YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 19

19
Paulo Efeson
1Apolo Korinton #Apolo Korinton 18,27-28. Ik. 18,24 oh. zegoela, Paulo Efesora#19,1 Efeso: Asia Txikiaren mendebaldeko itsasbazterrean zegoen hiria, Asia erromatar probintziako hiriburua. Politika-, merkataritza- eta erlijio-hiri handia. iritsi zen, Asia Txikiko mendialdean barrena. Han ikasle batzuk aurkitu zituen 2eta galdetu zien:
—Hartu al zenuten Espiritu Santua sinetsi zenutenean?
Haiek erantzun zioten:
—Espiritu Santua badenik ere ez dugu entzun.#Hartu al zenuten Espiritu Santua? 8,15-17; Jn 7,39.
3Paulok, berriro:
—Zein bataio hartu duzue, bada?
Haiek erantzun:
—Joanen bataioa#19,3 Joanen bataioa: Ik. 1,5 oh.#Joanen bataioa Mt 3,6+. .
4Eta Paulok esan zien:
—Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.#Joanen bataioaren esanahia 1,5; 13,24-25; Lk 3,3.15-18.
5Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu#bataiatu 2,38+. ziren. 6Paulok eskuak ezarri zizkienean, Espiritu Santua etorri zitzaien gainera, eta hizketa arrotzez mintzatzen#19,6 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. hizketa arrotzez mintzatu: Ik. 10,46 oh.#eskuak ezarri 6,6+. Espiritu Santua jaitsi 1,8+. hizketa arrotzez mintzatu 10,46+. profeta gisa hitz egin 11,27+. eta profeta gisa hitz egiten hasi ziren. 7Hamabiren bat lagun ziren.
8Hiru hilabetetan zehar, sinagogara#sinagogan 13,5+. Jainkoaren erregetza 1,3+. ausarki 4,13+. joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz. 9Baina batzuek beren burugogorkeriagatik ez baitzuten sinetsi nahi eta batzarraren aurrean kristau-bideaz gaizki-esaka ari baitziren, Paulok haiengandik alde egin eta ikasleekin talde berezia egin zuen. Egunero irakasten zuen Tirano#19,9 Kristau-bide: Ik. 9,2 oh. Tirano: Bere eskola Paulori alokatzen zion (goizeko hamaiketatik arratsaldeko lauretara, testuaren beste irakurketa batek zehatzago dioenez) erretorika-maisuren bat izan behar zuen. zelako baten eskolan.#juduak aurka 13,45+. kristau-bidea 9,2+. ikasleak 6,1+. 10Bi urte egin zituen horrela, eta Asia probintziako#19,10 Asia probintzia: Ik. 16,6-7 oh. guztiek, judu nahiz jentil, entzun ahal izan zuten Jaunaren mezua.#Efesoko egonaldia 19,8; 20,31. judu nahiz jentil 14,1+. Jaunaren mezua 8,4+.
Judu exortzistak
11Mirari handiak egiten zituen Jainkoak Pauloren eskuz:#mirariak 3,6+. 12aski zen hark soinean eramandako musuzapi edo beste jantziren bat gaixoei ezartzea, haiengandik gaitzak uxatzeko eta espiritu gaiztoak botatzeko.#ukituz sendatu 5,15-16+. espiritu gaiztoak bota 8,7+.
13Harat-honat zebiltzan judu exortzista#19,13 exortzista: Deabruak botatzeko ofizioa zuten juduak; horretarako erritu batzuk erabili ohi zituzten, exortzismoak alegia (ik. Mt 12,27; Lk 9,49). Haien jarduerak aztikeri kutsu handia zuen. batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko. Honela esaten zieten: «Paulok hots egiten duen Jesusen izenean, irteteko agintzen dizuet!»#Jesusen izena erabili Mk 9,38; Lk 9,49. Ik. 16,18.
14Apaizburu zen Eskeba izeneko judu baten zazpi seme zebiltzan horretan. 15Baina espiritu gaiztoak erantzun zien: «Ezagutzen dut Jesus eta badakit Paulo nor den. Baina nor zarete zuek?»#espirituak Jainkoaren bidalia aitortu 16,17+.
16Bat-batean, espiritu gaiztodun gizonak gainera oldartu eta menpean hartu zituen denak, eta hain gogor eraso zien, ezen larrugorrian eta zauriturik ihes egin behar izan baitzuten etxe hartatik. 17Efesoko bizilagun guztiek, judu eta greziar, izan zuten gertakari honen berri. Beldurrak harturik gelditu ziren denak eta Jesus Jaunaren izena#izan zuten berri 5,5.11; 9,35.42; 13,12. handiesten zuten. 18Fededun berri askok ordu arteko beren jarduera okerrak agerian aitortu zituzten, 19eta aztikeriatan ibilitako#aztikeriatan ibiliak 8,9+. askok beren liburuak pila batean bildu eta denen aurrean erre zituzten. Egindako kontuen arabera, zilarrezko berrogeita hamar mila txanpon balio zuten liburuok. 20Horrela, Jaunaren ahalmenari esker, mezua zabalduz#mezua zabaldu 6,7+. eta finkatuz zihoan.
Efesoko matxinada
21Honen guztiaren ondoren, Jerusalemera joatea erabaki zuen Paulok Mazedonia eta Akaiatik#19,21 Mazedonia eta Akaia: Greziako lurraldeak; ik. 18,1 oh. igaroz. Eta han izan ondoren, Erromara ere joan behar#Erromara joan behar zuen 23,11; Erm 1,13. zuela pentsatu zuen. 22Bere laguntzaileetarik bi, Timoteo#Timoteo 16,1 oh. eta Erasto, Mazedoniara bidali zituen, baina bera Asia probintzian gelditu zen oraindik aldi batean.
23Bitarte horretan, iskanbila gogorra sortu zen Efeson, kristau-bidea#19,23 kristau-bidea: Ik. 9,2 oh. zela eta.#Efeson iskanbila Ik. 2 Ko 1,8. kristau-bidea 9,2+. 24Bazen han Demetrio zeritzan zilargin bat. Artemisa jainkosaren#19,24 Artemisa: Ekialdean oso beneratua zen emankortasunaren jainkosa. tenpluko iruditxoak landu ohi zituen zilarrez, artisauei irabazi ederra ematen zielarik.#irabazi ederra 16,16. 25Bildu zituen, bada, artisauok eta ogibide bereko beste langileak, eta esan zien: «Adiskideok, badakizue irabazpide honi esker bizi garela hain ongi. 26Eta ikusi eta entzungo zenuten, Paulo horrek, Efeson ez ezik, ia Asia probintzia osoan ere jendea franko pentsaeraz aldarazi duela, guk eskuz egiten ditugunak ez direla jainko sinestaraziz.#eskuz egindakoak ez dira jainko 17,29+. 27Gure lanbidearen izen ona galtzeko arriskuan gaude; areago, Artemisa gure jainkosa handiaren tenplua ere ezerezkotzat har dezaten arriskuan eta Asia probintzia osoak eta mundu guztiak gurtzen duen jainkosaren ospe handia erabat galtzeko arriskuan».
28Hitz hauek entzun orduko, guztiak amorru bizian oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»
29Hiri osora zabaldu zen nahasmendua, eta jende guztiak antzokirantz jo zuen zalapartan, Gaio eta Aristarko#19,29 Gaio: Eg 20,4koa bera dateke; Aristarko, Tesalonikakoa (20,4), Pauloren lagun izan zen haren presoaldian (ik. 27,2; Kol 4,10; Flm 24). mazedoniarrak, Pauloren bidelagunak, berekin arrastaka eramanez. 30Paulok biltzarrera sartu nahi izan zuen, baina ikasleek ez zioten utzi. 31Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko.
32Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren. 33Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik; honek, eskuaz isiltzeko keinu#isiltzeko keinu 12,17+. eginik, batzarrari argitasunak eman nahi zizkion. 34Baina judua zela jabetu bezain laster, denak aho batez oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»
Eta ia bi ordu egin zituzten halaxe oihuka.
35Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela? 36Hori ukaezina da; zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe. 37Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari. 38Eta Demetriok eta bere artisauek inoren kontra ezer badute, hor dituzte herriko auzitegiak eta kontsulordeak. Ager bitzate han elkarren aurkako salakuntzak. 39Eta beste gorabeherarik baldin baduzue, legezko batzar batean erabakiko da. 40Izan ere, gaurko honengatik matxinadaz sala gaitzakete, ez baitezakegu arrazoirik eman iskanbila hau zuritzeko».
Hau esanik, bukatutzat eman zuen batzarra.

Currently Selected:

EGINAK 19: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy