YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 5

5
Jesusek elbarria larunbatez sendatu
1Handik aldi batera, juduen jai bat#5,1 jai bat: Zenbait eskuizkribuk jaia dio; kasu honetan Pazkoa litzateke (ik. 6,4). ospatzen zen, eta Jesus Jerusalemera itzuli zen. 2Bada Jerusalemen, Ardien atea delakoaren ondoan, uraska bat, bost aterpe dituena. Hebreeraz Betzata#5,2 Betzata: Eskuizkribu askok Betesda dio. Tenpluko zabaldegiaren iparraldera zegoen.. deitzen diote. 3Aterpeetan gaixo asko egon ohi zen, lurrean etzanda: itsu, herren eta elbarriak. ( 3b-4#5,3b-4 Eskuizkribu askok testu hau sartzen dute hemen: ura noiz mugituko zain. 4 Izan ere, aingeru bat jaitsi ohi zen noizbehinka uraskara, eta urari eragiten zion. Eta ura mugitu ondoren lehenengo sartzen zena, zernahi eritasun zuelarik ere, sendatua gertatzen zen. Eskuizkribu hoberenek eta eliz gurasoek ez dute ezagutzen testu hau, eta gerora izan zen sartua, ura zergatik mugitzen zen argitzeko (ik. 7. tx.).). 5Bazen han gizon bat, hogeita hemezortzi urtez gaixo zegoena. 6Jesusek, han etzanda ikusi eta gisa hartan denbora luzea zeramala jakinik, esan zion:
—Nahi duzu sendatu?
7Gaixoak erantzun zion:
—Jauna, ez dut inor ura mugitzean uraskara botako nauenik; ni iritsi orduko besteren batek aurrea hartzen dit.
8Jesusek esan zion:
—Jaiki, hartu ohatila eta ibili.#Jaiki Mt 9,6; Mk 2,11; Lk 5,24.
9Une berean sendaturik gertatu zen gizona, ohatila hartu eta ibiltzen hasi zen.
Egun hura larunbata zen, atseden-eguna.#ohatila hartu Mk 2,12; Lk 5,25. larunbata zen 7,23+.
10Judu-agintariek, orduan, esan zioten sendatuari:
—Larunbata da; ez duzu zilegi ohatila garraiatzea.#ez duzu zilegi Jr 17,21.
11Hark erantzun zien:
—Sendatu nauenak berak esan dit: «Hartu ohatila eta ibili».
12Haiek galdetu zioten:
—Nor da ohatila hartu eta ibiltzeko esan dizun hori?
13Baina sendatuak ez zekien nor zen, Jesus ezkutatu egin baitzen inguruan zegoen jendetza artean.
14Geroxeago, Jesusek tenpluan topo egin zuen harekin eta esan zion:
—Begira, sendaturik zaude; ez egin berriro bekaturik, okerragorik gerta ez dakizun.#ez egin berriro bekaturik 8,11.
15Joan zen gizona, eta agintariei adierazi zien Jesus zela sendatu zuena.
Semearen aginpidea. Aita eta Semea
16Honengatik, hain zuzen, larunbatez halako gauzak egiten zituelako, agintariak Jesus pertsegitzen hasi ziren.
17Jesusek, orduan, hau azaldu zien: «Nire Aita etengabe ari da lanean, eta ni ere bai».
18Esandako honengatik, agintariak are gehiago zebiltzan Jesus hil nahian, larunbateko atsedena ez errespetatzeaz gainera, Jainkoa bere aita zuela esaten baitzuen, horrela bere burua Jainkoaren pareko eginez.#Jesus hil nahian 7,1.19.25; 8,37.40; Mt 14,5; 26,4; Mk 14,1. bere burua Jainkoaren pareko egin 10,30.33.
19Jesusek esan zien gainera: «Bene-benetan diotsuet: Semeak ez dezake deus ere bere kabuz egin; ez du egiten Aita egiten ikusten duena besterik: Aitak zer egin, huraxe bera egiten du Semeak ere.#ez dezake deus ere bere kabuz egin 5,30; 7,16-18; 8,28; 12,49; 14,10. 20Izan ere, Aitak Semea maite du, eta berak egiten duen guztia erakusten dio, eta gauza handiagoak erakutsiko dizkio oraindik, harritu egingo zaituztetenak.#Aitak Semea maite 3,35+. Aitak egindako gauzak eta Semeak egindakoak 5,19; 7,3.21; 9,4; 10,25-38; 14,10-12. 21Aitak hilak piztu eta bizia ematen dien bezala, Semeak ere bizia ematen die berak nahi duenei.#Aitak hilak piztu Erm 4,17; Ef 2,5. Semeak bizia ematen 11,25.
22«Aitak ez du inor ere epaitzen, baizik eta epaitzeko ahalmen guztia Semearen esku utzi du,#epaitzeko ahalmena Semearen esku 3,17; 5,27; 9,39; 12,47; Ef 10,42; 17,31. 23guztiek, bera ohoratzen duten bezala, Semea ere ohora dezaten. Semea ohoratzen ez duenak, hura bidali duen Aita ere ez du ohoratzen.#Aita eta Semea ohoratu 15,23; 1 Jn 2,23; 4,15; 5,1; 2 Jn 9. Semea ohoratzen ez duena Lk 10,16. 24Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan sinesten duenak betiko bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik bizitzara.#sinesmena eta betiko bizia 3,15+. heriotzatik bizitzara 1 Jn 3,14.
25«Bene-benetan diotsuet: Badator ordua —hobeto esan, iritsia da—, hilek#5,25 hilek: Hau da, bizi delarik ere, ezinbestean heriotzara kondenaturik dagoen gizakia. Jainkoaren Semearen ahotsa entzungo dutena; eta entzungo dutenak bizi egingo dira.#hilek Semearen ahotsa entzungo 5,28; 11,43; Mk 5,41; Lk 7,14; 8,54. 26Aitak bizia bere baitan daukan bezala, Semeari ere bizia bere baitan edukitzea eman dio.#Semeak bizia bere baitan 1,4. 27Gainera, epaitzeko aginpidea eman dio, Gizonaren Semea delako.#epaitzeko aginpidea 5,22+. Gizonaren Semea Mt 8,20+. 28Ez harritu esaten dizuedanaz, bai baitator ordua hildako guztiek haren ahotsa entzungo dutena, 29eta hilobietatik aterako direna: on egin zutenak betiko bizirako piztuko dira; gaitz egin zutenak, aldiz, kondenatuak izateko.#bizirako edo kondenatuak izateko Dn 12,2; Eg 24,15.
30«Nik neurez ez dezaket deus ere egin: Aitak agintzen didan legez epaitzen dut; eta nire epaia zuzena da, ez baitut helburu neure nahia egitea, bidali nauenarena baizik.#neurez ez dezaket deus ere egin 5,19+. bidali nauenaren nahia egin 4,34; 6,38; Mt 26,39; Mk 14,36; Lk 22,42.
Aitaren testigantza eta Joan Bataiatzailearena
31«Nik neure buruaren aldeko testigantza egingo banu, nire testigantza ez litzateke baliozkoa izango.#neure buruaren aldeko testigantza 8,13-14. 32Beste batek du nire alde testigatzen, eta jakin badakit haren testigantza baliozkoa dena.#Beste batek nire alde testigatzen 1,15.34; 3,26; 5,36; 8,18; 10,25; 15,26; 1 Jn 5,6-9. baliozko testigantza 8,14.17; 15,27; 19,35; 21,24. 33Zuek gizatalde bat bidali zenioten Joani, eta hark egiaren alde egin zuen testigantza.#Joan Bataiatzailearen testigantza 1,7+. 34Ez dut hau esaten giza testigantzaren beharrik dudalako, zuek salba zaitezten baizik.#giza testigantza 1 Jn 5,9. 35Joanek argi egiten zuen kriseilu piztuaren antzera, eta zuek alditxo batez bakarrik egon zineten prest haren argiaz gozatzeko.
36«Nik, ordea, badut neure alde Joanena baino balio handiagoko testigantza: nik betetzeko Aitak nire gain utzitako egintzak, hain zuzen; nik egiten ditudan egintzek testigatzen dute nire alde eta Aitak bidali nauela frogatzen.#balio handiagoko testigantza 1 Jn 5,9. Jesusen egintzen testigantza 10,25; 14,11. 37Eta bidali nauen Aitak berak ere egina du nire aldeko testigantza. Baina zuek ez duzue inoiz haren ahotsik entzun, ez haren aurpegirik ikusi,#Aitaren testigantza 5,32+. 38eta haren hitzak ere ez du zuen baitan lekurik, hark bidaliarengan ez sinesteak erakusten duen bezala.#Aitaren hitza onartu ez 1 Jn 2,14. sinesten ez 16,9+. 39Liburu Santuak arretaz aztertzen dituzue, betiko bizia haietan aurkituko duzuelakoan; horra, bada, Liburu Santuek ere nire alde egiten dute testigantza;#Liburu Santuak Jesusi buruz 1,45; 2,22; 5,46; 12,41; 19,28. 40halere, ez duzue niregana hurbildu nahi betiko bizia izateko.
41«Ez dut gizakiengandiko ohorerik onartzen. 42Baina ongi ezagutzen zaituztet eta badakit ez duzuela Jainkoa maite. 43Neure Aitaren izenean etorria naiz ni, baina zuek ez nauzue onartzen; norbait bere izenean etorriko balitz, hura bai, onartuko zenukete. 44Nola sinetsiko duzue zuek, elkarri ohore ematen ahalegintzen bazarete eta Jainko bakarrarengandik datorren ohoreaz arduratzen ez?#Jainkoarengandiko ohorea eta giza ohorea 5,41; 7,18; 8,50; 12,43; 13,31; 17,1; Erm 2,17. 45Ez uste izan Aitaren aurrean nik salatuko zaituztedanik; Moisesek berak, zeuen esperantza duzuenak, salatuko zaituzte.#Moisesek salatu Dt 31,26-27. 46Izan ere, Moisesi sinetsiko bazeniote, niri ere sinetsiko zenidakete, nitaz idatzi#5,46 nitaz idatzi: Moises jotzen zen Bibliako lehen bost liburuen —Pentateukoaren— autoretzat. baitzuen hark.#Moisesek nitaz idatzi Dt 18,15; Lk 24,27; Eg 3,22; 7,37. 47Baina, hark idatzia sinesten ez baduzue, nola sinetsiko duzue nik esana?»#Moisesengan eta Jesusengan sinetsi Lk 16,29-31.

Currently Selected:

JOAN 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy