YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 5

5
Jesusek Gerasako deabruduna sendatu
(Mt 8,28-34; Lk 8,26-39)
1Aintziraz beste aldera iritsi ziren, gerasatarren#5,1 Gerasa: Genesaret aintziraren hego-ekialdera zegoen jentil-herrialdea. Izan ere, pentsaezina zen judu-lurraldean txerririk izatea, abere kutsatua baitzen (ik. Lb 11,7). lurraldera. 2Ontzitik jaitsi orduko, espiritu gaiztoen menpe zegoen gizon bat atera zitzaion Jesusi hilobi artetik bidera. 3Hilobietan bizi zen, eta ezin zuen inork lotuta eduki, ezta katez ere. 4Hain zuzen, behin eta berriz lotua zuten girgiluz eta katez, baina hark beti kateak eten eta girgiluak puskatu egiten zituen, eta ez zen inor ere hura menderatzeko gauza. 5Gau eta egun hilobi artean eta mendirik mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz joka.
6Jesus urrundik ikustean, lasterka joan eta aurrean ahuspeztu zitzaion. 7Eta deiadarka esan zion:
—Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu!#Zer duzu nirekin Mt 8,29+. Jainkoaren Semea 1,1+. Ik. 1,24; 3,11. goi-goiko Jainkoaren Semea Lk 1,32+.
8Izan ere, Jesusek agindu hau emana baitzion: «Irten gizon horrengandik, espiritu gaizto hori!»
9Orduan, galdetu zion:
—Nola duk izena?
Hark erantzun:
—Taldea#5,9 Taldea: H.h., Legioa. Erromatar armadan legioa 6.000 soldaduk osatzen zuten., asko gara eta.#asko gara Lk 8,2; 11,26.
10Eta otoi eta otoi eskatzen zion ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.
11Txerri-talde handia zebilen mendi inguru hartan, uxarrean. 12Espiritu gaiztoek eskatu zioten Jesusi:
—Bidal gaitzazu txerrietara, beraietan sar gaitezen.
13Hark baimena eman zien. Espiritu gaiztoak gizonarengandik atera eta txerrietan sartu ziren; eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen; bi milaren bat txerri ito ziren.
14Txerrizainek ihes egin eta gertatuaren berri zabaldu zuten auzoetan eta herrian. Eta zer gertatu ote zen ikustera joan zen jendea. 15Jesusen ondora iristean, han ikusi zuten deabruduna, eserita, jantzirik eta bere onean, lehen deabru-taldearen menpe zegoen huraxe bera, eta biziki izutu ziren. 16Ikusi zutenek deabrudunari gertatua eta txerriena kontatu zieten. 17Orduan, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten Jesusi.
18Ontzira igotzean, deabrudun izanak arren eskatzen zion berarekin ibiltzen uzteko, 19baina ez zion utzi; zera esan zion, ordea: «Zoaz etxera, zeure senitartera, eta jakinarazi Jaunak, zutaz errukiturik, egin dizun guztia».
20Joan zen, bada, eta Dekapolisko#5,20 Dekapolis: Genesaret aintziratik hego eta ekialdera zeuden hamar hiri. Bazuten nolabaiteko autonomia politikoa. lurraldean hots egiten hasi zen Jesusek egin zion guztia. Denak harriturik gelditzen ziren.#hots egin 1,4+.
Odoljarioa zuen emakumea eta Jairoren alaba
(Mt 9,18-26; Lk 8,40-56)
21Jesus aintziraren beste bazterrera itzuli zenean, jende-talde handia bildu zitzaion ondora. Oraindik aintzira ondoan zegoela,#jende-taldea Jesusengana bildu 2,13+. 22sinagogako buruzagietako bat etorri zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik, 23otoi eta arren eskatzen zion: «Alaba hilzorian dut; zatoz hari eskuak ezartzera, senda dadin eta bizi».#eskuak ezarri Mt 9,18+.
24Harekin abiatu zen Jesus.
Jende asko zihoakion ondoren, estuka eta bultzaka. 25Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odoljarioz zegoena. 26Hamaika sendagileren eskutan jasatekoak jasana zen, eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan. 27Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion. 28Honela baitzioen berekiko: «Jantzia bederen ukitzen badiot, sendatuko naiz».#Jantzia bederen ukitu 3,10; 6,56; Lk 6,19; Eg 5,15; 19,11-12. 29Une berean odoljarioa gelditu egin zitzaion, eta gaitza sendatua zuela sumatu zuen bere gorputzean. 30Berehala antzeman zion Jesusek bere baitatik halako indar bat atera zitzaiola eta, jendartean itzulirik, galdetu zuen:
—Nork ukitu dit jantzia?#indar bat atera Lk 5,17+.
31Bere ikasleek erantzun zioten:
—Hainbeste jendek estutzen zaituela ikusi eta nork ukitu zaituen galdetzen duzu?
32Baina Jesus ingurura begira zegoen, nork egin ote zion hori. 33Orduan, emakumeak, beldurrez dar-dar —ondo baitzekien zer gertatu zitzaion—, oinetara erori eta egia osoa aitortu zion. 34Jesus honela mintzatu zitzaion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean, eta sendatua bekizu gaitza».#sendatzeko sinesmena 2,5+. zoaz bakean 1 Sm 1,17; 20,42; 2 Sm 15,9; 2 Erg 5,19; Lk 7,50; 8,48; Eg 16,36; St 2,16.
35Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik etorri ziren, esatera: «Hil zaizu alaba. Zertarako eman neke gehiago Maisuari?»#Ik. Jn 11,21-26.32. 36Baina Jesusek, hitz hauei kasurik egin gabe, sinagogako buruzagiari esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi».
37Ez zion inori ere berarekin joaten utzi, Pedro, Santiago eta honen anaia Joani izan ezik.#Pedro, Santiago eta Joan 9,2; 14,33. Ik. 13,3. 38Sinagogako buruzagiaren etxera heltzean, ikusi zuen Jesusek hango istilua, jendea negarrez eta garrasika. 39Sartu eta esan zien: «Zer dela-eta horrenbeste istilu eta negar? Neskatxa ez dago hilda, lo dago».#ez dago hilda, lo dago Jn 11,11-13.
40Haiek barre egiten zioten. Baina Jesusek guztiak kanpora bidali zituen eta, neskaren aita-amak eta berarekin etorriak harturik, neska zegoen tokira sartu zen. 41Eskutik heldu eta esan zion: «Talitha kum#5,41 Talitha kum: Arameerazko hitzak dira. Arameera zen Jesusen garaian juduen hizkuntza. Maite du Markosek Jesusen zenbait hitz bere ama-hizkuntzan ematea (ik. 3,17; 7,11.34; 14,36; 15,22.34).» (hau da: «Neskatxa, zuri diotsut: Jaiki zaitez»).
42Berehala zutitu eta ibiltzen hasi zen, hamabi urte bazituen eta. Jende guztia harri eta zur gelditu zen.#Jendea harri eta zur 1,22+. 43Jesusek zorrotz agindu zien inork ere ez zezala jakin. Eta neskatxari jaten emateko esan zien.#isiltzeko agindua 1,34+.

Currently Selected:

MARKOS 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy