YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 7

7
1 Bada, Eliseoc erran çuen: Ençun çaçue Jaunaren hitza. Hau dio Jaunac: Bihar tenore huntaco, gaitzeru bat irin cethabatu estater batean, eta bi gaitzeru garagar estater batean içanen dira Samariaco athean.
2 Aitzindarietaric batec, ceinaren escuaren gainean bermatzen baitzen erregue, ihardetsi çuen Jaincoaren guiçonari eta erran çaroen: Baldin Jaunac cerutic eraunsiac igor baletza eta, içan ahal othe liçate çuc dioçun beçalacoric? Eliseoc ihardetsi çaroen: Çure beguiz ikusico duçu, eta hartaric ez janen.
3 Bada hirico athe sarcean baciren lau guiçon leguensu; elkarri erran çuten: Cer nahi dugu hemen egonic hil gaitecen arteo?
4 Hirira sarthu nahi badugu, gosez hilen gare; hemen balin bagaudeci, hilcea da guretzat; çatozte beraz, iheseguin deçagun Siriarren campetara; urricari içaten bagaituzte, bicico gare; hil nahi bagaituzte ordean, hilen gare ez gutiago ez guehiago.
5 Ilhuncean jaiqui ciren beraz Siriarren campetara goateco. Eta Siriarren campen burura heldu cirenean, nihor etzuten han kausitu.
6 Ecen Jaunac Siriarren campetan adiaraci çuen orga-laster, çaldi eta armada gaitz baten harramança, eta elkarren artean erran çuten: Israelgo erreguec gure contra saritan erakarri ditu Hethearren eta Eguiptoarren erregueac, eta gainera ethorri çarozquigu.
7 Jaiqui ciren beraz eta ilhumpetan ihesari eman ciren; eta campetan utzi cituzten beren olha, çaldi eta astoac, eta ihesari eman ciren, beren bicien bakarric salbatzeco gogoarequin.
8 Leguensu hequiec ethorri cirenean beraz campen burura, olha batean sarthu ciren, eta jan çuten eta edan; hartu cituzten guero urhe, cilhar eta soinecoac; goan ciren eta gorde cituzten; eta berriz ethorri ciren berce olha batera, eta handic ere phuscac eramanic gorde cituzten.
9 Eta elkarri erran çuten: Ez dugu ongui eguiten; ecic egun hau berri oneco eguna da. Ixilic egoten bagare eta goiça ethorri arteo berria ez badugu eman nahi, tzarqueriatzat jaçarria içanen çaicu. Çatozte, goacen, eta berria eraman deçagun erregueren corralera.
10 Eta hirico athera heldu cirenean, han cirenei erran çaroeten: Içatu gare Siriarren campetan, eta han ez dugu guiçon bakar bat kausitu, baicic-ere çaldiac eta astoac estecatuac, eta olhac landatuac.
11 Athal-çainac goan ciren beraz eta berria eraman çuten erregueren jaureguiaren barnera.
12 Erregue jaiqui cen gabaz eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Nic dioçuet cer eguin darocuten Siriarrec: Badaquite goseteac hersatzen gaituela, eta hargatic ilki dira campetaric, eta bazterretan gordeac daude, diotelaric: Hiritic atheratu ditazqueenean, biciric hartuco ditugu, eta orduan içanen dugu hirian sarceco ahala.
13 Bainan cerbitzarietaric batec ihardetsi çaroen: Har detzagun hirian guelditu diren borz çaldiac (ecen horiec baicic ez da Israelgo oste gucitic, berceac janac dira), eta atheraturic, ikusquetara goan gaitezque.
14 Erakarri cituzten beraz bi çaldi, eta erreguec igorri cituen guiçonac Siriarren campetara, erraten çaroetelaric: Çoazte eta ikusaçue.
15 Siriarren ondotic goan ciren beraz Jordaneraino; eta hara non bide gucia bethea cen soinecoz eta phuscaz Siriarrec beren asalduan arthiqui cituztenez. Eta guibelerat itzuliric berriquetariec jaquinsun eguin çuten erregue.
16 Eta ilkiric, populuac biphildu cituen Siriarren campac; eta Jaunaren hitzaren arabera, irin cethabatua jarri cen estater batean gaitzerua, eta garagarra estater batean bi gaitzeru.
17 Bada, erreguec hirico athean eçarri çuen aitzindari hura, ceinaren escuaren gainean bermatzen baitzen. Eta jende murruac çango-pean lehertu çuen eta hil cen, Jaincoaren guiçonac erran beçala, erregue haren gana jautsi cenean.
18 Eta guerthatu cen Jaincoaren guiçonac erregueri erran hitzaren arabera, erran çuenean: Bi gaitzeru garagar estater batean içanen dira, eta gaitzeru bat irin cethabatu estater batean, bihar tenore huntan berean Samariaco athean.
19 Eta aitzindari harec ihardetsi çaroenean Jaincoaren guiçonari, eta erran çaroenean: Jauna cerutic eraunsiaca hari balitz ere, çuc dioçunic eguin othe liçate? Eta Jaincoaren guiçonac erran çaroen: Çure beguiz ikusico duçu, eta ez duçu hartaric janen.
20 Guerthatu cen beraz aitzinerat erran içan çaroen beçala, eta populuac hura athean çangoz lehertu çuen, eta hil cen.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 7: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy