautsico hequien moldeac.
25 Cerbitzatuco duçue çuen Jainco Jauna, benedica detzatzuedançat çuen oguia eta çuen ura, eta gaitza ken deçadan çuen artetic.
26 Ez da çure lurrean içanen, ez emazte sabel aberatseco içanen ez denic, ez-etare agorric: osatuco ditut çure bicitzeco egunac.
27 Ene ikara igorrico dut goan dadien çure aitzinean eta hilen dut edocein jendaqui ceinen baithan sarthuco baitzare; eta ihes çure aitzinean eraguinen diotet çure etsai guciei:
28 Lehenic igorriz listorrac, ceinec Hebearra, eta Cananearra, eta Hethearra ihes bidalico baitituzte, çu sarthu aitzinean.
29 Ez ditut lehen urthean çure aitzinetic kenduco, lurra ez dadiençat larre goan, eta ihiciac ez ditecen çure contra popula.
30 Emequi-emequi iraicico ditut çure aitzinetic, popula çaitecen eta lurra bethe deçaçun arteo.
31 Çure cedarriac eçarrico ditut itsaso Gorritic, Palestindarren itsasoraino, eta mortutic hibaieraino: çuen escuetara emanen ditut lur hartaco egoiliarrac, eta iraicico ditut çuen aitzinetic.
32 Ez duçu hequiequin batasunic eguinen, ez-etare hequien jaincoequin.
33 Ez beitez egon çure lurrean, beldurrez-eta ene contra bekatu eguinaraz deçaçuten, hequien jaincoac cerbitzatzen badituçu: hori bailitaque segurqui çuretzat gaizbidetan.

Currently Selected:

ECSODOA 23: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy