YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 11

11
Babelgo dorrea
1Garai hartan mundu guztiak hizkuntza eta mintzaira berberak zituen.#Babelgo dorrea Eg 2,1-11. 2Ekialdetik etorririk, gizonek lautada bat aurkitu zuten Xinear lurraldean eta bertan kokatu ziren. 3Honela esan zioten elkarri: «Ea, adreiluak egin eta sutan erre ditzagun». Honela, harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea. 4Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko».#zerurainokoa Is 14,12-14; Jr 51,53.
5Jaitsi zen Jauna gizasemeak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea ikustera, 6eta esan zuen: «Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko. 7Jaitsi eta nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten».
8Horrela, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu zituen; hiria eraikitzeari utzi egin behar izan zioten. 9Horregatik, Babel —hau da, «Nahasketa#11,9 Nahasketa: Hala ulertzen du jatorrizkoak Babel izena, nahasi esan nahi duen hitzarekin duen antzekotasunagatik (ik. 11,7).»—, eman zioten izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.#Jaunak hizkuntza nahasi Jkd 10,5. sakabanatu Ik. Jn 11,52.
Semen ondorengoak Abrahamenganaino
(1 Kro 1,24-27)
10Hona hemen Semen ondorengoak#11,10 Semen ondorengoak: Herrien beste zerrenda honen xedea Noeren historia Abrahamen historiarekin lotzea da.. Ehun urte zituela, uholdetik bi urtera, Semek Arpakxad izan zuen.#ondorengoen zerrenda 1 Kro 1,24-27; Lk 3,34-36. 11Beste bostehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
12Hogeita bost urte zituela, Arpakxadek Xelah izan zuen. 13Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
14Hogeita hamar urte zituela, Xelahek Eber izan zuen. 15Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
16Hogeita hamalau urte zituela, Eberrek Peleg izan zuen. 17Ondoren, laurehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
18Hogeita hamar urte zituela, Pelegek Reu izan zuen. 19Ondoren, berrehun eta bederatzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
20Hogeita hamabi urte zituela, Reuk Serug izan zuen. 21Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
22Hogeita hamar urte zituela, Serugek Nahor izan zuen. 23Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
24Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen. 25Ondoren, ehun eta hemeretzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
26Hirurogeita hamar urte zituela, Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.
27Hona hemen Terahen ondorengoak:
Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.
Haran Loten aita izan zen. 28Haran bere sorterrian, kaldearren Ur#11,28 Ur: Mesopotamia Behereko hiria. hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.
29Abramek eta Nahorrek emazteak hartu zituzten: Abramenak Sarai zuen izena eta Nahorrenak Milka, Haranen alaba eta Jiskaren ahizpa.#Nahor 22,20-23; 24,15. 30Sarai agorra zen, eta ez zuen seme-alabarik.#Sarai agorra 16,1; 17,17; 18,11-12.
31Hartu zituen Terahek bere seme Abram, bere biloba Lot, Haranen semea, eta bere erraina Sarai, Abramen emaztea, eta kaldearren Ur hiria utzi zuen Kanaan lurraldera joateko. Haranera#11,31 Haran: Mesopotamiako ipar-mendebaldeko hiria. iritsi zirenean, bertan kokatu ziren.
32Terah Haranen hil zen berrehun eta bost urte zituela.

Currently Selected:

HASIERA 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy