YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 28

28
1Deitu zuen, bada, Isaakek Jakob bere semea eta bedeinkatu egin zuen. Eta agindu hau eman zion: «Ez zara emakume kanaandarrokin ezkonduko. 2Ea, zoaz Mesopotamiara#28,2 Mesopotamia: Jatorrizkoan Paddan-Aram (ik. 25,20 oh.): hori da kap. hauetan Mesopotamia adierazteko erabiltzen den izena., Betuel zeure aitonarenera. Hartzazu han emaztetzat Laban zeure osabaren alabetariko bat.#osabaren alaba 24,4.
3«“Jainko ahaltsuak
bedeinka zaitzala,
emankor egin eta ugaldu zaitzala,
herri askoren sortzaile
bihur zaitezen!#herri askoren sortzaile 48,4. Ik. 12,2+; 17,5+.
4Eman diezazuela
Abrahamen bedeinkazioa,
zuri eta zure ondorengoei,
orain atzerri duzun lurralde hau,
Jainkoak Abrahami emandakoa#28,4 Abrahami emandakoa: Isaakek Jakobi eskualdatzen dizkio Jaunak Abrahami emandako bedeinkazioa eta agintzariak (ik. 12,2 oh.), haren jarraian berari ere agindutakoak (ik. 26,3-4 eta oh.).,
eskura dezazun”».#lurraldearen agintzaria 12,7+.
5Horrela bada, Isaakek Mesopotamiara bidali zuen Jakob, Labanen etxera. Hau Betuel aramearraren semea zen, Jakob eta Esauren ama Rebekaren anaia.
Esau berriro ezkondu
6Esauk jakin zuen Isaakek Jakob bedeinkatu eta Mesopotamiara bidali zuela emazte bila, bedeinkatzean agindu hau emanez: «Ez zara Kanaango emakumeekin ezkonduko».
7Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob. 8Ohartu zen, beraz, Esau, aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak,#Kanaango emakumeak 24,3+. 9eta Abrahamen seme Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.
Jakoben ametsa
10Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz. 11Eguzkia sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua. Harri bat burukotzat harturik, bertan etzan zen. 12Amets hau egin zuen: eskailera bat ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera.#Jakoben ametsa Os 12,5; Jkd 10,10. aingeruak gora eta behera Jn 1,51. 13Hortan, Jauna agertu zitzaion bere ondoan zutik, honela zioela#28,13 13-14 tx.ek zera adierazten dute: lehenengo Abrahami (12,2 oh.) eta gero Isaaki (26,3-4 oh.) eginiko agintzariak orain Jakobi eskualdatzen zaizkiola.:
«Jauna naiz ni,
zure arbaso Abrahamen
eta Isaaken Jainkoa.
Etzanik zaudeneko lurra
zuri eta zure ondorengoei
emango dizuet.#lurraldearen agintzaria 12,7+.
14Zure ondorengoak
lurreko hautsa bezain ugari
izango dira.
Mendebalde eta ekialdera,
iparralde eta hegoaldera
hedatuko zara.
Zure eta zure ondorengoen bitartez
lurreko senitarte guztiak
bedeinkatuko ditut.#ondorengo ugari 12,2+. senitarteak bedeinkatuko 12,3+.
15Begira, zeurekin nauzu!
Noranahi zoazela, zainduko zaitut
eta lurralde honetara itzularaziko.
Ez, ez zaitut eskutik utziko,
esan dizudana bete arte».#zeurekin nauzu 26,3+.
16Esnatu zen Jakob eta esan zuen: «Egiaz Jauna hemen dago eta ni ohartu ez». 17Eta, beldurturik, esan zuen: «Bai ikaragarria leku hau! Jainkoaren etxea da, zeruko atea».#Bai ikaragarria leku hau! Ir 3,5; 19,12.
18Goizean goiz jaiki eta, burukotzat zeukan harria harturik, zutik ezarri zuen Jakobek, eta olioa isuri zuen gainera, Jaunari sagaratzeko.#harria zutik ezarri 31,13.45; 35,14.
19Leku hari Betel#28,19 Betel: Abrahamek ere aldarea eraikia zuen Betelen Jauna gurtzeko (ik. 12,8). —hau da, «Jainkoaren etxe»— eman zion izen; lehenago Luz zeritzon leku hari.#Betel/Luz 35,6; 48,3; Ep 1,22-23. Ik. 12,8+. 20Gero, promes hau egin zuen Jakobek:
«Jainkoa neurekin badut,
eta bidaia honetan babesten banau,
jateko ogia
eta janzteko arropak
ematen badizkit,
21aitarenera bizirik eta osasuntsu
itzultzen banaiz,
Jauna izango dut neure Jainko.
22Oroitarri gisa eraiki dudan harri hau
Jainkoaren etxe izango da.
Jaunari, ematen didan guztitik
hamarrena bihurtuko diot».

Currently Selected:

HASIERA 28: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy