YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 11

11
Jefte, israeldarren buruzagi hautatu
1Galaadeko Jefte gudari ausarta zen, Galaaden#11,1 Galaad: Hemen leinu baten arbasoa da (ik. 5,17 oh.). eta emagaldu baten semea.#Jefte Heb 11,32. 2Baina Galaaden emazteak ere izan zituen seme-alabak. Emaztearen semeok, hazi zirenean, bota egin zuten Jefte, esanez: «Ez duk parterik izango gure aitaren ondarean, beste emakume baten semea haiz eta».#beste emaztearen semea bota Has 21,10.
3Orduan, bere senideengandik alde egin eta Tob lurraldean kokatu zen Jefte. Gizon gaiztaginak bildu zitzaizkion eta lapurretak egiten laguntzen zioten#11,3 lapurretak… zioten: H.h., berarekin ateratzen ziren..#gaiztaginak bildu 9,4.
4Aldi baten buruan, amondarrek eraso egin zieten israeldarrei.#amondarrak etsai 10,7. 5Borroka hastean, Galaadeko arduradunak Tobera joan ziren Jefteren bila, 6eta esan zioten:
—Zatoz, izan gure gudalburu, amondarren kontra borrokatzeko.
7Baina Jeftek ihardetsi zien:
—Zuek, ni gorrotatu eta aitaren etxetik bota ninduzuenok, orain, estuasunean, niregana al zatozte?
8Galaadeko arduradunek esan zioten Jefteri:
—Horrexegatik gatozkizu, hain zuzen. Zatoz gurekin, borroka zaitez amondarren kontra, eta Galaadeko bizilagunen buruzagi izango zara.
9Jeftek, orduan:
—Amondarren kontra borrokatzera joatea nahi baduzue eta Jaunak eskura ematen baldin badizkit, neu izango nauzue buruzagi.
10Galaadeko arduradunek erantzun zioten:
—Jauna testigu, zuk esan bezala egiten ez badugu.#Jauna testigu Ik. 1 Sm 12,5; Jr 29,23; 42,5; Ml 2,14; Erm 1,9; 2 Ko 1,23; Flp 1,8; 1 Ts 2,5.10; Ap 1,5; 3,14.
11Orduan, Jefte Galaadeko arduradunekin joan eta herriak buruzagi eta gudalburu onartu zuen. Ondoren, Jeftek Mitzpako santutegian#11,11 Mitzpako santutegian: H.h., Jaunaren aurrean, Mitzpan. baietsi zuen hitzarmen hura.#Mitzpan Has 31,49.
Jeftek mezulariak bidali amondarren erregeari
12Jeftek mezulariak bidali zizkion amondarren erregeari, esatera: «Zer duzu nire kontra, nire lurraldeari erasotzera etortzeko?»#Zer duzu nire kontra? 2 Sm 16,10; 19,23; 1 Erg 17,18; 2 Kro 35,21. Ik. Mk 1,24.
13Amondarren erregeak erantzun zien Jefteren mezulariei: «Egiptotik igotzean, nire lurraldean sartu eta Arnon errekatik Jabok erreka eta Jordan ibaia artekoa hartu zidaten israeldarrek. Itzul iezadazu orain bakean lurralde hori».#amondarrek beren lurraldea eskatu Dt 2,17-23.
14Jeftek mezulariak igorri zizkion berriro amondarren erregeari 15beste mezu honekin: «Hau dio Jeftek: Israeldarrek ez zuten moabdarren, ez amondarren lurralderik hartu. 16Egiptotik igotzean, israeldarrak basamortuan barrena Itsaso Gorrira jo eta Kadex oasiraino heldu ziren.#israeldarrak Kadexen geldialdia egin eta mezulariak bidali Edomgo erregeari Zen 20,1.14-21. 17Orduan, israeldarrek mezulariak bidali zizkioten Edomgo erregeari, beraren lurraldetik igarotzeko baimena eskatuz; baina ez zien eman. Moabeko erregeari ere eskatu zioten; baina hark ere ez zien eman. Horregatik, israeldarrak Kadexen gelditu ziren. 18Gerora, basamortuan zehar, Edom eta Moab lurraldeak inguratuz, Moabeko ekialdera hurbildu eta Arnon errekaz beste aldera ezarri zuten kanpalekua; baina ez ziren sartu moabdarren lurraldean, muga baitzen Arnon. 19Ondoren, Sihoni, Hexbongo errege amortarrari, mezulariak bidali zizkioten israeldarrek, esatera: “Emaguzu baimena gure bizitokira zure lurraldetik igarotzeko”.#Sihonen lurraldea hartu Zen 21,21-26; Dt 2,26-37. 20Sihonek, ordea, ez zien utzi. Eta, gainera, bere gudarostea bildurik, kanpalekua Jahatzen jarri eta eraso egin zien israeldarrei. 21Baina Jaunak, Israelen Jainkoak, israeldarrei eskura eman zizkien Sihon eta gudaroste osoa, eta xehatu egin zituzten. Ondoren, amortarrak bizi ziren lurraldeaz jabetu ziren israeldarrak. 22Arnon errekatik Jabok erreka arteko eta basamortutik Jordan ibaia arteko amortar lurralde osoa hartu zuten. 23Jaunak, Israelen Jainkoak, bota egin zituen amortarrak israeldarron lurraldetik, eta orain zuk gu bota nahi al gaituzu? 24Ez al duzu zeurea Kemoxek#11,24 Kemox: Moabdarren jainkoa., zeure jainkoak, eman dizuna? Ba, guk ere geuretzat dugu Jaunak, geure Jainkoak, eman diguna.#Kemox Zen 21,29. 25Tziporren seme eta Moabeko errege Balak baino hobea zarelakoan al zaude? Hura ez zen aitzakia bila ibili israeldarren kontra borrokatzeko.#Moabeko errege Balak Zen 22—24. 26Gainera, bada hirurehun urte israeldarrok Hexbon eta Aroer hirietan eta berauen inguruetan bizi garela, baita Arnon erreka-ertzetako hirixketan ere. Zergatik ez dituzue libratu denboraldi horretan guztian?#israeldarrak Aroer hirira Jos 13,25-26. 27Nik ez dizut inolako okerrik egin; zu ari zatzaizkit erasoka. Jauna da epaile. Erabaki beza berak israeldar eta amondarren artean».#Jauna da epaile Has 16,5; 1 Sm 24,13.16.
28Amondarren erregeak, ordea, ez zion kasurik ere egin Jefteren mezuari.
Jefteren promesa
29Jaunaren espirituak eraginik, Galaad eta Manasesen lurraldeak igaro eta Galaadeko Mitzpara heldu zen Jefte, eta hemendik amondarren lurraldera jo zuen.#Jaunaren espiritua 3,10+. 30Eta honako promes hau egin zion Jaunari: «Amondarrak eskura ematen badizkidazu,#promes egin Jaunari 1 Sm 14,24. Ik. Lb 27,1-25. 31beraiek garaitu eta itzultzean, ongietorria egitera etxetik atera dakidan lehenengoa zuretzat izanen da, Jauna, eta erre-oparitzat eskainiko dizut».#gizakia erre-oparitzat eskaini 2 Erg 3,27. Ik. Has 22,1-19; Mi 6,7.
32Joan zen, beraz, Jefte amondarren kontra borrokara eta Jaunak eskura eman zizkion etsaiak. 33Aroertik Minit arteko hogei hiritan garaitu zituen, Abel-Keramimeraino. Garaipen izugarria izan zen. Horrela menderatu zituzten israeldarrek amondarrak.
34Jefte Mitzpara, bere etxera, heldu zenean, alaba atera zitzaion ongietorria egitera, danbolina joz eta dantzari. Jeftek ez zuen beste semerik, ez alabarik, huraxe besterik.#danbolina jo… garaipenaren ondoren Ir 15,20; 1 Sm 18,6. 35Alaba ikustean, jantziak urratu eta esan zuen:
—Ai, ene alaba! Lur joa utzi nauzu. Zeu izan behar niri zoritxarra dakarkidana! Hitza eman diot Jaunari eta ezin atzera egin.#jantziak urratu Jos 7,6. Hitza eman Jaunari Zen 30,3; Koh 5,3-5.
36Alabak erantzun zion:
—Ene aita, Jaunari hitzeman badiozu, egin nirekin hitzemandakoa, Jaunak menpean jarri baitizkizu etsaiak, amondarrak.
37Gero, esan zion:
—Baina emadazu honako hau: bi hilabetez mendiz mendi neure lagunekin negarrez ibiltzea, ezkondu baino lehen hil behar dudalako.
38Aitak erantzun zion:
—Zoaz!
Eta bi hilabeterako joaten utzi zion. Neska mendiz mendi ibili zen bere lagunekin, ezkondu baino lehen hil behar zuelako, negarrez. 39Bi hilabete haien buruan itzuli zen aitarengana, eta aitak bete egin zuen Jaunari hitzemana. Ezkondu gabe hil zen neska. Horregatik dute Israelen 40neskek lau egunez Galaadeko Jefteren alabarengatik negar egitera urtero joateko ohitura.

Currently Selected:

EPAILEAK 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy