YouVersion Logo
Search Icon

TOBIT 3

3
Tobiten otoitza
1Atsekabez beterik, negar-zotinez, otoitzean hasi nintzen, hasperenka:
2«Zuzena zara#3,2 Erbestealdi ondoko literaturan maiz esaten da Jainkoa zuzena dela, eta maiz aitortzen dira herriaren lehengo nahiz oraingo bekatuak., Jauna,
eta zure egintzak oro zuzenak dira,
zure bideak oro errukior eta leialak;
zuk epaitzen duzu mundua.#Zuzena zara Dt 32,4; Sal 119,137; Esd 9,15; Ne 9,33; Dn gr 3,27.31. errukiorrak eta leialak Sal 25,10.
3Arren, Jauna, oroit zaitez nitaz,
begira iezadazu
eta ez zigortu ni
neure bekatuengatik
eta hutsegiteengatik,
ezta gure arbasoek zure kontra
egin zituztenengatik ere.#oroit zaitez nitaz Sal 25,7. neure bekatuengatik… ezta gure gurasoek egin zituztenengatik Sal 79,8.
4Gure arbasoek zure aginduak
bete ez zituztelako
utzi diezu etsaiei
guri lapurretak egiten,
gu erbesteratzen eta hiltzen.
Iseka eta barre egiten digute denek,
irainka garabiltzate
sakabanatu gaituzun
nazio guztietan.#lapurretak egin Esd 9,7. barre egin… irainka erabili Dt 28,37; 1 Erg 9,7; Jr 24,9; Sal 44,14; 79,4; Ba 2,4; 3,8.
5Bai, zure zigor guztiak zuzenak dira,
nire bekatuek eta gure gurasoenek
merezi duten bezala ni erabiltzean.
Izan ere,
ez ditugu bete zure aginduak,
ez dugu leial jokatu zure aurrean.
6Orain, beraz,
erabil nazazu zeure gogara,
hartzazu nire bizi-arnasa,
desager nadila lurrazaletik
eta lur bihurtu.
Hobe dut hil bizi baino,
gezurra dioten irainak
entzuten ari bainaiz
eta nahigabe izugarriak
hartu bainau.
Libra nazazu, Jauna,
larrialdi honetatik,
uztazu betiko egoitzara joaten;
baina ez gorde niri
zeure aurpegia, Jauna.
Bai, hobe dut hil
nire bizitzan honelako larrialdia
jasan baino;
horrela, ez dut irainik
entzun beharrik izango».#hartzazu nire bizi-arnasa Zen 11,15; 1 Erg 19,4. lur bihurtu Has 3,19; Koh 12,7. Hobe dut hil bizi baino Jon 4,3.8; Jb 7,15. gezurra dioten irainak 2,14.
Neskameak Sara iraindu
7Egun berean#3,7 Egun berean: Hemendik aurrera kontalari anonimo batek jarraitzen du kontaera (ik. 1,3 oh.)., Sarak ere, Mediako Ekbatanan bizi zen Raguelen alabak, bere aitaren neskameetako baten irainak entzun zituen.#Ekbatana Jdt 1,1+. 8Izan ere, emakume hura zazpi aldiz ezkondua zen; baina Asmodeo demonio gaiztoak hil egiten zion aldi bakoitzean senarra, ohi den bezala berarekin elkartu baino lehen. Neskameak, bada, esan zion emakumeari: «Zeuk hiltzen dituzu senarrak!#3,8 Asmodeo: Izen hau ez da Biblian beste inon agertzen; ez dakigu garbi nondik datorren, baina hebreeraz hilarazten duena esan nahi duen hitza gogoratzen du. Asmodeo, beraz, Rafael aingeruaren kontrakoa da, Rafael izenak Jainkoa sendatzaile esan nahi baitu. Zeuk hiltzen… senarrak!: Testu laburrak dio: Ez al zara ohartzen zeuk itotzen dituzula senarrak? Zazpi izan dituzu eta bakarraren izenik ere ez daramazu.#zazpi aldiz 6,14; 7,11. 9Zergatik zigortzen gaituzu haiek hil direla eta? Zoaz zeu ere beraiekin! Ez dezagula inoiz ere ikusi zure semerik, ez alabarik!»
10Orduan, atsekabez beterik, negarrez hasi zen Sara eta gora igo zen, bere aitaren gelara, bere burua urkatzeko asmoz. Baina pentsatzen jarri eta esan zuen bere baitan: «Jendeak gure aita irainduko luke, esanez: “Hain maite zenuen alaba bakarra urkatu egin da, bere zoritxarraren handia ikusirik”. Eta, zahartzaroan, hilobira bidaliko nuke aita atsekabearen atsekabez. Neure burua urkatu baino hobe dut Jaunari heriotza eskatu; horrela, ez dut aurrerantzean irainik entzun beharrik izango».#Jaunari heriotza eskatu 3,6.13.
Sararen otoitza
11Une hartantxe, eskuak leihorantz#3,11 leihorantz: Leihoa Jerusalem aldera egongo zen (ik. Dn 6,11 eta oh.), harantz begira egin behar baitzen otoitza (ik. 1 Erg 8,38.44.48). luzatuz, honako otoitz hau egin zuen Sarak:
«Goretsia zu, Jainko errukitsu hori!
Goretsia zure izena mendez mende!
Zuk eginiko guztiek
gorets zaitzatela beti!#Goretsia zu 8,5.15; 11,14; 13,2.
12Zuregana jasotzen dut aurpegia,
zuregana itzultzen begiak.
13Egizu desager nadila lur honetatik
eta ez dezadala berriro
entzun irainik.#desager nadila 3,6. berriro entzun irainik 3,6.8-9.
14Badakizu, ene Jabe horrek,
garbi nagoela,
ez dudala ezein gizonekin
likiskeriarik egin.
15Ez dut lohitu neure izenik,
ezta nire aitarenik ere,
erbesteratua nagoen
lurralde honetan.
Alaba bakarra nau aitak,
ez du oinordeko izango litzatekeen
semerik,
ez du senide hurrekorik,
ez ahaiderik#3,15 ez du senide hurrekorik, ez ahaiderik: Sararen hitz hauek Zen 36,6-9an ematen den aginduan inspiratuak daudeke; han esaten denez, oinordeko diren alabek beren aitaren ahaide hurrekoren batekin behar dute ezkondu, ondarea senitartetik atera ez dadin.
ni emaztetzat hartzeko modukorik.
Zazpi senar galdu ditut.
Zertarako, bada, bizi luzaroago?
Hala ere,
heriotzarik eman nahi ez badidazu,
entzun bederen, Jauna,
egin didaten iraina».#oinordeko Zen 27,8. Zazpi senar 3,8.
JAINKOAREN ERANTZUNA (3,16—11,19)
Jainkoak entzun Tobiti eta Sarari
16Une hartan bertan, Tobit eta Sararen otoitzak entzunik, aintzaz beteriko Jainkoak 17Rafael#3,17 Rafael: Aingeru honen izenak Jainkoak sendatzen du esan nahi du. bidali zuen, biak sendatzera: Tobitek, begietako lausoa kendurik, Jainkoaren argia bere begiz ikus zezan, eta Sara, Raguelen alaba, Tobiten seme Tobiasi emaztetzat eman eta emakumeagandik Asmodeo demonio gaiztoa bota zezan. Sararekin ezkondu nahi zuten beste guztiek baino eskubide handiagoa zuen Tobiasek.
Tobit etxartetik etxera zihoan une berean, Sara, Raguelen alaba, goiko gelatik behera zetorren.#beste guztiek baino eskubide handiagoa 6,12-13. Ik. 3,15.

Currently Selected:

TOBIT 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy