YouVersion Logo
Search Icon

FILIPOARREI 3

3
1Gainerakoan, senideok, poz zaitezte Jaunarengan.
LEGEAREN ALDEKO PREDIKATZAILEEN KONTRA (3,1b—4,1)
Kristorengan uste on izan eta bizi
Zuei beti gauza berak idaztea niretzat ez da nekagarri; zuentzat, berriz, sendogarri da.#poz zaitezte 1,4+; 2 Ko 13,11; 1 Ts 5,16.
2Kontuz zakur horiekin! Kontuz erdainkuntza faltsua#3,2 zakur: Juduek jentilei zuzentzen zieten deitura iraingarria; Paulok beraiei itzultzen die ironiaz. erdainkuntza faltsua: H.h., mutilazio edo ebakuntza, juduen erdainkuntza aipatuz (ik. Ga 2,12). proposatzen dizueten langile txar horiekin! 3Izan ere, gu baikara egiaz erdainduak#egiaz erdainduak Erm 2,29; Kol 2,11., giza mailako gauzetan#3,3-4 giza mailako gauzetan: H.h., haragian, hau da, gorputzeko erdainkuntzan; ik. Erm 7,18 oh. uste ona jarri gabe Jainkoa Espirituaren eraginez gurtzen dugunok eta Kristo Jesusengan harrotzen garenok. 4Eta hori, nik ere badudalarik giza mailako gauzetan uste ona#giza mailako gauzetan uste ona 2 Ko 11,18. jartzeko arrazoia. Norbaitek gauza horietan uste ona jar dezakeela pentsatzen badu, nik gehiago: 5jaio eta zortzi egunera erdaindu#zortzi egunera erdaindu Lk 1,59; 2,21. hebrear-hebrearra 2 Ko 11,22. ninduten; jatorriz israeldarra naiz, Benjaminen#3,5 Benjamin: Israelgo hamabi leinuetako baten izena. Leinu honetakoa izan zen Saul, Israelgo lehen erregea (ik. 1 Sm 10,20-21; Eg 13,21), eta Paulo (Saul) bera ere leinu horretakoa zen (ik. Erm 11,1). leinukoa, hebrear-hebrearra; legea ulertzeko moduari dagokionez, fariseua; 6Elizaren pertsegitzaile#Elizaren pertsegitzaile Eg 8,3; 26,9-11; 1 Ko 15,9; Ga 1,13.23; 1 Tm 1,13-14. sutsua eta legeak agintzen duen guztia betetzen akatsik gabea izana.
7Baina baliotsutzat nituen gauza guztiok, baliogabetzat jo nituen Kristorengatik. 8Eta are gehiago, nire ustetan deusek ere ez du ezer balio Kristo Jesus ene Jauna ezagutzearen dohain paregabearen aldean. Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren 9eta harekin bat eginik bizitzearren. Ez dut neurez salbatu nahi, legea betetzetik#ez dut neurez salbatu nahi, legea betetzetik alegia Erm 1,16-17; 3,21-22; 10,3; Ga 2,16; 3,21-22. datorren salbamenaz, alegia, Kristorengan sinestetik datorrenaz baizik, Jainkoak sinesmenaren bidez ematen didan salbamenaz#3,9 salbamenaz: H.h., justifikazioaz; ik. Erm 3,25-26 oh., alegia. 10Kristo nahi dut ezagutu, neuregan haren piztueraren indarra nahi dut sumatu eta haren oinazeetan partaide#Kristoren piztueraren eta heriotzaren partaide Erm 6,3-9; 8,17; 1 Ko 6,14; 2 Ko 4,10-14; Ga 6,17. izan, haren heriotza neuregan berrituz, 11horrela nik ere hildakoen piztueran parte izango dudan itxaropenez.
Helburua lortzeko lehia
12Ez dut esan nahi hori lortu dudanik edota helmugara heldu naizenik; baina lehia bizian ari naiz ea eskuratzen dudan, Kristo Jesusek ni neu beretzat eskuratu#Kristok ni neu eskuratu Eg 9,5-6. ninduenez gero. 13Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut 14eta helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko#saria iristeko 1 Ko 9,24-25; 2 Tm 4,7.; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik Kristo Jesusen bitartez.
15Gu guztiok, kristau heldu#kristau helduak Mt 5,48; 1 Ko 2,6; Kol 1,28. garenok, jo dezagun bide horretatik; eta, bestela pentsatzen baduzue, Jainkoak argi ikusaraziko dizue horretan ere. 16Nolanahi ere, euts diezaiogun tinko lortu dugun mailari#3,16 Esaldia iluna da bere trinkotasunagatik; eskuizkribu askok era batean edo bestean osatu dute..
17Senideok, izan zaitezte nire antzeko#izan nire antzeko 1 Ko 4,16; 11,1; 1 Ts 1,7; 1 P 5,3., eta begiratu guregan duzuen ereduaren arabera bizi direnei. 18Izan ere, asko dira Kristoren gurutzearen etsai#Kristoren gurutzearen etsai 1 Ko 1,18.23; Ga 6,12. bezala bizi direnak. Askotan esan dizuet eta berriro diotsuet orain, malko artean. 19Horrelakoen azkena hondamena da; sabela dute jainko#sabela dute jainko Erm 16,18. lurrekoetan bakarrik pentsatzen Erm 8,5-6; Kol 3,2., beren lotsarietan harrotzen dira eta lurreko gauzetan bakarrik pentsatzen dute. 20Gu, ordea, zeruko hiritar#zeruko hiritar Ef 2,6.19; Heb 11,10; 12,22; 13,14. gara eta handik itxaro dugu salbatzailea: Jesu Kristo Jauna; 21hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko#bere gorputz aintzatsuaren irudiko Erm 8,29; 1 Ko 15,43-53. gauza guztiak bere menpe 1 Ko 15,27-28; Heb 2,8. eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker.

Currently Selected:

FILIPOARREI 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy