YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 25

25
NAZIOEN AURKAKO PROFEZIAK (25,1—32,32)
Amondarren aurkako mezua
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna:#Amondarren aurka 21,33+. 2«Gizaseme, zuzendu amondarrengana#25,2 amondarrak: Inguruko beste zenbait herri bezala, Jerusalemen hondamenaz aprobetxatu ziren (ik. 2 Erg 24,2). eta hitz egin nire izenean beraien kontra. 3Esaiezu entzuteko nik, Jainko Jaunak, adierazten diedan mezua: “Bai ederki!”, esan zenuten nire santutegia profanatu zutenean, Israelgo lurraldea hondatu eta Juda herria erbesteratu zutenean; 4horregatik, ekialdeko leinuak#25,4 ekialdeko leinuak: Beduino-leinuak dira, beren gamelu eta artaldeekin Jordanez ekialdean, amondarren eta edomdarren (ik. 10 tx.) lurraldean kokatu zirenak (ik. Ep 6,3). egingo ditut zuen jabe, zuen baitan ezarriko dituzte beren kanpalekuak eta bertan jarriko bizitzen; haiek jango dituzte zuen fruituak, eta zuen esnea edango. 5Raba#25,5 Raba: Ik. 21,25 oh., gameluen esparru bihurtuko dut eta amondarren herrialdea artaldeentzako eskorta; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
6«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Txaloka eta saltoka, poztu egin zarete Israel herriari gertatuaz, biziki mespretxatzen duzuelako; 7horregatik, nik zuen kontra ekingo diot, nazio arrotzen harrapakin bihurtu eta herrien artetik ezabatuko zaituztet, herrialdeen artetik desagerrarazi eta suntsituko; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
Moabdarren kontrako mezua
8«Hau diot nik, Jainko Jaunak: “Juda herria beste nazio guztiak bezalakoa da” esan dute moabdarrek#25,8 moabdarrek: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Moab eta Seirrek dakar; Seir Edomen beste izen bat da; baina Edomi buruz 12-14 zatian hitz egiten da. Moab Itsaso Hilaren ekialdeko lurraldea da.;#Moabdarren aurka Jr 25,21+. 9horregatik, Moabeko mugei erasoko diet eta hiririk gabe utziko, herrialdeko hiri preziatuenak ere suntsituz: Bet-Jeximot, Baal-Meon eta Kiriataim. 10Amondarrez bezalaxe, moabdarrez ere jabetuko dira ekialdeko leinuak, eta ez da beraien oroitzapenik ere geldituko nazioen artean. 11Zigor-epaia beteko dut Moaben kontra, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna.
Edomen kontrako mezua
12«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Edom#25,12 Edom: Edomek, Juda erreinuaren hondamenaz aprobetxatuz, haren lurralde-zati bat bereganatu zuen, Judaren hegoalderantz hedatuz. Judaren kontra gogor mendekatu da eta errudun bihurtu;#Edomen aurka Jr 25,21+. 13horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Edomen kontra ekingo diot, gizakiak eta abereak erauzi eta herrialdea hondamendi bihurtuko dut; Temandik Dedaneraino#25,13 Temandik Dedaneraino: Esamoldeak Edom lurralde osoa adierazten du. denak guduan hilko dira. 14Edomen aurkako mendekua neure herri Israelen bidez burutuko dut: nire haserre-suminaren arabera erabiliko dut Edom; orduan ezagutuko dute nire mendekua. Nik, Jainko Jaunak, esana.
Filistearren kontrako mezua
15«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Filistearrek mendekuz jokatu dute, gogor eta mespretxu biziz mendekatu dira, beren betidaniko etsaiak#25,15 betidaniko etsaiak: Filistearrak, keretarrak ere deituak (ik. 16. tx.), Mediterraneo itsasertzean kokaturiko herria ziren. Epaileen garaitik ziren israeldarren etsai (ik. Ep 15—16 kap.ak). suntsitzeraino;#Filistearren aurka Jr 25,20+. 16horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Filistearren kontra ekingo diot, keretarrak erauziko ditut eta itsasertzeko gainerako herriak suntsituko. 17Gogor mendekatuko naiz beraien kontra, zigor-sumina jasanaraziko diet, eta beraien aurka mendekatuko naizenean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

Currently Selected:

EZEKIEL 25: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy