YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 40

40
Josek bi presoen ametsak argitu
1Gertakari hauen ondoren, Egiptoko erregearen edarizain eta okinen arduradunek iraindu egin zuten beren nagusi erregea. 2Haserretu zen faraoia bi zerbitzarion aurka 3eta atxilotu egin zituen guardiaburuaren etxeko kartzelan ezarriz, Jose preso zegoen tokian hain zuzen. 4Guardiaburuak Joseren ardurapean utzi zituen.
Denboraldi bat preso egon ondoren, 5bi zerbitzariek amets egin zuten gau berean; bakoitzaren ametsak bere esanahi berezia zuen. 6Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek 7bere nagusiaren etxean kartzelatuak zeuden faraoiaren funtzionarioak eta galdegin zien:
—Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun?
8Haiek erantzun zioten:
—Amets egin dugu, eta ezin digu inork esanahia argitu.
Josek esan zien:
—Jainkoari dagokio ametsen esanahia argitzea. Ea, konta iezazkidazue.#Jainkoa ametsen argitzaile 41,16; Dn 2,11.18-19.28.
9Edarizainen arduradunak bere ametsa kontatu zion:
—Niri, neure ametsean, mahatsondo bat agertu zitzaidan; 10hiru aihen zituen mahatsondoak. Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak. 11Nik faraoiaren edalontzia nuen eskuan; mahats-mordoak hartu nituen eta, edalontzi gainean zukuturik, edalontzia faraoiaren eskuetan ezarri nuen.
12Josek esan zion:
—Hona argibidea. Hiru aihenek hiru egun adierazten dute.#Jose ametsen argitzaile 40,18; 41,12.15.25; Dn 2; 4. 13Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu eta lehengo karguan jarriko: faraoiaren eskuetan edalontzia ipiniko duzu, edarizainen arduradun zinenean bezala. 14Oroit zaitez nitaz orduan, ongi doakizunean; egidazu, arren, mesede hau: mintza zakizkio faraoiari nire alde, hemendik atera nazan.#mintza faraoiari nire alde 40,23; 41,9-13. 15Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.#indarrez bahitu 37,28. kartzela merezi duenik deus egin 39,20; Dn 6,22.
16Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan zion:
—Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean. 17Goreneko saskian, faraoiarentzat okinak egin ohi dituen jaki guztietatik zegoen, eta txoriek nire buru gaineko saskitik jaten zuten.
18Josek esan zion:
—Hona argibidea. Hiru saskiok hiru egun adierazten dute. 19Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu#40,19 goraltxatu: 40,13ko hitza bera erabiliz, hitzaren anbiguotasunaz baliatzen da egilea —ohorezko tokira ala urkamendira altxatu— bi zerbitzarien zorien kontrakotasuna azaltzeko. egingo zaitu: zuhaitz batetik urkatuko zaitu eta txoriek haragia jango dizute.
20Hiru egunen buruan, faraoiak urtebetetze-eguna ospatu zuen eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guztientzat. Hauen aurrean edarizainen eta okinen arduradunak goraltxatu zituen:#urtebetetze-eguneko bazkaria Mk 6,21. 21edarizainen arduraduna bere karguan ezarri zuen berriro, faraoiari edaria zerbitzatzeko; 22okin-arduraduna, aldiz, urkarazi egin zuen, Josek adierazi bezala. 23Edarizainen arduraduna, ordea, ez zen Josez batere oroitu.#ez zen oroitu 40,14+; Koh 9,15-16; Nk 3,25-27.

Currently Selected:

HASIERA 40: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy