YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 26

26
1«Ez egin sasijainkorik, ez eraiki idolorik, ez zutarri sakraturik, ez ezarri zeuen lurraldean dotore landuriko harririk, horien aurrean ahuspezteko. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.#Ez egin idolorik 19,4+.
2«Errespetatu nik aginduriko atseden-eguna eta izan begirune nire santutegiari. Neu naiz Jauna.#Ik. 19,30+.
Bedeinkazioak
3«Nire legeen arabera bizitzen bazarete eta nire aginduak arretaz betetzen badituzue,#Bedeinkazioak Dt 11,13-15; 28,1-14. 4emango dizuet euria bere garaian: lurrak bere uzta ekarriko du eta landako arbolek beren fruitua emango;#euria/fruitua Dt 11,14-15; Ez 34,26-27. 5gari-jotzeak mahats-bilketa arte iraungo du eta mahats-bilketak ereinaldia arte; ase-ase egin arte jan ahal izango duzue eta lasai biziko zarete zeuen lurraldean.#uzta oparoak Am 9,13. 6Bakea emango dizuet bertan: ezeren kezkarik gabe oheratuko zarete. Piztia kaltegarriak desagerraraziko ditut, eta ez da gerrarik izango. 7Ihes eragingo diezue etsaiei eta zuen erasopean hilik eroriko dira: 8zuetariko bostek ehun etsairi erasoko diete eta ehunek hamar milari; zuen erasopean hilik eroriko dira. 9Begi onez begiratuko dizuet, seme-alaba ugari eman eta erruz ugalduko zaituztet; sendo eutsiko diot zuekiko itunari. 10Hain ugariak izango dira uztak, non ezin izango baitituzue jan, eta zaharrak atera beharko dituzue berriak sartzeko.
11«Zuen artean jarriko dut neure egonlekua eta ez zaituztet zapuztuko.#neure egonlekua zuen artean 15,31+. 12Zuekin ibiliko naiz beti, zuen Jainko izango naiz eta zuek nire herri izango zarete.#zuen Jainko, nire herri Ez 36,28; 37,27; 2 Ko 6,16; Ap 21,3. 13Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, egiptoarren lurraldetik atera zintuztena, haien esklabo ez izateko. Zuen esklabotzaren uztarria hautsi dut eta burua jasorik ibilarazi zaituztet.#Egiptotik atera 22,33+. haien esklabo ez 25,55+. esklabotzaren uztarria Ir 6,7. Ik. Ez 34,27; Jr 27—28.
Madarikazioak
14«Aitzitik, obeditzen ez badidazue eta agindu hauek guztiak betetzen ez badituzue,#Madarikazioak Dt 28,15-68; Am 4,6-12; Dn 9,11. 15nire legeak gutxiesten eta erabakiak baztertzen badituzue, eta horrela, nire agindu guztiok bete nahi ez dituzuelarik, nire ituna hausten baduzue, 16hona zer egingo dizuedan: bat-bateko izuz joko zaituztet, zuen begiak ahuldu eta bizi-indarrak jango dizkizuen gaitz galgarriz eta sukarrez joko. Alferrik ereingo duzue, etsaiek jango baitituzte zuen uztak.#etsaiek uztak jan Ep 6,3-6. 17Aurka jarriko natzaizue: etsaiek garaituko zaituztete, etsai gorrotagarrienek menderatuko. Ihesari emango diozue inork atzetik eraso gabe ere.#Ihesari eman Es 28,1.
18«Horrela ere obeditzen ez badidazue, zazpi bider gogorrago zigortuko zaituztet zeuen bekatuengatik. 19Zuen segurtasun harroa hautsiko dut: zuen zerua burdina bezain lehor eta zuen lurra brontzea bezain elkor bihurtuko ditut.#segurtasun harroa Ez 33,28. 20Indar guztiaz ahaleginduko zarete, baina alferrik: lurrak ez dizue uztarik emango, ez landako arbolek ere fruiturik.#lurrak uztarik ez Dt 11,17.
21«Aurka egiten badidazue, niri obeditzeari uko eginez, zazpi bider gogorrago zigortuko zaituztet zeuen bekatuengatik. 22Basapiztiak bidaliko dizkizuet aurka: seme-alabarik gabe utziko zaituztete, zeuen abereak sarraskituko eta zeuek ere hain bakandurik utziko, non hutsik geldituko baitira herrialdeko bideak.#Basapiztiak aurka Ez 5,17; 14,15.
23«Guztiarekin ere nire zentzarazpena onartu ez eta aurka egiten badidazue, 24neuk ere aurka egingo dizuet eta zazpi bider gogorrago zigortuko zeuen bekatuengatik. 25Gerra sorraraziko dut zuen aurka, ituna hausteagatik merezi duzuen zigorra emateko; hirietan babestuko zarete, baina izurria sortuko dut bertan eta etsaien esku eroriko zarete.#Gerra zure aurka Ez 21,14-22. izurria Am 4,10. 26Janari-hornidura kenduko dizuet: labe bakar batean erreko dute hamar emakumek zuen ogi guztia eta, hain neurtua emango dizuetenez, ezin izango duzue jan gosea kentzeko adina#26,26 Janari-hornidura kenduko: H.h., Ogiaren makila apurtuko. Irudia Ezekielengan eta Sal 105,16an erabiltzen da. gosea kentzeko adina: Gerra, izurria (25. tx.) eta gosea hiri setiatuaren ezbeharraren irudi dira, eta maiz azaltzen dira elkarturik Jerusalemen hondamenaren garaiko profeten predikuan (ik. Jr 21,7; Ez 7,15)..#gosea Is 3,1; Ez 4,16; 14,13; Sal 105,16.
27«Hala ere obeditu ez eta aurka egiten badidazue, 28neuk ere aurka egingo dizuet haserre bizian eta zazpi bider gogorrago zigortuko zeuen bekatuengatik. 29Zeuen seme-alaben haragia jan beharko duzue.#seme-alaben haragia jan 2 Erg 6,28-29; Jr 19,9; Ez 5,10; Nk 2,20. 30Deuseztatu egingo ditut zuen sasikultu-lekuak, lurrera botako zuen intsentsu-aldareak, zuen gorpuak idoloen pusken gainean pilatuko ditut eta gaitzetsi egingo zaituztet.#sasikultu-lekuak deuseztatu Ez 6,3-6; 2 Kro 14,4. 31Eremu bihurtuko ditut zuen hiriak eta hondakin zuen santutegiak. Ez ditut zuen opariak atseginez onartuko. 32Hondatu egingo dut zuen lurraldea eta harri eta zur eginik geldituko dira hartaz jabetzera etorriko diren etsaiak. 33Gerra sorraraziko dut zuen aurka eta kanpoko nazioetan barreiatuko zaituztet. Zuen lurraldea eremu bihurtuko dut eta zuen hiriak hondakin.#lurraldea eremu Is 1,7; Jr 34,22.
34«Orduan, zuen etsaien artean erbesteraturik emango duzuen denboraldi guztian, lurrak, bertan behera utzia egongo delarik, atseden hartu ahal izango du: zor zitzaizkion atsedenaldiak izango ditu.#lurrak atsedena hartu 2 Kro 36,21. 35Zuek bertan bizi zinetela izan ez zituen atsedenaldiak, bertan behera utzia egongo den aldian beteko ditu#26,35 34-35 tx.en arabera, 25,2-7an adierazitako lurraren atsedenaldiei buruzko legea betetzeko aholkua eta oharpena da 26. kap..
36«Etsaien lurraldean bizirik geldituko zaretenoi barru-barrurainoko larria sentiaraziko dizuet: airean doan hostoaren hotsa aski izango da zuei ihes eragiteko; ezpataz atzetik erasoko balizuete bezala egingo duzue ihes. Inork eraso gabe eroriko zarete.#larria Ez 21,12. 37Gudutik ihesi doazenak bezala egingo duzue elkarrekin estropezu, nahiz eta inork eraso ez. Ez zarete gauza izango etsaiei aurre egiteko. 38Atzerrian hilko zarete, zeuen etsaien lurpean irentsirik geldituko. 39Eta zuetarik zenbait bizirik gelditzen badira, han ustelduko dira atzerrian beren gaiztakeriengatik, berenengatik eta beren gurasoenengatik.#han ustelduko dira Ez 4,17.
Jainkoak ituna gogora ekarri
40«Baina azkenik aitortuko dute beren errua eta beren gurasoena: zein desleial izan zitzaizkidan eta nola egin zidaten aurka, alegia.#aitortuko dute errua Esd 9; Ne 9; Sal 106; Dn 9,4-19; Ba 1,15—3,8; Dn gr 3,26-45. 41Horregatik egin nien nik ere aurka eta etsaien lurraldera eraman, ea horrela haien barru sinesgogorra#26,41 barru sinesgogorra: H.h., bihotz erdaingabea. apaltzen zen eta zigorra merezia zutela aitortzen zuten.#barru sinesgogorra apaldu Jr 4,4; Ez 16,60-61; Eg 7,51. 42Orduan, Jakobekin, Isaakekin eta Abrahamekin eginiko itunaz oroituko naiz, baita lurraldeari buruzko agintzariaz ere.#Jakobekin, Isaakekin eta Abrahamekin ituna Ir 2,24+. 43Baina lehenago, lurraldea utzi egin beharko dute, hondaturik egongo den bitartean bere atsedenaldiak hartu ahal ditzan. Beren bekatuek merezia ordaindu beharko dute, nire erabakiak mespretxatu eta legeak baztertu dituztelako. 44Baina etsaien lurraldean egongo direnean ere, ez ditut gaitzetsiko, ez baztertuko, haiek deuseztatu eta nire ituna hausteraino. Neu, Jauna, bainaiz haien Jainkoa.#ez erabat deuseztatuko Dt 4,29-31; 2 Erg 13,23; Nk 3,22-23.31-32; 5,21-22. 45Aitzitik, gogoan izango dut, beraien onerako, haien aurrekoekin egin nuen ituna, haien Jainko izateko atera bainituen Egiptotik herri guztien aurrean».#Jainko izateko atera Egiptotik 11,45+; 22,33+.
46Horiek dira Sinai mendian Jaunak Moisesen bidez israeldarrei eman zizkien lege, erabaki eta irakaspenak, beraren eta israeldarren arteko harremanak zehazteko.

Currently Selected:

LEBITARRENA 26: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy