ESAERA ZAHARRAK 15
15
1Erantzun goxoak haserrea baretzen,
hitz mingarriak amorrua areagotzen.
2Zuhurraren hitzek jakintza atsegingarriago bihurtzen dute;
zentzugabeen esanetan ergelkeria bor-bor.#Zuhurraren hitzak atseginak 10,32; Koh 10,12.
3Edonon daude Jaunaren begiak gaiztoei eta onei begira.#Jauna begira 5,21; 15,11; 16,2; Sal 7,10; 11,5.
4Mihi eztia bizia ematen duen arbola da,
mingain gaiztoak barne-barnean egiten du min.
5Zentzugabeak aitaren heziketa gaitzesten du;
zentzarazpena onartzen duena zentzudun bihurtzen da.#heziketa gaitzetsi/onartu 10,17+.
6Zintzoaren etxean ugaritasuna,
gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.#gaiztoaren irabazia 11,28; 23,4-5; Is 5,8-10; Am 4,1-3; 6,1-7; St 5,1-6.
7Zuhurren ezpainek jakintza barreiatzen dute;
ez horrela zentzugabeen buruak.
8Jaunak higuin du gaiztoaren sakrifizioa,
atsegin du gizon zuzenen otoitza.#gaiztoaren sakrifizioa 21,27; 1 Sm 15,22.
9Jaunak higuin du jokabide gaiztoa,
zuzentasun bila dabilena du maite.#Jaunak higuin 3,32+.
10Bidetik okertzen dena gogor zentzaraziko dute;
zentzarazpena gorrotatzen duena hil egingo da.
11Jaunak bistan baditu Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea,
are gehiago gizakien bihotzak!
12Harroputzak ez du maite bere zentzarazlea,
ezta zuhurrekin elkartzea ere.#Ik. 9,8; 13,1.
13Bihotza pozik, aurpegia argi; bihotza triste, begitartea ilun.#Bihotza pozik 12,25; 17,22; Si 13,25.
14Buruargia jakintzaren bila ibiltzen da,
burugabea zentzugabekeriaz elikatzen.#Ik. 18,15.
15Zoritxarrekoarentzat egun guztiak txarrak,
zoriontsuarentzat etengabeko festa.
16Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi,
altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.#Hobe gutxi eduki… 16,8; 17,1; Sal 37,16; Tb 12,8-9. Ik. 15,6.
17Hobe barazkiak maitasunarekin,
txahalki gozoa gorrotoarekin baino.#Ik. 17,1.
18Gizon suminkorrak liskarra piztu,
eroapen handikoak haserreak baretu.#liskarrak sortu 6,19; 13,10; 16,28; 28,25; 29,22; 30,33. Ik. 17,14; 20,3.
19Alferren bidea laharrez josia,
pertsona zuzenena bide zabala.
20Seme zuhurrak aitari poz ematen,
seme zentzugabeak ama mespretxatzen.#Ik. 10,1+.
21Zentzugabekeria burugabearen poza,
zentzuduna bide zuzenetik doa.
22Plangintzarik gabe egitasmoek porrot,
askoren aholkuez arrakasta.#askoren aholkuez 11,14+.
23Bai pozgarria erantzuten jakitea!
Bai ona hitz egokia bere garaian!
24Bizirako bidean gora doa zuhurra,
Herio Leizera jaistetik urruti.
25Harroaren etxea desegiten du Jaunak,
baina alarguntsaren mugarriei sendo eusten.#mugarriak sendo 22,28; 23,10-11; Dt 19,14; Os 5,10.
26Egitasmo txarrak higuin ditu Jaunak, hitz atseginak gogoko.
27Diruzaleak bere etxea hondatzen du,
eroskeria gorroto duena luzaro biziko da.#eroskeria 17,23; Dt 16,19; Is 1,23; Ez 22,12.
28Zintzoak, ongi pentsatu eta gero erantzun;
gaiztoak, gaiztakeria botatzen ahotik.
29Jauna urruti dago gaiztoengandik,
baina entzuten du zintzoen otoitza.
30Begirada argiak bihotzondoa alaitzen,
albiste pozgarriek indarra berritzen#15,30 indarra berritzen: H.h., hezurrak koipeztatzen..
31Zentzarazpen osasungarria gogoan hartzen duenak
jakintsuen artean izango du bere tokia.
32Heziketa nahi ez duenak bere burua mespretxatzen du,
zentzarazpena gogoan hartzen duenak zentzu ona bereganatzen.
33Jauna errespetatzea#15,33 Jauna errespetatu: Ik. 1,7 oh. da zuhurtziaren ikasbidea;
apaltasuna lehenengo, ohorea gero.#apaltasuna, ohorea 18,12. Ik. 11,2+.
Currently Selected:
ESAERA ZAHARRAK 15: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso