YouVersion Logo
Search Icon

JOEL SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Joel profetaren mezuak berebiziko eragina izan du menderik mende, nahiz eta zehatz jakin ez profeta hau nor eta noizkoa den. Zenbait ikertzaileren iritzian, K.a. V. edo IV. mendean idatzi zen liburua. Beste zenbaiten ustez, berriz, K.a. VII. mende-azkenean edo VI. mende-hasieran.
Nolanahi ere, «Jaunaren egunaren» zain dagoen herriari mintzo zaio profeta, eta horixe dugu haren prediku-hari nagusia.
Ezaugarri nagusiak
Jainkoak historiaren gain bere nagusitasuna agertuko eta herri guztiak epaituko dituen egun bezala agertzen digu «Jaunaren eguna». Jainkoarekiko jarreraren arabera epaitua izango da Israel, eta Israelekiko jarreraren arabera beste herriak. Zenbait hondamendiren deskripzioez ematen digu profetak egun ikaragarri horren berri: matxinsaltoen inbasioa, lehortea, sutea, gudari-tropela (1,2-12.15-18; 2,1-11). Ikara larria sortzen duten triskantza-irudi latzak.
Baina beldurretik konbertsiora eragiten du profetak: hutsik eta gorri, tenpluko kulturik ere gabe dagoen honetan, Jainkoarengana bihurtu behar du herriak otoitz eta arren, jokabide zitalaren damuz eta Jaunaren eroapen eta ontasunaren konfiantzaz (1,13-14.19-20; 2,12-17).
Jaunak bere herri damutuari entzungo dio, bai, eta bakea, ondasunak, poza emango (2,18-27; 3,1-5; 4,17-21). Bere epai zorrotzaz joko ditu Israeli borroka degioten nazioak: hondatuak gertatuko dira (4,1-6). Jauna, berriz, bere herriaren erdian, Jerusalemen, biziko da, eta Judako lurraldeak lasaitasuna eta uzta aberatsak izango.
Baina, egunen batean, guztiek gozatuko dute presentzia horretaz, gizaki guztiei emango baitie Jaunak bere espiritua (3,1-2). Mendekoste-egunean, Joelen hitzok aipatuko ditu Pedrok, profetak iragarria egun horretan betetzen dela adieraziz (ik. Eg 2,16-21).
Eskema
—Matxinsaltoen inbasioa eta lehortea (1,1-12).
—Barau egitera deia, Jaunaren eguna bai baitator (1,13—2,27).
—Jaunak bere espiritua bidaliko, nazioak epaituko eta bere herria bedeinkatuko (3,1—4,21).

Currently Selected:

JOEL SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy