YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 19

19
Israelgo erregeei buruzko eresia
1Israelgo printzeei buruzko eresi hau kantatzeko agindu zidan Jaunak:
2«Hura lehoi emea zuen ama#19,2 ama: Jerusalem edota herria bere osotasunean, alegoria honetan lehoi emearen eta mahatsondoaren (10. tx.) irudien bidez adierazia.,
lehoien artean!
Lehoikumeen artean etzanda,
bere kumeak elikatzen zituen.
3Bere kumeetako bat hazi zuen,
lehoi gazte egin zelarik;
harrapakinak sarraskitzen ikasi
eta gizakiak irensten zituen.
4Nazioak bildu ziren haren kontra;
beren zuloan harrapatu zuten
eta katepean Egiptora eraman#19,4 3-4 tx.etan Judako Joakaz erregeaz ari da segur aski (ik. 2 Erg 23,31-34)..
5Lehoi emea zain egon zitzaion,
itxaropena galdu zuen arte;
orduan, beste kumeetako bat#19,5 beste kumeetako bat: 9. tx.a kontuan harturik, Joiakin erregeari buruz ari dela esan daiteke (ik. 2 Erg 24,15). hartu
eta lehoi gazte egin zuen.
6Lehoi gazte bihurturik,
lehoi artean ibiltzen zen;
harrapakina sarraskitzen ikasi
eta gizakiak irensten zituen;
7jauregiak botatzen zituen#19,7 jauregiak botatzen zituen: Antzinako arameerazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak ez du zentzurik.,
hiriak suntsitzen;
herrialdea eta biztanleak
ikaraturik zeuden haren orroez.
8Inguruko eskualdeetako jendea
beraren kontra altxatu zen;
sarea bota zioten gainera
eta beren zuloan harrapatu.
9Kaiolan sartu zuten katepean
eta Babiloniako erregeagana eraman.
Ziegan sartu zuten preso,
beraren orrorik
berriz entzun ez zedin
Israelgo mendietan.
10Mahatsondoa zirudien#19,10 Mahatsondoa zirudien: Arameerazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulertezina da. Mahatsondoaren sinboloari buruz, ik. 15,2 oh. zure amak,
ur-bazterrean landatua.
Emankor eta mardula zen
ur-ugaritasunagatik.#Mahatsondoa 17,6-10. Ik. 15,2+.
11Adar sendoak zituen,
aginte-makila bihurtu zirenak;
hodeietaraino hazi zen:
nabarmena zen bere altueragatik
eta adar-ugaritasunagatik.
12Baina amorruz atera dute sustraitik
eta lurrera bota;
ekialdeko haizeak
fruituak bota dizkio
eta adarrak apurtu;
adar sendoak ihartu egin zaizkio
eta suak irentsi.
13Orain basamortuan dago landatua,
lurralde lehor eta egarberan.
14Baina sua sortu da adar batetik,
aihenak eta fruituak irentsiz.
Ez du jadanik adar sendorik,
aginte-makila izango denik».
(Hau eresia da, eta eresi bezala kantatu behar da).

Currently Selected:

EZEKIEL 19: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy