YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 18

18
Norberaren erantzukizuna
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna:#Ik. 14,12-20; 33,10-20. 2«Zer dela-eta errepikatzen duzue esaera hau Israel herrian: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”?#esaera hau Jr 31,29. 3Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez duzuela berriro esango esaera hau Israelen! 4Hara! Bizi guztiak dira nireak, aitaren bizia nahiz semearena. Bekatu egiten duena, hori hilko da.
5«Har dezagun, adibidez, gizon zintzo bat, zuzenbidez eta justiziaz jokatzen duena;#Ik. Sal 15,2-5.#zuzenbidez eta justiziaz jokatu Jr 9,23+; Mi 6,8. 6ez du sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen#18,6 sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen: H.h., ez du mendi gainetan jaten. Idolatriazko sakrifizioen ondoren egiten ziren otorduak aipatzen dira., ezta uste ona jartzen ere Israelgo idoloetan; ez du lagun hurkoaren emaztea desohoratzen, ez da hurbiltzen ere hilerokoa duen emakumeagana;#idoloetan uste ona 11,21; 33,25; Ir 20,3-4+; Jr 7,9+, lagun hurkoaren emaztea desohoratu 22,11; 33,26; Lb 18,20+. hilerokoa duen emakumea 22,10; Lb 18,19+. 7ez du inor zapaltzen eta bahituran hartua itzuli egiten du; ez du lapurretarik egiten, baizik eta jatekoa ematen dio gosetuari, eta jantzia biluzik dagoenari;#ez inor zapaldu Lb 19,13+. bahituran hartua itzuli Ir 22,25+. ez lapurretarik egin Lb 19,11+. jatekoa eta jantzia eman Dt 26,12; Is 58,7; Mt 25,35-36. 8ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten; ez du esku hartzen bidegabekerian eta alderdikeriarik gabe epaitzen du auzietan;#mailegua lukurreriaz egin Ir 22,24+. alderdikeriarik gabe epaitu Lb 19,15+. 9nire legeen arabera ibiltzen da eta nire erabakiak betetzen, leial jokatuz. Honelakoa gizon zintzoa da; beraz, bizi egingo da. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
10«Eman dezagun honek seme gaizkile eta odolzale bat izan duela, gauza hauetakoren bat egiten duena,#Ik. 22,6-12. 11aitak ez bezala: sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen du, lagun hurkoaren emaztea desohoratzen; 12dohakabea eta behartsua zapaltzen ditu; lapurretak egin eta bahituran hartua ez du itzultzen; idoloetan uste ona jartzen du, higuingarritasuna eginez, 13eta mailegua lukurreriaz egin eta interesak kobratzen ditu. Zin dagit neure biziarengatik hori ez dela biziko; gauza higuingarri horiek guztiak egin dituenez, hil egingo da, eta bera izango da bere heriotzaren errudun.
14«Demagun bigarren honek semea duela, aitak egin dituen bekatu guztiak ikusita ere, berdin jokatzen ez duena: 15ez du sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen, ezta uste ona jartzen ere Israelgo idoloetan; ez du lagun hurkoaren emaztea desohoratzen; 16ez du inor zapaltzen, ezta bahituran hartua beretzat gordetzen edo lapurretarik egiten ere; jatekoa ematen dio gosetuari eta jantzia biluzik dagoenari; 17ez du esku hartzen bidegabekerian#18,17 ez du esku hartzen bidegabekerian: 8. tx.aren eta grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak eskua dohakabeagandik aldentzen du dio.; ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten; nire erabakiak bete eta nire legeen arabera ibiltzen da. Hori ez da hilko aitaren erruarengatik; aitzitik, bizi egingo da. 18Aitak, ordea, zapalkuntzak eta lapurretak egin eta bere herritarrak gaizki erabili zituen; beraz, bere erruarengatik hilko da.
19«Galdetuko duzue: “Zergatik ez du semeak aitaren errua bere gain hartzen?” Baina semeak zuzenbidez eta justiziaz jokatu du, nire lege guztiak betetzen saiatu da; bizi egingo da, beraz. 20Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ezta aitak ere semearenak#18,20 Norberaren erantzukizunari buruzko doktrina honen berritasuna sumatzeko, konparatu txatal hau eta Ir 20,5 eta Lb 26,39, non errudunaren zigorra —elkartearekin duen solidaritatea dela medio— ondorengoengana luzatzen baita.. Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena.#bekatu egiten duena hilko (norberaren erantzukizuna) 3,18; 14,20; 33,12-20; Dt 7,10; 24,16; 2 Erg 14,6; Jr 31,29-30.
21«Gaiztoari dagokionez, egin dituen bekatu guztietatik aldentzen bada, nire lege guztiak bete eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizi egingo da, bai, eta ez da hilko. 22Ez dut gogoratuko egindako gaiztakeriarik, baizik eta bere egintza zuzenengatik biziko da.#Ez dut gogoratuko 33,16. 23Hau diot nik, Jainko Jaunak: Atsegin dudala uste al duzue gaiztoa hiltzea eta ez jokabidez aldatu eta bizitzea?#Jainkoak atsegin ez gaiztoa hiltzea 18,32; 33,11; Lk 15,7.10; 2 P 3,9.
24«Zintzoari dagokionez, berriz, bere justiziatik aldendu eta, gaiztoak egin ohi dituen gauza higuingarri guztien antzera, txarkeria egiten badu, bizi egingo ote da, halere? Haren egintza zuzenak ez ditut gogoan hartuko. Egin dituen desleialkeria eta bekatuengatik hil egingo da.#egintza zuzenak ez gogoan hartuko 3,20; 33,12-13.
25«Esango duzue: “Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea”. Entzun, israeldarrok: Nire jokabidea ez dela bidezkoa? Zuena da bidezkoa ez dena. 26Zintzoa, bere justiziatik aldendu, txarkeria egin eta hiltzen denean, egin duen txarkeriagatik hiltzen da. 27Gaiztoak, berriz, egin duen gaiztakeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizirik iraungo du. 28Egindako txarkeriez ohartu eta guztietatik aldentzen bada, bizi egingo da, bai, eta ez da hilko. 29Halere, zuek, israeldarrok, diozue: “Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea”. Nire jokabidea bidezkoa ez dela diozue, israeldarrok? Zuena da bidezkoa ez dena.#Ez da bidezkoa 33,20. 30Beraz, Israel herri, nor bere jokabidearen arabera epaituko dut nik. Hau diot nik, Jainko Jaunak. Itzul zaitezte, aldendu zeuen gaiztakeria guztietatik eta ez zarete errudun bihurtuko. 31Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen bihotz-gogoak. Zergatik hil behar duzue, israeldarrok?#berritu bihotz-gogoak Ik. 11,19+. 32Nik ez dut atsegin inoren heriotza; itzuli, bada, eta bizi zaitezte! Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy