YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 22

22
1 Idi bat edo ardi bat ebatsi duenac, eta hil edo saldu badu, bihurtuco ditu, borz idi batençat, eta lau ardi batençat.
2 Etche baten hausten edo cilhatzen atzemana dena, eta hilcen bada hartu duen saki batetaric, joilea ez da odolaz hobendun içanen.
3 Bainan hori iguzquia atheratuz gueroztic eguin badu, guiçon hilcequeta bat eguin duque, eta hila içanen da bera. Ohoinac ez badu bere ohoinçaren ordaina certaz bihur, saldua içanen da bera.
4 Baldin ebatsi duena etchean atzemana baçaio, biciric, nahiz idia, nahiz astoa, nahiz ardia; bikunean bihurtuco du.
5 Bidegabe eguinen duenac landa batean, edo mahasti batean, eta bere acienda berceen ontasunean alhatzera utzi badu, bere landan edo mahastian duen hobeena bihurtuco du, bidegabearen preçamenaren alderat.
6 Su atheratu batec elhorriac atzematen baditu, eta bihi-espal meta bati lotzen bada, edo landetan xutic diren uztei, sua biztu duenac bidegabea onthuco du.
7 Norbaitec bere adisquideari çaincera eman badio dirua edo unci bat, eta hartu duenari ebasten badiote; ohoina atzemana bada, bikunean bihurtuco du.
8 Aguercen ez bada ohoina, etcheco nausia hurbilduco da juieetara, eta cin eguinen du ez duela escua hedatu lagunaren gauçaren gainera,
9 Maula eguiteco, hala idian nola astoan, edo ardian, edo soinecoan, edo cer-nahitan bidegabe ekar deçaqueen gauçan; bataren eta bercearen ikustecoa juieen aitzinera ethorrico da: eta hauquiec erabaquitzen badute, çainçaileac bikunean bihurtuco dio bere lagunari.
10 Norbaitec bere lagunari çaincera eman badio idi, ardi edo berce edocein acienda, eta hura hil badadi, edo ahul, edo etsaiac harrapa badeça, eta nihorc hori ez ikusi;
11 Cinari bide emateco içanen çaio, nola çainçaileac, escua ez duen hedatu bere lagunaren gauçaren gainera; jabeac cina onhetsico du, eta bercea ez da bihurcera behartua içanen.
12 Bainan ohorgoz ebatsia içan bada, jabeari onthuco dio bidegabea.
13 Ihici batec jana içan bada, jabeari hiliquitic ekarrico dio, eta ez du bihurtuco.
14 Norbaitec acienda horietaric maileguz ordain eguitecotan galdatzen badu, eta ahulcera edo hilcera heldu bada, jabea han ez delaric, mailegu-eguilea bihurcera borchatua içanen da.
15 Bainan ez du bihurtuco, jabea han bacen, beregainqui acienda bere lanaren saritan erakarria bacen.
16 Nescatcha doncella bat, ezconçaz hitzemana ez dena oraino, enganatu duenac, eta harequin lo eguin badu, dotatuco du, eta emazte içanen du.
17 Nescatcharen aitac ez badio eman nahi, nescatchec dotetzat har ohi duten becembat diru muthilac emanen du.
18 Ez duçu jasanen sorguinqueria eguileac bici ditecen.
19 Aciendarequin lohiqueria eguinen duena, heriotzez hila içan bedi.
20 Jaunaz berce jaincoei imolatuco duena, hila içan bedi.
21 Nahigaberic ez gaizquiric ez eguin arrotzari: ceronec ecen arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean.
22 Ez duçue bidegaberic eguinen alhargunari eta umeçurçari.
23 Damuric eguiten badioçuete, deihadar eguinen darotet niri, eta nic ençunen dut hequien oihua.
24 Eta ene hasarrea jaucico da, eta marrauçaz joco çaituztet, eta çuen emazteac alhargun içanen dira, eta çuen haurrac umeçurz.
25 Dirua maileguz ematen badioçute ene populu beharrari, çuequin dagoenari, ez duçue cerga-bilçaileac beçala erchatuco, ez-eta lucuruz lehertuco.
26 Çure lagunari soinecoa bahitzat harcen badioçu, iguzquia sarthu baino lehen bihurtuco dioçu.
27 Alabainan bere larruaren estalceco hura du soineco bakarra, eta berceric ez du ceinen barnean lo eguin baiteçaque: ni gana oihu eguiten badu, ençunen dut, ceren urricalmendutsua bainaiz ni.
28 Juieez etzare gaizqui minçatuco, eta çure populuco buruçaguia ez duçu madaricatuco.
29 Hamarrenen eta picainen bihurcera ez duçu luçatuco: emanen darotaçu çure semeetaric lehen-sorthua.
30 Idietaric ere eta ardietaric orobat eguinen duçu: ume lehen-sorthua çazpi egunez egonen da bere amarequin, eta çorcigarrenean bihurtuco darotaçu niri.
31 Saindu içanen çarozquidate: aciendec hasiricaco haraguitic ez duçue janen, bainan arthiquico dioçuete çakurrei.

Currently Selected:

ECSODOA 22: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy