YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 20

20
Paulo Mazedonia eta Greziara
1Istilua amaitu zenean, Paulok ikasleak#ikasleak 6,1+. adore eman 15,32+. bildu eta adore eman zien; ondoren, agur egin eta Mazedoniara joateko atera zen. 2Igarotzen zituen lurraldeetan senideak#senideak 1,15+. hizketaldi askoren bidez adoretzen zituen. Greziara iritsi 3eta hiru hilabete eman zituen bertan. Ondoren, Siriara ontzia hartzeko zegoela, juduak zelatan zeuzkala jakin eta Mazedoniatik barrena itzultzea erabaki zuen.#Paulo hiltzeko asmoak 9,23+. 4Honako hauek zituen lagun: Sopater, Pirroren semea, Bereakoa; Aristarko eta Segundo, tesalonikarrak; Gaio, derbetarra, eta Timoteo; eta Tikiko eta Trofimo#20,4 zituen lagun: Asiaraino eransten dute eskuizkribu askok. Sopater… Trofimo: Pauloren laguntzaileak: Sopater (Erm 16,21), Aristarko eta Gaio (ik. 19,29 oh.), Timoteo (ik. 16,1 oh.), Tikiko (Ef 6,21; Kol 4,7; 2 Tm 4,12; Tt 3,12), Trofimo (21,29; 2 Tm 4,20)., Asia probintziakoak.
5Hauek aurrea hartu ziguten, eta Troaden egon zitzaizkigun#20,5 Troade: Ik. 16,8 oh. egon zitzaizkigun: Hemen hasten da bigarren gu-zatia; ik. 16,10 oh.#Troade 16,8+. zain. 6Gu, berriz, Pazko-jaien#Pazko-jaia Mt 26,2+. ondoren atera ginen itsasoz Filipotik, eta bost egunen buruan bildu ginen haiekin Troaden, eta astebete egin genuen bertan.
Troadera, agur egitera
7Igandean ogia zatitzera#20,7 Igandean: H.h., Asteko lehen egunean, hau da, Jaunaren piztuera-egunean; geroago Jaunaren eguna bilakatuko da (ik. Ap 1,10). Elkartearen bilera-eguna zen: egunaren hasieran, hau da, larunbatetik iganderako gauean, egiten zuten bilera, eguna kontatzeko juduen erari jarraiki. ogi-zatitzea: Ik. 2,42 oh.#Igandea Lk 24,1; 1 Ko 16,2; Ap 1,10. ogia zatitzea 2,42+. bildu ginen. Paulo ikasleei hitz egiten hasi zitzaien eta, biharamunean joan behar baitzuen, gauerdia arte jardun zuen hizketan. 8Bazen kriseilurik asko gu bildurik geunden goiko gela hartan.#goiko gela 1,13; Lk 22,12. 9Leiho-ertzean eseria zegoen Eutiko izeneko mutil gazte bat; Paulok hitzaldia amaitzen ez zuenez, logaletu egin zen mutila; azkenean, loak harturik, hirugarren solairutik behera erori zen, eta hilda jaso zuten. 10Jaitsi zen berehala Paulo eta, harengana makurturik, besoetan hartu eta esan zuen: «Ez ikaratu! Bizirik dago#Bizirik dago 9,41; 1 Erg 17,21-23.
11Berriro igorik, ogia zatitu eta jan egin zuen. Ondoren, egunsentia arte luzatu zuen hitzaldia; gero, joan egin zen. 12Mutila, berriz, bizirik eraman zuten, eta lasaitu ederra hartu#lasaitua hartu 8,8+. zuten guztiek.
Troadetik Miletora
13Gu ontzia hartu eta Asorantz atera ginen, han Paulo hartzekotan, honek oinez joatea erabaki baitzuen. 14Ason elkartu zitzaigunean, ontzian hartu genuen geurekin eta Mitilenera joan ginen. 15Handik, biharamunean, Kio pareraino iritsi ginen itsasoz; hurrengo egunean Samosera heldu ginen, eta hurrengoan Miletora#20,14-15 Aso, Mitilene, Mileto: Asia Txikiko mendebaldeko itsasbazterrean zeuden portuak. Kio eta Samos: Itsasbazter beraren aurrez aurre zeuden uhartetxoak; ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. Miletora: Zenbait eskuizkribuk hau eransten dute: Trogilionen geldiunea egin ondoren.. 16Efeson ez gelditzea erabakia zuen Paulok, Asia probintzian luzatzeko beldurrez; presaka zen, izan ere, Mendekoste-egunerako#Mendekoste 2,1+. Jerusalemen egon nahi baitzuen, ahal izanez gero.
Efesoko arduradunei hitzaldia
17Miletotik mandatua bidali zuen Paulok Efesora#Efeso 18,19+. arduradunak 11,30+., eliz elkarteko arduradunei dei eginez. 18Etorri zirenean, esan zien: «Badakizue nola jokatu dudan beti zuekin, Asia probintziara#Pauloren jokabidea Asiako probintzian 18,19; 19,10. iritsi nintzen lehen egunetik. 19Apaltasun osoz zerbitzatu dut Jauna eta hainbat negar egin juduen azpikeriek#Pauloren zerbitzua eta juduen azpikeriak 2 Ko 1,8; 11,23-24; Flp 3,18; 1 Ts 2,10-12. sortu dizkidaten probaldiak direla eta. 20Ez dizuet#Ez dizuet ezer ukatu 20,27. Ik. 2 Tm 4,2. zuen onerako izan zitekeen ezer ukatu; jendaurrean eta etxez etxe predikatu eta irakatsi dizuet, 21judu nahiz greziarrei#judu nahiz greziar 14,1+. Jainkoarengana bihurtu 14,15+. Jaunarengan sinetsi 10,43+; 16,31; 17,12+., arren Jainkoarengana bihurtzeko eta Jesus gure Jaunarengan sinesteko eskatuz.
22«Eta orain Jerusalemera noa Espirituak beharturik, han zer gertatuko zaidan jakin gabe;#Espirituaren menpe 21,11. Ik. 1,8+. 23dakidana hauxe da: hiriz hiri, Espiritu Santuak garbi esaten didala kateak eta nekeak ditudala zain#kateak eta nekeak zain 9,16+.. 24Baina biziak ez dit axola#Biziak ez dit axola 21,13; Flp 1,21-23; 1 Ts 2,8. neure ibilaldia eta egitekoa burutu 15,26; 1 Ko 9,24-27; Flp 3,13-14; 2 Tm 4,7. berri onaren lekuko izan 26,16-18. Ik. 1,8+., neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea.
25«Eta orain badakit, zuen artean Jainkoaren erregetza#Jainkoaren erregetza 1,3+. hots egiten jardun dudan hau ez duela zuetako inork berriro ikusiko. 26Horregatik, argi eta garbi diotsuet gaur ez dudala neure gain hartzen inori gerta dakiokeenaren erantzukizunik#20,26 ez dudala neure gain hartzen inori gerta dakiokeenaren erantzukizunik: H.h., garbi nagoela denen odoletik..#ez dut erantzukizunik 18,6. Ik. Mt 27,25+. 27Zeren ez baitiot inoiz uko egin J#uko egin 20,20+. Jainkoaren asmoa 2,23+. ainkoaren asmoa oso-osorik zuei adierazteari. 28Zain itzazue zeuen buruak eta artalde#artaldea Lk 12,32+. zaindari Flp 1,1; 1 Tm 3,2; Tt 1,7; 1 P 2,25. larra ezazue 1 P 5,1-3. Jainkoaren Eliza 5,11+. Jainkoak eskuratu zuena Sal 74,1-2; 1 P 1,18-19. osoa, honen zaindari jarri baitzaituzte Espiritu Santuak; larra ezazue Jainkoaren Eliza, hark bere Semearen odolaz#20,28 zaindari: Edo begirale. Grekozko episkopos, geroago gotzain bilakatuko den hitza; baina hemen ez du oraindik gero hartuko duen esanahi teknikoa, jatorrizko zentzu etimologikoa baizik, zaindari/begirale, hain zuzen. bere Semearen odolaz: H.h., bere odolaz. Bi eratara uler daiteke: bere odolaz —odola Jainkoaren Semea, Jesus bera, adierazteko metafora izango litzateke—, edo bere (Semearen) odolaz, itzulpenean eman den bezala. eskuratu zuena.
29«Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak#otso amorratuak Mt 7,15+. sartuko direla zuen artera. 30Zuen artetik ere aterako#Zuen artetik aterako dira Ga 4,17; 1 Tm 4,1-2; 2 Tm 4,2-4; 1 Jn 2,19. dira batzuk irakaspen okerrak zabalduz, ikasleak beren atzetik eramateko. 31Zaudete erne, bada, eta eduki gogoan#eduki gogoan 19,10; 1 Ts 2,11-12., hiru urtez gau eta egun aspertu gabe jardun dudala zuetako bakoitzari negar-malkoz aholkuak ematen. 32Eta orain Jainkoaren eskuetan#Jainkoaren eskuetan utzi 14,23; 15,40. eliz elkartea eraikitzeko ahalmena 1 Ko 3,5-17; Ef 2,20-22; 1 P 2,4-10. bere ondarea emateko 26,18; Dt 33,3-4; Jkd 5,5; Ef 1,18; Kol 3,24; Heb 9,15; 1 P 1,4. eta haren onginahizko mezuaren babesean uzten zaituztet; hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.
33«Ez dut inoren zilar-urrerik edota jantzirik irrikatu izan. 34Ongi dakizue esku hauek irabazi dutela niretzat eta neurekin nituenentzat beharrezko guztia.#Paulok bere eskuz lan egin 18,3+. Ik. 1 Ts 2,5.9. 35Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino”#20,35 Ebanjelioek ez digute jaso Jesusen esaera hau.».#gauza ez direnei laguntzeko Ga 6,10; Ef 4,28.
36Hitzaldia bukaturik, belauniko jarri eta otoitz egin zuen beste guztiekin batera.#elkar agurtu aurretik otoitza 21,5-6. 37Denek negarrari eman zioten eta Paulori besarkadaka eta musuka hasi zitzaizkion. 38Nahigaberik handiena gehiago ez zutela ikusiko#ez zutela gehiago ikusiko 20,25. lagundu 17,14; 21,5.16. esateak ematen zien. Ondoren, ontziraino lagundu zioten.

Currently Selected:

EGINAK 20: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy