YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 28

28
Sakrifizioei buruzko arauak liturgi egutegiaren arabera#28,1 Zen 28—29 kap.ek Lb 23 kap.an kultuari buruz esana argitasun eta zehaztasun handiagoz garatzen dute.
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Agindu israeldarrei izan daitezela arduratsu dagozkidan eskaingaiak, nire ohorez erretzeko opariak, ezarritako egunetan aurkezten; atseginez onartuko ditut. 3Esaiezu:
Egunerokoa
«Hona hemen Jaunaren ohorez egunero erreko dituzuen opariak: urtebeteko bi arkume akats gabe eguneroko erre-opari gisa;#Eguneroko oparia Ir 29,38+. 4bata goizean eskainiko da eta ilunabarrean bestea; 5eta labore-opari gisa, litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi. 6Hori da eguneroko erre-oparia, Sinai mendian egin ohi zenaren erakoa: Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duena. 7Lehenengo arkumearekin batera, litro eta erdi ardo eskainiko da isur-oparitzat; isur-oparia santutegian eskainiko zaio Jaunari. 8Bigarren arkumea ilunabarrean eskainiko da isur-opari berarekin, eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.
Larunbatekoa
9«Larunbatez, urtebeteko bi arkume akats gabe eskainiko dira, oliotan oraturiko zortzi kilo irinen labore-oparia eta haiei dagozkien isur-opariak.#Larunbatekoa Ez 46,4-5; Mt 12,5. 10Hau da larunbatero eskaini beharreko erre-oparia, eguneroko erre-opari eta isur-opariez gain.
Hilaren lehen egunekoa
11«Hilaren hasieran, bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— aurkeztuko dizkiozue Jaunari erre-oparitzat.#Hilaren lehen egunekoa Ez 46,6-7. Ik. 2 Erg 4,23; Is 1,13; Os 2,13; Am 8,5. 12Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo 13eta arkume bakoitzeko lau kilo. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duena. 14Oparigaiei isur-opari hauek dagozkie: zekor bakoitzari hiru litro ardo, ahariari bi litro eta arkume bakoitzari litro eta erdi. Hori da hil guztien hasieran eskainiko den erre-oparia. 15Gainera, aker bat eskainiko zaio Jaunari barkamen-oparitzat, eguneroko erre-opari eta isur-opariez gain.
Pazko-jaikoa
(Lb 23,5-8)
16«Lehen hilaren hamalauan Pazkoa ospatuko duzue Jaunaren ohorez,#Pazkoa Ir 12,1+. 17eta hilaren hamabostean zazpi eguneko jaia hasten da: egun horietan legamia gabeko ogia jango duzue. 18Astearen lehen egunean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. 19Opariak erreko dituzue Jaunaren ohorez: bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak—, 20eta dagokien labore-oparia, oliotan oraturiko irina, alegia: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo 21eta arkume bakoitzeko lau kilo. 22Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. 23Hori guztia eginen duzue goizero egin beharreko erre-opariaz gain. 24Zazpi jaiegunetan, egunero eskainiko dituzue Jaunaren ohorez erretzeko opariak eta hark atseginez onartuko ditu. Opariok, eguneroko erre-opari eta isur-opariez gain eginen dituzue. 25Zazpigarren egunean batzar sakratua izango duzue berriro eta ez da ohiko lan arruntik egingo.
Mendekoste-jaikoa
(Lb 23,15-22)
26«Asteen Jaian, lehen fruituen egunean uzta berriko fruituen oparia Jaunari aurkeztean, batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.#Asteen Jaia Ir 23,16+. 27Bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu. 28Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo 29eta arkume bakoitzeko lau kilo. 30Gainera, aker bat zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. 31Opariok eginen dituzue eguneroko erre-opari eta labore-opariez gain. Abere akats gabeak aukeratuko dituzue eta dagozkien isur-opariak erantsiko.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 28: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy