YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 6

6
Jesus bere jaioterrian gaitzetsia
(Mt 13,53-58; Lk 4,16-30)
1Handik alde egin eta bere herrira#6,1 bere herrira: Hau da, Nazaretera. joan zen Jesus, bere ikasleak ondoren zituela. 2Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek?#jendea harriturik 1,22+. jakinduria hori Jn 7,15. mirariak egiteko ahalmena 6,14. 3Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?»
Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan#6,3 ezin zuten sinetsi harengan: H.h., eskandalizaturik zeuden harekin. Eskandalu hitzak, erorarazten duen zerbait, oztopo bat, adierazten du. Ebanjelioetan, eskandaluak Jesusenganako sinesmenarekin du, ia beti, zerikusia..#ama eta senideak Mt 12,46+. ezin zuten sinetsi 4,17; 9,42-47; 14,27.29; Mt 5,29+.
4Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».#Profeta bere herrian Jn 4,44.
5Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz.#sendatzeko sinesmena 2,5+. 6Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz.
Hamabien eginkizuna. Jesusi ezin ulertu (6,6b—8,26)
Jesusek Hamabiak bidali
(Mt 10,1.5-15; Lk 9,1-6)
Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.#Jesusek irakatsi 2,13+. 7Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.#Hamabiak 3,14+. binaka 11,1; 14,13; Lk 10,1; Eg 8,14; 9,38; 15,27; 19,22. Ik. Dt 19,15. espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena 3,15+. 8Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere; 9oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez. 10Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. 11Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat#6,11 astindu oinetako hautsa: Irudizko egintza, harremanak haustea adierazten zuena (ik. Eg 13,51). beraien kontrako seinaletzat: Aipaturiko keinuaren bidez, mezuari bizkar eman diotenengandik bereizi egiten direla adieraziko dute berri onaren zabaltzaileek.».#onartzen ez bazaituztete Mt 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20. astindu oinetako hautsa Lk 10,11; Eg 13,51.
12Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.#hots egin 1,4+. bihozberritu Mt 3,2+; 4,17+. 13Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.#olioz igurtzi St 5,14.
Nor da Jesus? Zenbait iritzi
(Mt 14,1-2; Lk 9,7-9)
14Jakin zuen Herodes#6,14 Herodes: Herodes Antipas, Herodes Handiaren semea. K.a. 4tik K.o. 39ra izan zen agintari Galilean. erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».#Jesusi buruz iritziak 8,27-29. Ik. 1,27+. 15Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa».#Elias 9,4.12-13; 15,35-36; Mt 11,14+. Jesus profetatzat emana Mt 16,14+.
16Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».
Joan Bataiatzailea Herodesek hilarazi
(Mt 14,3-12; Lk 3,19-20)
17Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta kartzelan lotua zuen, Herodias zela eta. Herodias Herodesen anaia Feliperen#6,17 Felipe: Herodes Felipe, Herodes Antipasen anaiordekoa, Erroman bizi zena. Ez da nahastu behar beste Herodes Felipe batekin, Genesaret aintziraren ipar-ekialdeko lurraldean agintari zenarekin; Antipasen anaiordeko zen hau ere eta Zesarean bizi zen (ik. 8,27). emaztea zen, baina Herodesek bere emaztetzat hartua zeukan. 18Eta Joanek hau esaten zion Herodesi: «Ez zaizu zilegi zeure anaiaren emaztea edukitzea».#Ez zaizu zilegi Lb 18,16; 20,21.
19Horregatik, gorroto zuen Herodiasek Joan eta hil egin nahi zuen; baina ezin, 20Herodesek begirune baitzion; gizon zuzen eta santutzat zeukan, eta babestu egiten zuen. Joanen hitzek buruhausterik sortzen bazioten ere, gogoz entzuten zion. 21Etorri zitzaion, ordea, Herodiasi aukerako eguna: Herodesek, bere urtebetetzekoan, afaria eman zien agintari, gudalburu eta Galileako handikiei. 22Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei. Orduan, erregeak neskatxari esan zion:
—Eskatu nahi duzuna, eta emango dizut.
23Eta zin ere eginez agindu zion:
—Eskatu ahala guztia emango dizut, nire erreinuaren erdia bada ere.
24Atera zen neskatxa eta bere amari galdetu zion:
—Zer eskatuko diot?
Amak erantzun:
—Joan Bataiatzailearen burua.
25Itzuli zen arin-arin erregeagana eta eskaria egin zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».
26Goibel jarri zen erregea, baina mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, ez zion ukatu nahi izan. 27Bere guardiako bat bidali zuen, Joanen burua ekartzeko aginduz. Joan zen hura kartzelara eta lepoa moztu zion, 28eta azpil batean ekarri zuen burua; neskatxari eman zion, eta neskatxak amari.
29Joanen ikasleek, hori jakitean, haren gorpua jasotzera etorri eta hilobian ezarri zuten.
Jesusek jendetzari lehenengoz jaten eman
(Mt 14,13-21; Lk 9,10-17; Jn 6,1-14)
30Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.#Ik. 6,12-13; Lk 10,17. 31Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».
Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.#Ik. 2,2; 3,20.
32Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz. 33Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz.
34Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.#Errukitu egin zitzaien Mt 9,36+. artzain gabeko ardiak Mt 9,36+. Jesusek irakatsi 2,13+. 35Berandutu zuelarik, ikasleek hurbildu eta esan zioten:
—Toki hau oso urruti dago eta berandu da. 36Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten.
37Jesusek erantzun zien:
—Eman zeuek jaten.
Haiek, orduan:
—Berrehun denarioren#6,37 denarioa: Langile nekazari baten eguneko saria zen, Mt 20,2ak dioenez. ogia erostera joango ote gara, bada, hauei jaten emateko?#Eman zeuek jaten Ik. 8,4-8; 2 Erg 4,42-44.
38Baina Jesusek esan zien:
—Zenbat ogi dituzue? Ea, ikusi.
Begiratu, eta erantzun zioten:
—Bost ogi, eta bi arrain ere bai.#ogiak eta arrainak Mt 14,17+.
39Orduan, jende guztia zelaian taldeka eserarazteko agindu zien. 40Berrogeita hamarnaka eta ehunaka eseri ziren. 41Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Bi arrainak ere guztien artean banatu zituen.#Ik. Mt 14,19+. 42Asetzeraino jan zuten denek,#Asetzeraino jan Mt 14,20+. 43eta gelditutako ogi- eta arrain-hondarrez hamabi saski bete zituzten. 44Bost mila gizon izan ziren jan zutenak.
Jesus ur gainean oinez
(Mt 14,22-33; Jn 6,16-21)
45Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera, Betsaidarantz, joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. 46Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen otoitz egitera.#Jesus otoitzean 1,35+.
47Ilundu zuenean, ontzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik. 48Arraunketan ezinean ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera#6,48 goiz aldera: H.h., laugarren gaualdian, hau da, goizeko hiruretatik seiak bitartean. ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aurrera igarotzera zihoala, 49ur gainean ibiltzen ikusi zuten eta, mamua zelakoan, oihuka hasi ziren;#mamua zelakoan Lk 24,37. 50denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan:
—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu! #Neu naiz Ir 3,14; Dt 32,39; Is 41,4; 43,10.13. Ik. Jn 8,24.28.58.
51Txalupara igo zitzaien, eta haizea baretu egin zen. Are harrituago gelditu ziren,#haizea baretu 4,39. 52oraindik ez baitzitzaien ogiena buruan sartu, adimena itsu zeukaten eta.#ikasleek ezin ulertu 4,13+.
Genesaret aldean sendakuntzak
(Mt 14,34-36)
53Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera#6,53 Genesaret lurraldea: Ik. Mt 14,34 oh. iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu. 54Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak, 55eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan.#gaixoak Jesusengana bildu 1,32-34. 56Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.

Currently Selected:

MARKOS 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy