YouVersion Logo
Search Icon

JOEL 2

2
1Jo turuta#2,1 Jo turuta: Alarma gisa jotzen zen adarra nahiz turuta, hurbileko arrisku baten berri emateko.#Jo turuta 2,15; Jr 6,1; Ez 33,3; Os 5,8; Am 3,6; Ap 8,6-7. jende guztia ikara Jauna datorrenean Ir 19,16; Hab 3,6-7; Sal 18,8-16. Jaunaren eguna 1,15+. Sionen!
Egin irrintzi nire mendi santuan!
Ikara bedi lurraldeko jende guztia,
bai baitator Jaunaren eguna,
gainean da.
2Ilunpearen eta itzal beltzaren eguna,
hodeien eta laino beltzaren eguna.
Matxinsaltoen erasoa
Hor dator,
egunsentia mendi gainetara bezala,
gudaroste ugari eta indartsua.
Ez da egundaino
horrelakorik ikusi,
ezta ikusiko ere berriro
menderen mendetan.#Ilunpe-eguna Am 5,18; So 1,15. Ik. Mk 13,24-25. gudaroste indartsua 1,6; 2,11.
3Haien aurretik suak irentsi,#suak irentsi 1,19+. baratze eder Has 2,8-15; Is 51,3; Ez 36,35.
haien atzetik garrak kiskali.
Lehen, lurra baratze eder;
gero, eremu gorri.
Ez die ezerk ihes egiten.
4Zaldiak dirudite,#Zaldiak dirudite Ap 9,7-9.
zaldunak bezala korrika.
5Mendiz mendi saltoka doazen
zalgurdiena bezalako
burrunba dakarte,
lastoa erretzen duen suaren
txinparta-hotsa bezalakoa.
Gudaroste indartsua dirudite,
borrokarako gertu.
6Haien aurrean ikara dira herriak,
zurbil jartzen aurpegi guztiak.#aurpegiak zurbil Is 13,8; Na 2,11.
7Gudariak bezala oldartzen dira,
gerlarien antzera igotzen
harresietan gora.
Bakoitza bere bidetik doa,
nor bere lerrotik okertu gabe.
8Lagunari trabarik egin gabe,
bakoitza bere arrastoan doa.
Gezia gainera jausita ere,
ez dute atzera egiten.
9Hiriari erasotzen diote,
harresiak hartzen;
etxe-hormetan gora igotzen dira,
leihoetatik sartzen lapurrak bezala.
10Haien aurrean dar-dar dagi lurrak,
ikara da zerua;
eguzki-ilargiak ilundu#eguzki-ilargiak ilundu 3,4; 4,15; Is 13,10; Am 8,9. egiten dira,
izarrek beren dirdira galtzen.
11Eta Jaunak deiadar dagi
bere gudarostearen aurrean;
kontaezinak dira
haren gudari-sailak,
indartsuak
haren aginduak betetzeko.
Handia da eta guztiz ikaragarria
Jaunaren eguna:
nork eman aurpegi?#Jaunak deiadar dagi 4,16; Is 30,30; Sal 18,14; 29,3-5; 46,7; Heb 12,26. Jaunaren eguna 1,15+. Handia eta ikaragarria 3,4; Ml 3,2.23; Ap 6,17.
Konbertsiorako deia
12«Baina garaiz zabiltzate oraindik
—hala dio Jaunak—.
Itzul zaitezte niregana#Itzuli niregana bihotz-bihotzez Dt 4,29-30; Jr 29,13; Os 6,1+. barau 1,14+. negar eta intzirika Is 22,12.
bihotz-bihotzez,
barau, negar eta intzirika».
13Ez urratu soinekoak#2,13 urratu soinekoak: Nahigabea eta damua adierazteko zeinua.,
bihotzak baizik!
Itzul zaitezte Jaunarengana,
zeuen Jainkoarengana,
bihozbera eta errukiorra baita,
haserregaitza eta onginahiz betea,
bere mehatxuez damutzen dena.#soinekoak urratu Has 37,29; 2 Sm 13,19; 2 Erg 22,11; Mt 26,65; Eg 14,14. bihozbera eta errukiorra Ir 34,6-7+.
14Agian, atzera egin
eta damutuko da,
eta ondasunez bedeinkatuko
zaituzte ostera.
Orduan, labore-opariak
eta isur-opariak
egin ahal izango dizkiozue
Jaunari, zeuen Jainkoari.#agian damutuko da Jon 3,9+. ondasunez bedeinkatu 2,19-27; 4,18-21. Ik. Dt 7,13-15; 28,1-13. labore-opariak eta isur-opariak 1,9+.
15Jo turuta#turuta jo 2,1+. Sionen,
antolatu baraualdia,
egin batzarrerako deia!
16Bildu herria batzar santura;
bildu zaharrak,
ekarri haurrak,
baita bularrekoak ere.
Utz beza senar berriak ezkontza-gela
eta emazte berriak ezkontza-ohea.#barau egin, bildu… 1,14.
17Egin bezate negar
apaizek, Jaunaren zerbitzariek,
atari eta aldare artean#2,17 atari eta aldare artean: Tenpluko barne-atariko aldarearen eta santutegiko sarrerako atariaren artean egin ohi zuten otoitz apaizek, santutegirantz begira (ik. Ez 40—43)..
Esan bezate:
«Erruki zakizkio, Jauna,
zeure herriari.
Ez utzi zeure ondarea lotsagarri,
ez bezate beste nazioek
menpean har.
Zergatik esan behar dute
atzerritarrek:
“Non dute, bada, beren Jainkoa?”»#atari eta aldare artean Ez 8,16. Ik. 1 M 7,36-38; Mt 23,35; Lk 11,51. Non dute beren Jainkoa? Mi 7,10; Sal 42,4.11; 79,10; 115,2.
Jaunak herriari erantzun
18Bere lurrarekiko maitasun-espaz
beterik dago Jauna
eta barkatu egiten dio bere herriari.#Jaunaren maitasun-espa Dt 4,24; Za 1,14; 8,2.
19Eta honela erantzuten dio:
«Hara, laborea, ardoa eta olioa#laborea, ardoa, olioa 1,10+.
bidaliko dizkizuet, aseko zaituztet.
Ez zaituztet aurrerantzean
beste nazioen artean
lotsagarri utziko.
20Uxatuko dut zuengandik
iparraldeko etsaia#2,20 iparraldetiko etsaia: H.h., iparraldekoa. Intsektu-sailaren irudi-bidez, iparraldetik datorren etsaia adierazten da, hots, asiriarrak eta babiloniarrak; Jainkoaren epaia betetzera datoz hauek (ik. Jr 1,14 oh.).,
eta lur idor eta gorrira jaurtiko:
aurreguardia ekialdeko itsasorantz,
atzeguardia
mendebaldeko itsasorantz.
Haren ustel-usaina zabalduko da,
kiratsak airea beteko du.
Gauza handiak egiten zituen
bere ustez!»#iparraldeko etsaia Jr 1,14+. Ik. Ez 26,7.
21Ez izan beldur, lurra!
Poz zaitez eta alaitu!
Gauza handiak Jaunak baititu egin.
22Ez izan beldur, landako abereok!
Badator landa zabalean larre berria,
badakarte zuhaitzek fruitua,
pikondoak eta mahastiak
aberastasuna.
23Poz zaitezte, Siongo seme-alabok,
alaitu Jaunarekin,
zeuen Jainkoarekin!
Antzina bezala,
garaian garaiko euria#garaian garaiko euria Dt 11,14; Jr 5,24; Sal 72,6.
ematen baitizue,
udazkeneko zein udaberriko euria.
24Larrainak alez beteko dira,
dolareek ardoz eta olioz
gainez egingo dute.
25«Ordaina emango dizuet:
nik bidalitako
matxinsalto-gudaroste#2,25 matxinsalto: Ik. 1,14 eta oh. Berriro lau intsektu-motak aipatzen dira. handiak
dena jan zizuen urteetako ordaina.#matxinsaltoak 1,4+.
26Ase arte jango duzue,
eta Jauna, zeuen Jainkoa,
goretsiko,
zuen alde harrigarriro
jokatuko baitu.
Nire herria ez da berriro
inoiz lotsatan geldituko.
27Orduan ezagutuko duzue#Orduan ezagutuko duzue 4,17; Ez 6,7+. ni, Jauna, zuen Jainkoa Dt 4,35.39; 1 Erg 8,60; Is 45,5-6.14.21-22; 46,9.
ni zuen artean,
Israelen erdian, nagoela
eta ni, Jaun hau,
naizela zuen Jainkoa,
eta ez beste inor.
Nire herria ez da berriro inoiz
lotsatan geldituko.

Currently Selected:

JOEL 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy