YouVersion Logo
Search Icon

JOB 7

7
Bizitzako egun nekagarriak
1«Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,
lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.#bizitza borroka 14,14; Si 40,1.
2Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;
jornalariak bezala, soldata itxaroten du;#jornalaria soldata itxaroten Dt 24,15; Mt 20,8.
3baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,
eta gau nekagarriak dagozkit.#etekinik gabeko egunak Koh 2,22-23.
4Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:
“Noiz jaikiko ote naiz?”
Amaigabea egiten zait gaua,
jirabiraka egunsentia arte.#Noiz jaikiko? Dt 28,67.
5Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut,
zartatua eta zornea dariola azala.
6Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak,
amaitzear daude, haria#7,6 Anezka: Ehuleak erabiltzen duen tresna. Haria hitzak itxaropen ere esan nahi du. bukatzen denean bezala.#egunak bizkor doaz 9,25; Is 38,12.
7«Gogoan izan, ene Jainko, bizitza arnasaldi bat dela,
ene begiek ez dutela berriro zoriona ikusiko.#bizitza arnasaldi bat 7,16; 8,9; 10,20; 14,1-2; Sal 78,39; 89,48.
8Ez nau gehiago ikusiko so egiten zidanak;
zuk begiratzean, ez naiz jadanik munduan izango.
9Hodeia pasatu eta desagertzen den bezala,
lurpera doana ez da berriz altxatzen,#pasatzen den hodeia Jkd 2,1-4; St 4,14. ez da berriz altxatzen 10,21; 14,12; 16,22; 2 Sm 12,23.
10ez da bere etxera itzultzen,
bere txokoak ez du berriro ikusten.#bere txokoak ez berriro ikusten 8,18; Sal 103,16.
11Beraz, ez diot mihiari eutsiko;
barrua larri, hitz egingo dut;
bihotza saminez, kexatu egingo naiz.#bihotza saminez 9,18; 10,1; 21,25; 27,2.
Gizakia Jainkoaren erasopean
12«Ozeanoa edo Itsas Mamua ote naiz
zaintzailea#7,12 Ozeanoa edo Itsas Mamua: Antzinako kreazio-mitoak aipatzen dira. Indar hondatzaileak ziren, Leviatan (3,8) eta Rahab (9,13) bezala, Jainkoak mundua sortu eta eratzean menderatuak. zaintzailea: Babiloniar mitoen arabera, menderaturiko munstro horiek giltzapean zaindurik utzi zituen kreatzaileak. jar diezadazun?#Ozeanoari zaintzailea jarri 26,12; 38,8-11; Sal 104,6-9; Es 8,29.
13“Ohean izango dut atseden,
etzanda arinduko da ene samina”,
pentsatzen badut,
14ametsez beldurtzen nauzu
eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.#ikuskari gaiztoz izu-ikaratu 33,16; Si 40,5-6. Ik. 4,13; 6,4+.
15Nahiago nuke itota hil,
nahiago heriotza, gorputz honetan bizi baino.#nahiago heriotza 3,21+.
16Bost axola niri! Ez naiz betiko.
Utz nazazu, nire egunak badoaz eta.#nire egunak badoaz 7,7+.
17Zer da gizakia,
horrelako garrantzia berari emateko,
zure arreta berarengan jartzeko,#Zer da gizakia? 14,3; Sal 8,5+.
18goizero ikuskatzeko,
uneoro aztertzen jarduteko?
19Noiz arte egongo zara nire zelatan?
Lagako ote didazu listua lasai irensten?#Jainkoa zelatan 10,6,14; 14,16; 33,11; 34,21; Sal 139. Lagako al didazu? 9,18; 10,20; 14,6; Sal 39,14.
20Bekatu egin al dut?
Zer egin dizut zuri, gizakiaren zelatari horri?
Zergatik hartu nauzu jo-puntutzat?
Zertan bihurtu naiz zama zuretzat?#Zer egin dizut zuri? 35,3.6; Jr 7,19. jo-puntutzat hartu 6,4+.
21Zergatik ez duzu ene errebeldia barkatzen
eta nire errua ahazten?
Berehala nauzu hautsetan etzanda.
Ene bila ibiliko zara,
baina ordurako ez naiz munduan izango».

Currently Selected:

JOB 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in