YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 8

8
1 Bada, Eliseo minçatu cen emaztequi hari ceinaren semea phitzaraci baitzuen, eta erran çaroen: Jaiqui çaite, eta çoazte çu eta çure etchecoac, eta atzemanen duçun lekuan ibil çaite; ecen Jaunac gosetea deithu du, eta çazpi urthez ethorrico da lurraren gainera.
2 Emaztequia xutitu cen eta eguin çuen Jaincoaren guiçonaren hitzaren arabera; eta bere etchecoequin goanic, lucez ibili cen Filistindarren lurrean.
3 Eta çazpi urtheac bethe cirenean, emaztequia bihurtu cen Filistindarren lurretic; eta ilki cen erregueri galdatzera bihur ciotzoten bere etchea eta landac.
4 Erregue orduan minço cen Jiecirequin Jaincoaren guiçonaren muthilarequin, cioelaric: Erran ditzadac Eliseoc eguin dituen sendagaila guciac.
5 Eta harec erregueri kondatzen çaroelaric nola Eliseoc phiztu çuen hil bat, aguertu cen emaztequia, ceinaren semea phiztu baitzuen, erregueri errequeica bere etchearen eta bere landen gatic. Eta Jiecic erran çuen: Ene erregue jauna, hori da emaztequia eta hori da horren semea Eliseoc phiztu duena.
6 Eta erregue galdeca haritu citzaioen emaztequiari, eta hunec kondatu çuen gauça. Erreguec eman çaroen bere ebaqui bat, cioelaric: Emaztequi huni bihur çotzic hunenac diren guciac, eta landetaco mozquin guciac lurra utzi duen egunetic eta orai arteo.
7 Damaserat ere ethorri cen Eliseo, eta eri çagoen Benadad Siriaco erregue; eta berria ekarri çaroten erranez: Hunat ethorria da Jaincoaren guiçona.
8 Eta erreguec Haçaeli erran çaroen: Har çatzu çurequin emaitzac eta çoaz Jaincoaren guiçonaren bidera, eta haren bidez argui çaite Jauna ganic, erranez: Itzur othe naiteque ene eritasun huntaric?
9 Haçael goan cen beraz haren bidera, berequin cituelaric emaitzac eta Damaseco on guciac, berrogoi cameluren haxeac. Eta haren aitzinean baratu cenean erran çaroen: Çure seme Benadadec, Siriaco erreguec, igorri nau çure gana, dioelaric: Sendatuco ahal othe naiz ene gaitz huntaric?
10 Eliseoc ihardetsi çaroen: Çoaz, erroçu: Sendatuco çare. Bada, Jaunac erakutsi darot heriotzez hilen dela.
11 Eta Jaincoaren guiçona tricatu cen Haçaelequin; eta nahasi cen, beguithartean agueri içateraino; eta nigar eguin çuen.
12 Haçaelec erran çaroen: Ene jauna cergatic dago nigarrez? Eta Eliseoc ihardetsi çuen: Ceren baitaquizquit Israelgo semeei eguinen diozcatzuten ondicoac. Suz erreco ditutzu hequien hiri hazcarrac, eta ezpataz hilen ditutzu hequien guiçon-gazteac, eta lehertuco ditutzu hequien haur ttipiac, eta urratuco emaztequi içorrac.
13 Haçaelec erran çuen: Cer naiz bada, ni, çure cerbitzaria, çakur bat, hambateco gauçaren eguiteco? Eta Eliseoc erran çaroen: Jaunac erakutsi darot Siriaco erregue içanen çarela.
14 Haçael itzuli cenean Eliseoren ganic, ethorri cen bere nausia gana. Hunec erran çaroen: Cer erran darotzu Eliseoc? Eta ihardetsi çuen: Erran darot: Osagarrira bihurtuco çare.
15 Biharamuna ethorri cenean, Haçaelec hartu çuen estalgui bat, urez busti eta erregueren beguithartearen gainera hedatu çuen; eta erregue hil cen ondoan, Haçael erreguinatu cen haren orde.
16 Israelgo erregue Acaben seme Joramen borzgarren urthean, eta Josafat Judaco erregueren egunetan, Joram, Judaco erregue Josafaten semea, erreguinatu cen.
17 Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
18 Eta ibili cen Israelgo erregueen bideetan, Acaben etchea ibili cen beçala; ecic Acaben alaba çuen emaztea; eta gaizqui dena eguin çuen Jaunaren aitzinean.
19 Bainan Jaunac etzuen Juda xahutu nahi içan, bere cerbitzari Dabiden cariaz, aguindu çaroen beçala, argui bat emanen çaroetela bethi hari eta haren semeei.
20 Haren egunetan Edom bereci cen, Judaren azpico ez içateco, eta erregue bat eçarri çuen bere gainean.
21 Eta Joram Seirara ethorri cen, eta haren orga-laster guciac harequin. Jaiqui cen gabaz, jo cituen Idumearrac, ceinec inguratu baitzuten, eta jo cituen orga-lasterretaco aitzindariac; populua berriz, bere olhetara ihes goan cen.
22 Edom bereci cen beraz, Judaren azpico ez içateco, gueroztic orai arteo hala ez den beçala. Orduan bereci cen Lobna ere.
23 Bada, Joramen gaineraco eguinçac, eta harec eguin guciac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
24 Eta Joram lokartu cen bere arbasoequin; hequiequin ehorcia içan cen Dabiden hirian; eta haren orde erreguinatu cen Ococias haren semea.
25 Israelgo erregue Acaben seme Joramen hamabigarren urthean erreguinatu cen Ococias, Judaco erregue Joramen semea.
26 Ocociasec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen abiatu cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Athalia deitzen cen, Israelgo erregue Amriren alaba.
27 Eta Acaben etchearen bideetan ibili cen, eta Jaunaren aitzinean gaizqui dena eguin çuen, Acaben etcheac beçala, ecic Acaben etcheco suhi cen.
28 Halaber goan cen Acaben seme Joramequin, Siriaco erregue Haçaelen contra Erramoth Galaadecoan guducatzera, eta Siriarrec saki bat eguin çaroeten Jorami.
29 Hau sendatzera ethorri cen Jezrahelera, ceren saki bat eguin baitzaroeten Siriarrec Erramothen guducatzen celaric Siriaco erregue Haçaelen contra. Berriz, Ococias, Judaco erregue, Joramen semea, Jezrahelera jautsi cen Acaben semearen, Joramen ikustera, Joram han baitzagoen eri.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 8: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy