YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 6

6
1 Bada, profeta semeec Eliseori erran çaroten: Huna leku hau, ceinetan çure aitzinean egoten baicare, guretzat hersi da.
2 Goacen Jordaneraino, eta bakotchac oihanetic gueiac har detzagun, guretzat egon-leku baten eguiteco. Eliseoc erran çuen. Çoazte.
3 Eta hequietaric batec erran çaroen: Çu ere çato beraz çure cerbitzariequin. Ihardetsi çuen: Ethorrico naiz.
4 Eta goan cen hequiequin. Jordanera ethorri cirenean, çurac ebaquitzen cituzten.
5 Bada, guerthatu cen, batec gueia ebaqui çuenean, haizcoraco burdina urera erori citzaioela; eta oihu eguin çuen eta erran: Ai! ai! ai! ene jauna, maileguz hartua nuen hori.
6 Eta Jaincoaren guiçonac erran çuen: Norat erori da? Eta berceac erakutsi çaroen lekua. Eliseoc egur bat ebaqui çuen, eta arthiqui çuen harat, eta burdina igueri aguertu cen.
7 Eliseoc erran çuen: Har çaçu. Berceac escua hedaturic, hartu çuen.
8 Bada Siriaco erregue guerlan hari cen Israelen contra, eta bere cerbitzariequin batzarre iduqui çuen, cioelaric: Celatac eçar detzagun hulaco eta halaco toquitan.
9 Hargatic Jaincoaren guiçonac Israelgo erregueri bidali çaroen, cioelaric: Berautzu toqui hortan iragan, Siriarrac celatetan baitaudeci hor.
10 Beraz Israelgo erreguec igorri çuen Jaincoaren guiçonac erran lekura eta hartaz jabetu cen lehembicicoric, eta bere burua Siriarretaric beguiratu çuen behin baino guehiagotan.
11 Horren gatic nahasia içan cen Siriaco erregueren bihotza; eta bere cerbitzariac bilaraciric, erran çaroeten: Certaco ez darotaçuet erakusten nor den Israelgo erregueren baithan salcen nauena?
12 Eta bere cerbitzarietaric batec ihardetsi çaroen: Ene jaun erreguea, ez da holacoric, bainan Israelen den Eliseo profetac arguitzen du Israelgo erregue çure batzarrean eguiten ditutzun solas guciez.
13 Erreguec erran çaroeten: Çoazte eta ikusaçue non den, guiçonac igor ditzadan harat eta atzeman deçadan. Eta berria ekarri çaroten, ciotelaric: Hara, Dothanen da.
14 igorri cituen beraz harat çaldiac, orga-lasterrac eta armadaco biphilenac. Hauquiec gabaz ethorriric, inguratu çuten hiria.
15 Bada, arguitzean jaiquiric eta ilkiric, Jaincoaren guiçonaren cerbitzariac ikusi cituen armada hiriaren inguruan, eta çaldiac, eta orga-lasterrac. Eta berria ekarri çaroen, cioelaric: Ai! ai! ai! nausia, cer eguinen dugu?
16 Bainan Eliseoc ihardetsi çaroen: Ez içan beldurric, guehiago dira gurequilacoac horiequilacoac baino.
17 Othoitzean egonic, Eliseoc erran çuen: Jauna, idecatzu hunen beguiac, ikus deçan. Eta Jaunac idequi cituen muthilaren beguiac, eta ikusi çuen; eta hara mendia çaldiz eta suzco orga-lasterrez bethea Eliseoren inguruan.
18 Bizquitartean etsaiac ethorri citzaizcon, eta Eliseoc Jauna othoiztu çuen erranez: Jauna, itsu çaçu, othoi, jendaia hori. Eta Jaunac itsutasunez jo cituen, ikus etzeçaten, Eliseoren hitzaren arabera.
19 Eliseoc berriz, erran çaroeten: Ez da hau bidea, ez-eta hori hiria; jarraic çaquizquidate, eta erakutsico darotzuet çuec bilhatzen duçuen guiçona. Eraman cituen beraz Samariara;
20 Eta Samarian sarthu cirenean, Eliseoc erran çuen Jauna, idecatzu hauquien beguiac, ikus deçaten. Jaunac idequi cituen hequien beguiac eta ikusi çuten Samariaren erdian cirela.
21 Eta Israelgo erreguec hequiec ikusi cituenean, Eliseori erran çaroen: Ene aita, hilen othe ditut?
22 Eliseoc ihardetsi çuen: Ez, ez hil; ez ditutzu ecen hartu çure ezpata eta arrambelaz, horien hilceco; bainan oguia eta ura emotzuete aitzinera, jan eta edan deçaten eta beren nausia gana goan ditecen.
23 Jateco xuxendu pharrasta handi bat emana içan citzaioeten; jan çuten eta edan çuten; eta erreguec igorri cituen beren nausia gana. Handic harat Siriaco ohoinac etziren guehiago ethorri Israelgo lurrera.
24 Bada, horiez gueroz, guerthatu cen Siriaco erregue Benadadec bildu çuela bere armada gucia, igan cela eta sethiatzen çuela Samaria.
25 Gosete handi bat jarri cen Samarian; eta hain lucez sethiatua içan cen hiria, non asto baten burua salcera ethorri baitzen lau hogoi cilharrezcotan, eta cabo laurden bat uso-ongarri borz cilharrezcotan.
26 Israelgo erregue harrasian iragaiten celaric, emaztequi batec oihu eguin çaroen cioelaric: Salba neçaçu, ene erregue jauna.
27 Erreguec ihardetsi çaroen: Jaunac etzaitu salbatzen; nic nondic salba çaitzaquet? larrainetic, ala dolharetic? Eta erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu? Hunec ihardetsi çuen:
28 Emaztequi hunec erran darot: Emaçu çure semea jan deçagun egun, eta bihar janen dugu enea.
29 Erre dugu beraz ene semea eta jan dugu. Eta biharamunean erran diot: Emaçu çure semea, jan deçagunçat. Horrec bere semea gorde du.
30 Erreguec aditu çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta iragaiten cen harrasian, eta populu guciac ikusi çuen larruaren gainean jauncia çuen çurdatza.
31 Eta erreguec erran çuen: Jaincoac hau eguin biaçat eta hura gainetic, baldin egun Saphaten seme Eliseoren burua guelditzen bada haren sorbalden gainean.
32 Bada, Eliseo jarria çagoen bere etchean, eta çahar batzu jarriac ciren harequin. Erreguec guiçon bat igorri çuen beraz aitzinean; eta hura ethor çadien baino lehen, Eliseoc erran çaroeten çaharrei: othe daquiçue guiçon hilçailearen seme horrec igorri duela ene buruaren moztera? çaudezte beraz erne; mandataria ethorrico denean, hersaçue athea eta etzaçuela sarcerat utz; ecic horra haren nausiaren oinen harrabotsa haren guibeletic.
33 Oraino minço celaric, aguertu cen haren gana heldu cen mandataria. Eta erran çuen erreguec: Horra cembateco ondicoac ditugun Jauna ganic: cer iguriquico dut guehiago Jauna ganic?

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 6: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy