YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 14

14
1 Orduco egunetan eritu cen Abia, Jeroboamen semea.
2 Eta Jeroboamec bere emazteari erran çaroen: Jaiqui çaite eta soinecoz alda, eçagut etzeçaten Jeroboamen emaztea çarela; eta çoaci Silora non egoten baita Ahias profeta, ceinac erran içan baitarot populu hunen gainean erreguinatzecoa nincela.
3 Halaber escuan har çatzu hamar ogui, ophil bat eta unci bat eztiz bethea, eta haren gana çoaci; ecen harec erranen darotzu cer guerthatuco çaroen haur huni.
4 Erran beçala eguin çuen Jeroboamen emazteac. Jaiquiric goan cen Silora, eta ethorri cen Ahiasen etchera. Hunec ordean etzeçaqueen ikus, adinaren handiz lambrotu citzaizcoelacotz beguiac.
5 Bada Jaunac erran çaroen Ahias: Huna non Jeroboamen emaztea sarcen den bere seme eri duenaren gainean çure consultatzera. Hau eta hau erranen diozcatzu. Beraz nola sarcen baitzen eta nor cen gordetzen baitzuen,
6 Athetic sarcean çangoz eguin çuen harrabotsa aditu çuen Ahiasec, eta erran çuen: Sar çaite Jeroboamen andrea; certaco eguiten duçu aleguia berce bat? ni berriz, berri tchar emaile igorria natzaitzu.
7 Çoaz eta Jerohoami erroçu: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ceren goratu çaitudan populuaren erditic, eta eman içan darotzudan buruçaguitasuna Israelgo ene populuaren gainean;
8 Eta urratu dudan Dabiden etchearen erreinua; eta etzaren içatu Dabid ene cerbitzaria beçala, ceinac beguiratu baititu ene manamenduac, eta jarraiqui baitzait bere bihotz guciz, ene aitzinean gogaragarri cena eguinez;
9 Bainan ceren eguin duçun gaizqui guehiago çure aitzinean içatu diren guciec baino, eta eguin ditutzun jainco arrotzac eta urthuac, ni hasarrearazteco; eta ceren ni çure guibelerat arthiqui nauçun;
10 Hargatic huna non nic ondicoac erorraracico ditudan Jeroboamen etchearen gainera; joco ditut Jeroboamenganicacoac, harrasiari guernua ixurcen duena, eta hersia dagoena, eta azquena Israelen, eta xahutuco ditut Jeroboamen etchearen ondarrac, hala nola xahutzen ohi baitira cikinac garbitasuna eguin arteo.
11 Jeroboamenganicacoac hirian hilen direnac, çakurrec janen dituzte; bazterretan hilen direnac berriz, ceruco hegastinec iretsico dituzte, ecic Jauna da minçatu.
12 Çu beraz jaiqui çaite eta çoaci çure etchera; eta çangoa hirian sarcen duçunean berean, haurra hilen da.
13 Israel guciac deithoratuco eta ehorcico du; ecic hura bakarra içanen da Jeroboamenganicacoetaric hobira sarthuco dutena, ceren beguitharte eguin baitio Israelgo Jainco Jaunac Jeroboamen etchean.
14 Bada Jaunac Israelen gainean eçarri du erregue bat, Jeroboamen etchea joco duena egun halaco batez, eta halaco ordu batez.
15 Eta Jainco Jaunac joco du Israel, kanabera urean iharrosten ohi den beçala; eta Israel kenduco du horien arbasoei eman içan daroeten lur on huntaric, eta hibaiaz haindian haiçatuco ditu, ceren dituzten lucuac eguin Jaunaren hasarrearazteco.
16 Eta Jaunac emanen du Israel Jeroboamen bekatuen gatic, Jeroboamec bekatu eguin eta Israeli eguinaraci duelacotz.
17 Jaiqui cen beraz Jeroboamen emaztea, goan cen eta ethorri cen Thersara; eta hura etcheco athelasean sarcearequin, haurra hil içan cen,
18 Eta ehorcia içan cen. Israel guciac deithoratu çuen, Jaunac bere cerbitzari Ahias profetaren ahoz erran içan çuen hitzaren arabera.
19 Bada, Jeroboamen gaineraco eguinçac, nola guducatu eta nola erreguinatu cen, iscribatuac dira Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan.
20 Eta Jeroboam erreguinatu cen egunac heldu içan ciren hogoi eta bi urthetara; eta lokartu cen bere arbasoequin, eta Nadab haren semea erreguinatu cen haren orde.
21 Bada, Erroboam Salomonen semea Judan erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean. Hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren eçarceco Israelgo leinu gucietaric hautatu çuen hirian. Haren ama Naama Amontarra deitzen cen.
22 Eta Judac gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean. Eguin cituzten bekatuez Jauna guehiago samurraraci çuten hequien aitec beren guciez hasarrearaci çuten baino.
23 Ecic aldareac eguin cituzten, eta jainco-moldeac, eta lucuac, munho gora gucietan eta çuhaitz hostotsu gucian azpian.
24 Eta lur hartan içan ere ciren emaguiçonac, eta Jaunac Israelen aitzinean xahutu cituen jendaien tzarqueria guciac eguin cituzten.
25 Erroboamen erreinuco borzgarren urthean, Sesac Eguiptoco erregue igan cen Jerusalemera.
26 Hustu cituen Jaunaren etcheco kutchac eta erregueren kutchac; bazter guciac larrutu cituen, eta Salomonec eguin urrezco erredolac ere eraman cituen.
27 Erregue Erroboamec hequien orde eguin cituen cobrezco erredolac eta eçarri cituen erredolarien aitzindarien escuetan, eta erregue-etcheco athe aitzinean çain egoten cirenen escuetan.
28 Eta erregue sarcen cenean Jaunaren etchean, aitzinean goateco cargua çutenec ekarcen cituzten eta guero bihurcen cituzten erredolarien harmateguira.
29 Eta Erroboamen gaineraco eguinçac eta eguin cituen guciac iscribatuac dira Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan.
30 Eta bethi guerla içan cen Erroboamen eta Jeroboamen artean.
31 Erroboam lokartu cen bere arbasoequin, eta hequiequin ehorcia içan cen Dabiden hirian. Haren amaren icena cen Naama Amontarra. Abiam haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 14: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy