YouVersion Logo
Search Icon

NEGAR KANTAK SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Negar Kantak izeneko liburuak negar-gai eta kanta-gai bat besterik ez du: Jerusalemen hondamendia; hiria suntsitu dute, jende asko Babiloniara gatibu eraman, Judako erreinuak independentzia galdu. K.a. 587an gertatu zen ezbehar latz hau. Handik berehala idatziak dira Negar Kantak une hartan israeldarrei bihotzera eta eztarrira zetozkien galdera larriei erantzun beharrez.
Liburuaren idazlea ezezaguna dugu. Tradizioak Jeremiasen izenpean jarri badu ere, ez dago horri eusteko oinarririk.
Ezaugarri nagusiak
Ezbehar negargarrian Jerusalemen eta Judan bizirik geldituen bost lantu-poemak osatzen dute liburua. Hondamendia eta txikizioa besterik ez dute begi aurrean. Nor da, bada, horren guztiaren errudun? Jauna ez al zaio bere herriari etsai gogor gertatu? Ez al ditu bere agintzari guztiak gezurtatu?
Bai, aitortzen dute, aitortu, beraiena dela errua, Jaunaren bidetik aldenduak baitziren. Baina are gehiago gogoratzen dute «Jaunaren errukia ez dela agortu», «haren leialtasuna handia dela» (3,22-23). Horra, minez eta malkoz, eta itxura guztien kontra, fededunak duen itxaropen-iturria.
Eskema
—Jerusalem zapuztua (1,1-22).
—Jauna Jerusalementzat etsaiaren pare (2,1-22).
—Hondamendian itxarobidea (3,1-66).
—Jerusalemen setio latza (4,1-22).
—Jauna, uztaguzu zuregana bihurtzen (5,1-22).

Currently Selected:

NEGAR KANTAK SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy