YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 17

17
Eskandalua. Iraina eta barkamena
(Mt 18,6-7.21-22; Mk 9,42)
1Jesusek esan zien ikasleei: «Nahitaezkoa da munduan galbideak#17,1 galbideak: H.h., eskandaluak; ik. Mk 6,3 oh. gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena!#galbide 7,23; Mk 6,3+. 2Hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea#17,2 galbidean jarri: H.h., eskandalizatu. baino. 3Kontuz ibili!
«Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu.#elkarrekiko barkamena Mt 6,12+. 4Eta egunean zazpi aldiz iraintzen bazaitu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “Damu dut” esanez, barkatu».
Sinesmena eta zerbitzua
(Mt 17,20)
5Apostoluek eskatu zioten Jaunari:
—Gehi ezazu sinesmena guregan.#Apostoluak 6,13+. Gehitu gure sinesmena Mk 9,24.
6Jaunak erantzun zuen:
—Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi «Atera hortik eta landatu itsasoan» esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke.#mostaza-hazia adinako sinesmena Mt 21,21; Mk 11,23. Ik. 13,19. pikondoa tokiz aldatu Mt 21,21; 1 Ko 13,2.
7«Emazue zuetako batek morroi bat duela soro-lan edo artzaintzarako. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio? 8Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk hik”? 9Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako?#esker ona zor 6,32-34. 10Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizagaixo#17,10 gizagaixo: H.h., probetxugabe. batzuk gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».
Jesusek hamar legendun sendatu
11Jerusalemera bidean, Samarian#17,11 Jerusalemera: Ik. 9,51 oh. Samaria: Ik. Mt 10,5 oh. eta Galilean barrena zihoan Jesus.#Jerusalemera bidean 9,51+. 12Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik,#legendunak Mt 8,2+. Urruti gelditurik Lb 13,46. 13deiadarka esan zioten:
—Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!#erruki zakizkigu 18,38+.
14Jesusek, ikustean, esan zien:
—Joan eta azaldu apaizengana.
Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.#azaldu apaizengana 5,14; Lb 14,2-3. 15Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli#Jainkoa goratuz 2,20+. 16eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.#samariarra 9,52+. 17Jesusek esan zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? 18Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?»
19Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».#sendatzeko sinesmena 5,20+.
Jainkoaren erregetzaren etorrera
(Mt 24,23-28.37-41)
20Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien:
—Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko.#Jainkoaren erregetza 4,43+. 21Ezin esango da: «Hona hemen» edo «Hara han»; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean baitago jadanik.#erregetza zuen artean dago Ik. 10,9+.
22Gero, ikasleei esan zien: «Iritsiko zaizue Gizonaren Semearen etorrerako egun bat bederen ikusi nahi izango duzuen garaia, baina ez duzue ikusiko.#Gizonaren Semea 5,24+. 23Orduan, “Hona hemen, hara han” esango dizuete. Baina zuek ez joan, ez atera atzetik lasterka.#Ik. 17,21; Mk 13,21. ez joan atzetik 21,8-9. 24Izan ere, tximistak une batean zerualde batetik besteraino distira egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea etorriko den egunean.#Gizonaren Semearen etorrera Mt 10,23+. 25Baina aurretik asko sufritu behar du, eta gizaldi honek gaitzetsi egingo du.#asko sufritu behar du 9,22+.
26«Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere.#Noeren garaia Has 6,9-13. 27Jan-edanean ziharduen jendeak, eta ezkondu egiten ziren, Noe ontzian sartu zen arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen.#etorri zen uholdea Has 6,13—7,24; 2 P 2,5; 3,6.
28«Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, saldu eta erosi, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak;#Loten garaia Has 19,1-29. 29baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.#sua eta sufrea zerutik Has 19,24+.
30«Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere. 31Egun hartan, etxe gainean dagoena eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaits; era berean, soroan dena ez bedi atzera itzul.#etxe gainean dagoena 21,21; Mt 24,17-18; Mk 13,15-16. ez atzera itzuli Has 19,17. Ik. Jr 48,6; 49,8; 51,6. 32Oroitu Loten emazteaz.#Loten emaztea Has 19,26.
33«Bere bizia segurtatu nahi duenak galdu egingo du; galtzen duenak, berriz, onik aterako du.#bizia galdu, segurtatu 9,24+. 34Egia esan, gau hartan bi egongo dira ohe berean: bata eraman eta bestea utzi egingo dute. 35Bi emakume ariko dira batera ehotzen: bata eraman eta bestea utzi egingo dute». ( 36#17,36 Tx. hau eskuizkriburik zaharren eta hoberenetariko askotan falta da. Honela dio: Bi gizon izango dira soroan, bata eraman eta bestea utzi egingo dute (ik. Mt 24,40).).
37Ikasleek galdetu zioten, orduan:
—Non izango da hori, Jauna?
Jesusek erantzun zien:
—Sarraskia non, han biltzen dira putreak.#Sarraskia, putreak Mt 24,28+.

Currently Selected:

LUKAS 17: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy